Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Ingurumen dimentsioa
Kudeaketa ikuspegia:
Erakundeak Bankuko Batzorde Betearazleak onartutako erakunde Ingurumen Politika du. Politika hori Interes Talde guztien eskura dago erakundearen web gunean eta intraneten. Halaber, Ingurumen Praktika Onen Gida ere badu, Kutxabanken lanean diharduten pertsona guztiek ingurumenarekiko euren jardueraren gainean sentsibilizatu daitezen eta hobetu dezaten. Gida honek ingurumen eragina murrizten duten neurriak bultzatuko ditu, zenbait ekimenen bidez, eraginkortasun energetikoa, hondakinen banatzea eta kudeaketa, baliabideen eta materialen erabilera murriztu, eta abar. Gida hori erakundearen intraneten dago bankuko langile guztien eskura.
Ez dago ingurumen gaien kudeaketarako eratutako batzorde berezirik, baina sail guztietatik, eta bereziki sail teknikotik eta Zerbitzu Orokorren sailetik, ezarri beharreko neurriak aztertu eta baloratzen dira, ingurumen arloko eragina ere aintzat hartuta. EGE Kudeaketa sailetik, ondorio horietarako, hartu-eman arina antolakuntza atalekin, atal horien funtzioek, zuzenean nahiz zeharka, ingurumen gaietan eragin handia izan lezaketenean.
Beste alde batetik, ingurumenari dagokionez, Kutxabanken parte hartzea azpimarratu behar da, bakarka nahiz lankidetzan, BBK, Kutxa eta Vital Banku Fundazioekin, ingurumen naturalaren, historikoaren eta kulturalaren kontserbazioarekin zerikusia duten zenbait ekimenetan, baita sentsibilizaziora eta ingurumenarekiko errespetuzko jokabideak bultzatzera bideratuak. (Informazio gehiago EN12 atalean).