Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Lan praktikak eta lanaren etika
Kudeaketa ikuspegia
Giza taldea da Kutxabanken oinarri garrantzitsuena. Pertsonak kudeatzeko Kutxabanken ereduak erakundearen beharrizanak asetzera daude bideratuta, gaur egungo beharrizanetara egokitutako langileria izateko helburuz, kopuruari dagokionez nahiz nolakotasunari dagokionez, baita Erakundeak etorkizunean izango duen bilakaerari egokitua ere. Gainera, motibazio eta konpromiso gardu altua duten langileak dira.
Giza garapenaren ikuspegiak gaitasunen eta arlo profesionalaren garapen markoa eskaintzea eskatzen du, helburu pertsonalak asetzea ahalbidetuko duena, baita garapen profesionalerako aukerak sortzea ere. Gainera, prestakuntzaren bidez, erakundeak, integrazio prozesuaren ondorioz, izan litzakeen aldaketa funtzionaletara pertsonak egokitu daitezela bideratu behar da. Kudeaketa ikuspegiak, halaber, langileen parte-hartzea izatea eskatzen du, Lan Harreman politika aurreratua garatzeko.
Kutxabanken lan harremanak aukera berdintasuna, pertsonenganako errespetua, euren duintasuna, segurtasuna eta lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzea sustatzen duen ereduan oinarritzen dira, printzipio horietan oinarritzen den harreman markoaren barruan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Eragin, arrisku eta aukera nagusiak atala