Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen Analisia
Bezeroen Baliabideak
Xehekako bezeroen baliabideak hazi egin dira ageriko aurrezkiak, inbertsio-fondoek eta pentsio-planek bultzatuta
Kudeatutako Bezeroen Baliabideen bolumena 63.132 milioi eurora igo da, aurreko ekitaldian baino %1,1 gehiago. Bilakaera positibo hori xehekako sareetan oinarritu da, batez ere, %5,0 hazi baitira eta Enpresa sarearen hobekuntzan, %5,9 hazi baita.
Interes-tasak minimo historikoetan egon diren testuinguruan, bezeroak balantzetik kanpoko produktuetara bideratzen dituen politika komertzialaren alde egin da, errentagarritasun erakargarriagoen bila, eta ondorioz, balantzetik kanpoko baliabideei dagokien errubrikak %23,6ko urte-arteko igoera izan du. Inbertsio-fondoen hobekuntza nabarmendu da, bere saldoak %38tik gora hazi baitira.
Ageriko gordailuen bilakaera ere oso nabarmena izan da, %6,0 hazi baitira 2013koen aldean, Kutxabankek bezeroekin duen hartu-emanaren sendotasunaren erakusgarri, eperako gordailuek, ordea, %10,4 egin dute behera, saldo asko balantzetik kanpoko produktuetara lekuz aldatu baitira, azaldu denez. Likidezia tentsio ezak bankuaren finantzaketa-egitura orekan egon izana ahalbidetu du, eperako gordailu kopuruak behera egin arren. Fondoen kudeaketan egin den lan bikainak Estatuko laugarren aktibo-kudeatzaile handienaren tokian kokatu du Kutxabank taldea.
Esan denez, Xehekako Negozio Sareek %5,0 egin dute gora beren Baliabideetan, Inbertsio Fondoetan %34,eko haziera nabarmena izan baitute eta %6,4koa Pentsio Planetan. Bere aldetik, Handizkako Sareek %0,6ko erorketa txikia izan dute, sektore publikoari egotzi dakiokeena. Erakunde Bankak eta Enpresa Bankak, ordea, hazkunde positiboa izan dute, %1,2 eta %5,9 hurrenez hurren, ageriko atalak portaera ona izan baitu, erakundeak enpresekin duen loturaren erakusgarri, bereziki bere jatorrizko lurraldean kokatuta daudenak.
Mila € | 2014 | 2013 | %Δ |
---|---|---|---|
SEKTORE PRIBATUA | 40.767.910 | 42.395.645 | (3,8) |
Ageriko gordailuak | 18.321.792 | 17.279.922 | 6,0 |
Eperako gordailuak | 21.045.490 | 23.487.136 | (10,4) |
Aktiboen aldi baterako lagapena | 854.941 | 1.043.623 | (18,1) |
Balorazioagatiko doiketak | 545.687 | 584.964 | (6,7) |
SEKTORE PUBLIKOA | 1.721.840 | 1.739.391 | (1,0) |
BALORE NEGOZIAGARRIEK ORDEZKAT. ZORDUNKETAK | 4.884.615 | 5.567.162 | (12,3) |
MENPEKO PASIBOAK | 85.133 | 85.648 | (0,6) |
BEZEROEN BALIABIDEAK BALANTZEAN | 4.884.615 | 5.567.162 | (12,3) |
Balantzetik kanpoko baliabideak | 15.672.775 | 12.683.289 | 23,6 |
BEZEROEN BALIABIDE KUDEATUTAKO | 63.132.273 | 62.471.141 | 1,1 |
Mila € | 2014 | 2013 | %Δ |
---|---|---|---|
Inbertsio-fondoak | 9.594.190 | 6.946.051 | 38,1 |
BGAE eta Pentsio-fondoak | 5.863.723 | 5.501.420 | 606 |
Aseguru mistoak eta besterik | 214.862 | 235.818 | (8,9) |
GUZTIRA BALANTZETIK KANPO | 15.672.775 | 12.683.289 | 23,6 |