Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Produktuen erantzukizuna
Kudeaketa ikuspegian
Jarduera ekonomikoak errekuperazio zantzuak erakutsi ditu 2014an, izan ere, BPG pixka bat hobetu da eta enplegu garbi gordinak ere, neurri txikian izan arren, gora egin du.
Bere lurralde naturaletan, sare produktiboaren garapenarekin eta zerbitzuak sortzearekin duen bere konpromisoari fidela izateko, enpresa eta merkataritza elkarte nagusiekin lankidetza akordio ugari sinatu ditu Kutxabankek 2014an.
Lankidetza-marko horien helburua, finantza produktu eta zerbitzu sorta zabalerako sarbidea erraztean datza, lehiakortasuna hobetzea ahalbidetuko diotenak, baita gaur egungo egoera ekonomiko nahasiko erronkei aurre egitea ere.
Gainera, jarduera ekintzailea eta autoenplegua sustatzeko, Kutxabankek zenbait finantza lankidetza akordio ditu, erakunde publiko eta pribatuekin, eta enpresa eta merkataritza elkarteekin.
Era berean, ETEen zerbitzura jartzen du bere enpresa-kudeatzaile sare zabala, neurrirako finantza-irtenbideak bilatzeko helburuz, eta nazioarteko proiektuetan, estalduretan, dibisatan, ibilgailu flotatan nahiz asegurutan behar duten aholkularitza emateko helburuz.
FS15: Finantza-produktu eta zerbitzuak diseinatzeko eta merkaturatzeko bidezko eraren gaineko politikak
Kutxabankek 'Produktu Berrien Batzordea' deritzona du. Batzorde horrek ziurtatzen du merkaturatzen diren finantza produktu eta zerbitzu berriek indarrean dagoen araudi ezargarria betetzen dutela, baita Erakundeak hartutako merkataritza kokapenean sartzen direla eta eman nahi duen erakunde irudiarekin bat datozela ere. Era berean, produktu berriak dakartzan arriskuak kudeatzeko gai dela ere egiaztatzen du, eta arrisku horiek erakundeak aurkeztu nahi duen arrisku profil orokorrarekiko koherenteak direla, merkaturatze baldintza ekonomikoak egokiak direla eta produktu edo zerbitzu berriaren administrazio eta kudeaketa egokirako baliabide tekniko eta giza baliabide nahiko duela.
2013an eta 2014an gauzatutako 58 produktuetatik, Batzorde honek 52 jo zituen ‘parekagarritzat’ eta 3k jaso zuten ‘berriak’ sailkapena. Kutxabanken EGE sailak, Taldearen produktu eta zerbitzu berrietarako egiten diren bileretan hartzen du parte, eta gizarte erantzukizunaren ikuspuntutik duten lekuari buruzko bere iritzia ematen du. Batzorde horrek aho batez hartu behar ditu erabakiak.
Aipatutako Batzordean hartutako erabakiak Xehekako Batzordera eramaten dira, goragoko batzordea baita, eta bertan daude ordezkatuta Banku Negozioaren Zuzendaritza Nagusia eta erakundearen politika komertzialarekin zerikusia duten gaietan ardurak dituzten Arloko Zuzendaritzak, eta batzorde horretan berretsi eta onartzen dira Produktu Berrien Batzordearen erabakiak.