Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen Analisia
Salgai dauden finantza aktiboak
Partaidetuen zorroak gure ekonomiako enpresa traktoreekin duen bere konpromisoari eutsi dio
Kutxabanken partaidetuen zorroa erakundeak inguruko industria eta gizarte ehunarekin duen konpromisoaren emaitza da. Oro har, inbertsioek izaera estrategikoa badute ere, eta iraupen bokazio argia, ez du eragozten zorroak etengabeko berrikusketa izatea, partaide duten proiektuen zikloekin batera, errentagarritasun globalerako mailen bilaketa ahaztu gabe, merkatu arrisku kontrolatuarekin batera. Ekitaldiaren itxieran, errenta aldakorraren gainbalio gordinak 371 milioi eurora igo dira.
Mila € | 2014 | 2013 | %Δ |
---|---|---|---|
Beste finantza-aktibo batzuk arraz.balio aldak. I. eta G. | 44.910 | 44.772 | 0,3 |
Salgai dauden finantza-aktiboak | 6.790.040 | 5.901.703 | 15,1 |
Zorra ordezkatzen duten baloreak | 4.494.387 | 3.493.919 | 28,6 |
Beste kapital-tresna batzuk | 2.295.653 | 2.407.784 | (4,7) |
Partaidetzak | 618.121 | 591.381 | 4,5 |
Guztira | 7.453.071 | 6.537.856 | 14,0 |