Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Giza eskubideak
Kudeaketa ikuspegia
Kutxabanken jardueraren barruan, Giza Eskubideekiko errespetua jardunbide printzipioetariko bat da, bai barne-mailan – langileriarekin - bai beste enpresa kolektibo batzuekin - hornitzaileak eta enpresa partaidetuak-, azken hauen kasuan, trakzio lan garrantzitsua egiten du.
Honela, Kutxabankek bere EGE Politikan eta bere kode deontologikoan adierazten du bere asmoa dela oinarrizko portaera-printzipioak hornikuntza-kate guztiari zabaltzea eta horiek bultzatzeko eragilea izatea, Nazio Batuen Munduko Itunari atxikitzean hartutako konpromisoekin bat etortzeko.
Hori gauzatzeko, zerbitzuak kontratatzeko prozedura bat egituratu du, eta esleipen-prozesuan gizarte-betekizunak eta Kutxabanken EGEren gaineko Politika jotzen dira balore positibotzat. Izan ere, enpresa horiek, euren gizarte, lan eta ingurumen eremuetan, Kutxabanken baloreekin eta enpresa gizarte erantzukizunaren konpromisoarekin bat etortzea aintzat hartzen da.