K Kutxabankeko markaren simboloa

Gizarte jarduketa

Trebakuntza eta hezkuntza34

Kutxabankek prestakuntza eta komunikazio eta instrukzio jarduerak burutzen ditu hierarkia lerroetan, eta gaur egun Erakundearen informazio gehiena bideratzen dituzten erakunde informazio-sistemak erabiltzen dira.

Prestakuntzak, beharrizan mota desberdinei erantzuten die:

  • Erakundearen politika, plan eta estrategietatik eratorritako beharrizanak, eta urteko Prestakuntza Planean sartzeko jarduera nagusietan islatzen dira
  • Finantza-sistemaren arautze beharrizanak
  • Sail batzuen espezializatzeak ekarri dituen beharrizan bereziak
  • Profil profesionalaren lanposturako doiketa, lanpostu aldaketa dela eta
  • Garapen profesionaletik eratorritako norberaren beharrizanak

Prestakuntza-garapena ikuspuntutik, 2016ko lorpenen artean, honako hauek nabarmendu ziren:

  • Taldeen gaineko ardura duten pertsonen garapen profesionalerako prestakuntza, Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren bidez
  • Kutxabank Eredu Komertziala ezartzeko laguntza, Kudeaketa Komertzialak zehaztutako estrategia, tailer eta mintegi berezien bidez
  • Kalitatezko trebakuntza Trebetasun Komertzialetan
  • Kutxabank Finantza Aholkulari programan egiaztagiria duten pertsonen kopurua handitu da. 2016an 105 pertsonek lortu zuten ziurtagiri hori.
  • 2016an Enpresetarako Kudeatzaileen Ziurtagiriaren bigarren edizioa bukatu zen. Oraingo honetan, 44 pertsonek lortu zuten ziurtagiria.
  • On-line eskaintza mantentzea, eta hizlarien bideo grabazioak sartu dira, on-line ikastaroak eta urruneko prestakuntzarako beste tresna batzuk, web hitzaldiak, esaterako
  • Araudia Betetzea atalaren bidez bideratutako lege eskakizunei erantzutea. Ildo horretatik, on-line katalogoan aukera gehiago sartu dira, eta FATCAri, Barne-araubideari eta DBLOari buruzko ikastaroak ere badaude, eta Kapital Zuriketaren Prebentzio eta MiFID gaineko prestakuntza birziklatu da.

2017rako erronka eta helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren ibilbideari eustea, zuzendaritza trebetasunak indartu eta Erakundearen barne kohesioari laguntzeko helburu bikoitzaz.
  • Araudia Betetzea sailaren bitartez bideratutako lege-eskariei erantzuna ematea. MiFID II Zuzentarauari dagokionez, 2017an arreta berezia jarriko da CNMVren errekerimenduetan, Finantza eta Informazio Aholkulariaren ziurtagirien bidez, Kapitalen zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren prebentzioan etengabeko prestakuntza alde bater autzi gabe.
  • Zerbitzu zentralen prestakuntza sendotzea eta haien beharrizanei erantzutea.
  • Prestakuntza katalogoa langileen eskura jartzea, Kutxabankeko langile guztiek beren lanbide-garapenean lagungarriak izan daitezkeen prestakuntza-ekintzak zeintzuk diren jakin dezaten.
  • Harrera-programekin aurrera egitea, ordura arte ikasitakoa sendotzeko eta funtzio berriak errazago ikas ditzaten.
  • Arrisku eta Berreskurapen politiken eta irizpideen gaineko prestakuntza sustatzea.
  • Aseguruen inguruko etengabeko prestakuntza bermatzea.

Hona hemen langileei emandako prestakuntza, orain arteko sailkapenaren arabera. Kalkulua egiteko, prestakuntzaren ordu kopurua eta lanbide-kategoria horretako langile-kopuru osoa hartu dira kontuan.

PRESTAKUNTZA 2014 2015 2016
Gizonak Emakumeak GUZTIRA Gizonak Emakumeak GUZTIRA Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Zuzendariak 27,03 19,88 25,78 32,25 13,28 28,30 25,47 23,13 25,04
Langile teknikoak 52,41 54,77 53,50 52,01 61,07 56,27 44,11 53,57 48,93
Administrariak / Komertzialak 32,36 39,49 36,49 35,77 46,73 42,16 41,67 53,96 49,16
Beste lanbide batzuk - - - 12,00 230,50 121,25 1 180 90,50
Prestakuntza GUZTIRA 41,30 44,68 43,10 43,37 51,95 47,96 42,68 53,81 48,95

Kutxabanken, indartsu egin dugu prestakuntzaren aldeko apustua, motibazio eta bikaintasun eragilea den aldetik, pertsonen garapenerako zutabe garrantzitsuenetakoa erakundean. Erronka honetarako, urteko jardunalditik denbora zehatz bat gordetzen da eta hainbat programa egituratzen dira.

Urtero Prestakuntza Plan bat diseinatzen da, zeregin desberdinetako eguneroko ezaguera beharrizanei erantzuna emateko, eta Kutxabanken estrategia ezartzen eta burutzen laguntzeko, baita langileriaren etorkizuneko prestakuntza-maila hobetzeko ere.

Prestakuntza-planifikazioa zenbait eskolatan egituratzen da, zein gai edo beharrizani erantzuten dion aintzat hartuta.

  • Kutxabank Merkataritza Eskola. 2016ean, zenbait ikastaro eman dira, esaterako:
    • Aseguruen Komertzializazio eta Praktika Oneko Prozesua. Merkataritza-sareko kudeatzaile komertzialei zuzendua. Guztira, 2.500 pertsonek hartu zuten parte.
    • Enpresen Erlazio Banka. 80 lagunek hartu zuten parte programa honetan, eta enpresa-sareko merkataritza-kudeatzaileentzat izan zen.
    • Bezeroak geureganatzea. Banka pertsonalaren sarean kokatuta. 380 pertsonek hartu zuten parte programan.
    • Langile berriak. Funtzio berrien ardura errazago har dezaten, hiru prestakuntza-ekintza burutu ziren produktuen merkaturatzeari lotuta: Merkataritza ahalmena I eta II, eta Denboraren kudeaketa salmentak egiteko orduan.
  • Kutxabank Finantza Eskola
    • Kutxabank Finantza Aholkularia. 105 ziurtagiri lortu ziren 2016an.
    • Aditua Enpresetako Bankaren Kudeaketan. 41 pertsonek lortu dute ziurtagiria aurten.
    • Kapital Zuriketaren Prebentzioa. 445 lagunek jaso zuten 2016an gai honi buruzko prestakuntza.
    • FATCAri buruzko online ikastaroa. 3.000 pertsonek baino gehiagok hartu zuten parte ikastaroan.
    • Online ikastaroa MiFID araudiari buruz. 2.800 pertsonek baino gehiagok hartu zuten parte ikastaroan.
    • Delituen prebentzioa Kutxabanken. Plantillako 3.800 pertsonek baino gehiagok amaitu zuten online ikastaroa.
    • Aseguru eta pentsio-fondoen zuzendaritza nagusiak eskatzen duen etengabeko prestakuntzari erantzunez, tailer praktikoak antolatu ditugu, eta 2.500 pertsonek baino gehiagok parte hartu zuten. bestalde, 8 online ikastaro antolatu ditugu, eta 9.700 pertsonek baino gehiagok hartu dute parte.
  • Kutxabank Zuzendaritza Garapenerako Eskola. Zuzendaritza garapenaren arloko jarduerek aurrera jarraitu dute, era berezian nahiz zeharkakoan, 6.800 ordu baino gehiagorekin.
  • Hizkuntzak. Euskara ikastaroak, baita beste hizkuntza batzuk ere, esaterako, ingelesa, frantsesa eta alemana. Guztira, 16.900 ordu baino gehiago izan dira.
  • Prestakuntza berezko Bulegotikako Tresnetan eta Aplikazio Informatikoetan.

Kutxabankeko langileei ez zaie prestakuntza berezirik ematen euren lanbide-karreraren amaieran.

Kutxabankek ezarrita du lan jardueraren eta garapenaren urteko ebaluazio sistema, langile guztiei zabalduta dagoena, ebaluazio hau, garapen profesionalaren oinarrietako bat dela irizten diogulako.

Urteko lan jardueraren eta garapenaren ebaluazioa, ebaluatzaile eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerekin batera burutu behar da. Bilera hauetan, alde batetik, hobekuntza ekintzak eta hurrengo ekitaldirako ekintza-planak azaldu eta komentatzen dira, eta beste alde batetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.

Hona hemen 2016. urtean ebaluatu diren pertsonen emaitzak:

LANPOSTUAREN ARABERA EBALUATUTAKO PERTSONAK Gizonak Emakumeak Guztira
NAGUSIAK ETA LANPOSTU TEKNIKOAK 875 %99,89 912 %100 1.787
ADMINISTRARIAK / KOMERTZIALAK 824 %92,48 1.210 %87,11 2.034
BESTE LANBIDE BATZUK 1 %100 1 %100 2
GUZTIRA 1.700 %95,18 2.123 %92,06 3.823

Zuzendariei dagokienez, honako pertsona hauek ebaluatu dira:

ZUZENDARITZA Gizonak Emakumeak Guztira
EBALUATUAK 17 4 21
EBALUATU GABEAK 1 0 1
GUZTIRA 18 4 22

2014ko eta 2015eko ekitaldietan, langileen % 95,1 eta % 95,6 ebaluatu zen, hurrenez hurren. Ehuneko horiek, beraz, aurtengoen antzekoak dira.




34 LA9, LA10, LA11