Gizarte jarduketa
Araudia betetzea39
ZEHAPENAK | 2014 | 2015 | 2016 |
---|---|---|---|
Produktuak/zerbitzuak ematean administrazioak /epaileak ezarritako zigor kopura mila eurotan | 0 | 2 | 2 |
Erakundearen produktu eta zerbitzuen araudia ez betetzeagatik administrazioak /epaileak erakundearen kontra ezarritako zigorren balio ekonomikoa (eurotan) | 0 | 39.000 | 4.500 |
Datuak babestearen inguruan administrazioak /epaileak ezarritako zigor kopura | 0 | 0 | 0 |
Datuak babesteari buruzko araudia ez betetzeagatik administrazioak /epaileak elkartearen kontra ezarritako zigorren balio ekonomikoa (eurotan) | 0 | 0 | 0 |
2016. urtean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak, alegia, kontsumitzaile eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren politikak definitzeaz, planifikatzeaz, sustatzeaz eta betearazteaz arduratzen den organismoak, zigor hauek jarri dizkio Kutxabank, S.A.ri:
- 3.000 euroko isuna, Bankuaren aurrean hasitako zigortzeko prozedura dela eta, komisio bat kobratzeagatik. Instituturen arabera, finantza erakundeak ezin zuen egiaztatu zerbitzua benetan eman zuenik eta, ondorioz, aipatutako komisioa kobra zezakeenik.
- 1.500 euroko isuna, Bankuaren aurrean hasitako zigortzeko prozedura dela eta, komisio bati lotuta. Instituturen arabera, finantza erakundeak ezin zuen egiaztatu zerbitzua benetan eman zuenik eta, ondorioz, aipatutako komisioa kobra zezakeenik.