K Kutxabankeko markaren simboloa

Gizarte jarduketa

Bateratzeko neurriak eta gizarte onurak33

2013ko abenduaren 19az geroztik, Kutxabankek bere I. Hitzarmen Kolektiboa dauka, ordezkaritza sindikalaren gehiengo zabalak sinatu zuena: negoziazio mahaiaren ordezkaritzaren % 76,9, eta 2016an iraungitzen dena.

Hitzarmen Kolektiboak behin betiko erraztu du langileen integrazioa, araudi eta lan-marko bakarra ezarriz erakundearen giza talde osorako. Hura onartu baino lehen, Hitzarmen Kolektibo bana zuten Kutxabank osatzen duten jatorrizko erakundeek.

  2014 2015 2016
Hitzarmen barruan dauden pertsonen % %99,6 %99,6 %99,6

Kutxabankeko langileen gizarte onurak jatorrizko Hitzarmen Kolektibo horretan ezarritako baldintzei lotuta daude. Marko horretan ez da bereizketarik egiten langilearen lanaldiaren arabera, hau da, berdin aplikatzen zaie lanaldi osoa edo lanaldi murriztua duten langileei.

Kutxabank hitzarmenak, Kutxa bakoitzetik datozen langileek jatorrizko erakundean ezarritako gizarte onuretarako eskubidea zein kasutan mantenduko duten ezartzen du.

Irizpide berean oinarrituz, jatorrizko Kutxan ezarritako finantzaketa baldintza berberak ezarriko dira sozietate berrian sartzean bizirik zeuden eragiketetan, eta halaxe izango da eragiketa horiek iraungi arte.

Gizarte onura esanguratsuenak eta komunak kontratu mugagabea duten langile guztientzat, honako hauek dira, besteak beste:

  • 23 urte arteko seme-alabentzako laguntzak.
  • Baliaezintasunak dituzten seme-alabentzako laguntzak.
  • Langileriaren ikasketa laguntzak.
  • Bizitza asegurua.
  • Maileguak lehentasunezko baldintzetan.

Epe mugatu baterako kontratatzen den edozein pertsonak, kontratu mugagabea duen pertsonek dituzten eskubide berberak ditu, beren izaeragatik langile finkoak direnei soilik dagozkien eskubideen salbuespenarekin, adibidez, honako hauek: bizitza asegurua, iguala mediko kolektiboa, seme-alabengatiko diru-laguntza, gizarte-aurreikuspen osagarria, langileei ematen zaizkien maileguak eta antzeko beste eskubide batzuk.

Bestalde, honako araudi hau aipatu beharra dago, mugikortasun geografikoa behin betiko gertatzen den kasuetan, eta etxez aldatzea eskatzen dutenean. Erreferentzia gisa, 120 km-tik gorako distantzia hartuko da: eragindako pertsonak leku aldaketa, gutxienez, 30 eguneko aurretiaz ezagutzeko eskubidea du, indarrean sartu aurretik eta 5 eguneko baimen ordaindua izan lezake. Baimen horrek erakunde bakoitzean dagoena ordezkatuko du eta ezin daitezke baimen biak metatu.

Erakundearen barne eremuan, adostu ez den mugikortasun edozein neurri ordezkaritza sindikalak aldez aurretik aztertzea eta gerora jarraipen bat eta gainbegiratzea egin dezala ahalbidetzen duten mekanismoak ezarri dira, baita mugikortasun balizko bereziak zenbait Hedapen eremutan.




33 LA2, LA4, G4-11