K Kutxabankeko markaren simboloa

Ekonomia eta Finantza Informazioa

Balantzearen Analisia

Baliabide propioak

Kutxabank Espainiako finantza-sistemaren erakunde kaudimendunena dela esan dute eta Europako lehenengoen artekoa

Kutxabanken ondare garbia 5.024 milioi eurora igo da, eta horri esker, finantza-sistemako erakunde kaudimendunenen artean jarraitu du. 2014an, kapitalari buruzko araudi berria sartu da indarrean (CRD IV / CRR), beraz Basilea IIIko akordioak araudi komunitariora lekualdatu ditu. Kapital kantitate eta kalitate terminotan zorrotzagoa den araudi berri honen mendean ere, Taldearen kaudimen ratioak sektorearen lehenengoak dira, %12,7ko Core Capital “phased in” ratioa  lortu baitu (%12,5 bere “Fully Loaded” bertsioan) eta orotarako kaudimen koefizientea %13,1ean kokatu da. Komeni da gogoraraztea hori guztiori inolako diru-laguntza publikotara jo barik lortu dela, ezta kapital erakartzeetara ez merkatuan, eta are gutxiago bezeroen artean, kokatutako tresna hibridoetara ere. Kokapen sendo horrek Espainiako finantza-sistemako erakunde kaudimendunena izatea ahalbidetu dio Kutxabanki, eta Europako lehenengoen artekoa, Europako Banku Zentralak, Europako Banku Agintearekin lankidetzan, Europako 130 kreditu-erakunde nagusienei egin dien banku ebaluazio-prozesu globalaren (“Comprehensive Assessment”) emaitzen arabera. 

Mila € 2014 2013 2013 aj %Δ aj
Fondo propioak 4.646.848 4.676.556 4.535.480 (0,6) 2,5
   Kapital soziala 2.060.000 2.000.000 2.000.000 3,0 3,0
   Jaulkipen prima - 2.545.553 2.545.533 - -
   Erreserbak 2.449.023 22.684 (79.107) n.s. n.s.
   Taldeari egotzitako emaitza   150.325 108.319 69.034 38,8 117,8
   Konturako dibidendua     12.500 - - - -
Balorazioagatiko doiketak 365.352 223.402 223.402 63,5 63,5
Gutxiengodunen interesak 12.295 12.612 12.612 (2,5) (2,5)
Ondare Garbia 5.024.495 4.912.570 4.771.494 2,3 5,3