Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardun Ekonomikoaren Adierazleak
Gizartea
Kudeaketa ikuspegia
Kutxabank eta bankuaren jabe eta akziodun bakarrak diren hiru Banku Fundazioen (BBK,Kutxa eta Vital) artean dagoen harremana oso estua da. Finantza-jarduera, Kutxabankek baino ez du burutzen, eta zenbait eremutan burutzen gizarte ekintzak eta jarduerak (laguntzakoa, gizarte bazterketa ekiditera zuzendutakoak, osasunekoa, kulturala, prestakuntzakoa, kirolekoa … ) hiru Banku Fundazioek garatzen dituzte nagusiki, haien Gizarte Ekintzen bidez.
2014an Kutxabankek bankuarekin dituzten konpromisoei aurre egiteko zailtasunak dituzten bezeroen hipoteka-maileguak birnegoziatzen jarraitu du eta ahultasun egoeran dauden familiei eta pertsonei bereziki bideratutako ekimenei eutsi die, Etxelan programa, esaterako. Programa hau etxebizitza galdu eta gizarte bazterketa jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden pertsonei bideratuta dago.
Beste zenbait jarduera ere burutu ditu Banku Fundazioekin lankidetzan, gazte titulatuek lan-esperientzia har dezaten helburu dutenak, prestakuntza-praktiken bidez eta Erasmus beken laguntza osagarriak emanez.
Babes jarduera handia burutzea Kutxabanken ezaugarrietako bat da. Tokian tokiko kultura eta kirol ekimenak babesten ditu, esaterako, kirol probak, musika jaialdiak eta kultura ekitaldiak, Nazioarteko Zinemaldia Donostian edo hiri horretako Beldurrezko Zinemaren Astea, besteak beste.
Hortaz, gizarte eremuan, Kutxabankek eta bankuaren jabe diren hiru Banku Fundazioek elkartasun, etika eta jasangarritasun printzipioak partekatzen dituztela erakutsi dute, komunitatearen garapenari bere ekarpena egiteko eta gizarte ekintzaren abangoardian parte hartzeko.