K Kutxabankeko markaren simboloa

Gizarte jarduketa

Segurtasuna eta osasuna lanean35

Enpresa batzordeei, langileen delegatuei eta ordezkari sindikalei dagokie, araudietan ezarritako baldintzetan, laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten gaietan langileen interesak defendatzea.

Kutxabankek prebentzio ordezkariak ditu, eskumen eta ahalmen bereziak dituztenak arriskuen prebentzioan eta lan segurtasun eta osasun arloan. Prebentzio ordezkari horiek, aurretiaz sortuta dauden Enpresa Batzordeetako kideen artean aukeratzen dira, edo, hala egin ezean, hautatutako langileen delegatuen artean. Horrez gain, prebentzio ordezkari bi edo gehiago hautatu diren ordezkaritza batzordeen kasuan, Segurtasun eta Osasun Batzordea sortu da. Noizbehinka, batzorde horri zuzenduko zaizkio enpresak laneko arriskuen prebentzioaren gainean hartzen dituen erabakiei lotutako kontsultak.

Horrez gain, Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboan jasotzen denari jarraiki, laneko osasun batzordeak (paritarioa, enpresaren eta enpresan ordezkariak dituzten arlo sindikalen ordezkaritzaz arduratzen dena) segurtasun eta osasun batzordeei dagozkien antolaketa, egitura, funtzionamendua eta beste neurri batzuk garatzen ditu, lan-arriskuen prebentzioari buruzko 31/1995 Legean eta xede horietarako gainerako indarreko araudian ezarritakoari jarraiki.

Gaur egun, ordezkaritza espezializatuaren egitura honako hau da:

ORDEZKARITZA ORGANOAREN ESPARRUA IZENDATUTAKO PREBENTZIO ORDEZKARI KOPURUA ORDEZKATZEN DUTEN LANGILEEN %
BIZKAIKO ZERBITZU ZENTRALETAKO langileak 4 %37,8
BIZKAIKO BESTE ZENTROETAKO langileak 5
GIPUZKOAKO ZERBITZU ZENTRALETAKO langileak 3 %27,5
GIPUZKOAKO BESTE ZENTROETAKO langileak 4
ARABAKO ZERBITZU ZENTRALETAKO langileak 3 %10,0
ARABAKO BESTE ZENTROETAKO langileak 3
Bartzelona probintziako langileak 3 %3,1
Valentzia probintziako langileak 2 %2,1
Alacant probintziako langileak 2 %1,2
Kantabria probintziako langileak 2 %1,1
Asturias probintziako langileak 1 %0,2
Castelló probintziako langileak 1 %0,1
Leon probintziako langileak 1 %0,2
Valladolid probintziako langileak 1 %0,3
Zentro honetako langileak: Avda. de la Paz, 9 (09004) Burgos 1 %0,1
Zentro honetako langileak: Kale Nagusia, 48 (31600) Burlata 1 %0,1
Zentro honetako langileak: Plaza de Aragon, 7 (50004) Zaragoza 1 %0,2
Zentro honetako langileak: Avda. Madrid, 62 (50010) Zaragoza 1 %0,1
Zentro honetako langileak: Jorge Vigón, 7 (26003) Logroño 1 %0,2
GUZTIRA 40 %84,3

Madrilen hauteskunde sindikalak egin dira langileen ordezkaritza hautatzeko, nahiz eta Enpresa Batzorde berria oraindik eratu gabe egon. Une horretan, hautatutako kideen artean 3 prebentzio ordezkatu izendatu behar dituzte, langileriaren % 11 gehiagoren ordezkariak izango direnak.

Kutxabankeko gainerako langileek ez dute erabili ordezkariak hautatzeko eskubidea.

Prebentzioko ordezkariak Prebentzio Zerbitzuko teknikariei arriskuak ebaluatzeko laguntzeko gonbidatzen dira, eta egokitzat jotzen dituzten oharrak egin diezazkiekete. Bestalde, Segurtasun eta Osasun Batzordeetan enpresan garatzen den prebentzio-jarduerari, gertatutako lan-istripuei, haien ikerketari eta geroagoko jarraipenari buruzko informazioa ematen da.

Kutxabanken gertatzen diren lan-istripu eta gaixotasun profesional guztiak agintari eskudunei jakinarazten zaizkie, arau bidez ezarritako prozesuari jarraituta: “lan-istripuak elektronikoki jakinarazteko delt@ sistema”.

Horrez gain, Kutxabankek ordenan biltzen ditu gertatutako istripuak. Hala, geroago dagozkion ikerketak eta tratamendu estatistikoak egin daitezke. “NTP 593 oharrean ageri denari jarraiki Lan-istripuen kudeaketa integrala (II): Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak (LSHIN) argitaratutako kontrol estatistikoan honako ezbehar indize estatistiko hauek aztertzen dira:

  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA ERAGIN INDIZEA ABSENTZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2014. urte 9,14 0,11 0,01 0,16 11,57
2015. urtea 10,41 0,13 0,02 0,21 12,95
2016. urtea 8,22 0,09 0,01 0,15 11,35
  • Maiztasun indizea: (Istripu kopurua /Lan egindako orduak) * 106
  • Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldi kopurua / Lan egindako ordu kopurua) * 103
  • Eragin indizea: (Istripu kopurua / Langile batez besteko kopura)
  • Absentzia indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Langile batze besteko kopurua
  • Batez besteko iraupen indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Istripu kopurua

Hona hemen 2016ko ekitaldiari dagokion informazioa, eskualdeka xehatuta:

2016 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA ERAGIN INDIZEA ABSENTZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
(egun naturalak)
BIZKAIA 8,70 0,03 0,01 0,05 3,95
GIPUZKOA 8,81 0,14 0,01 0,22 16,19
ARABA 5,70 0,02 0,01 0,03 3,00
EAEtik KANPO 7,94 0,16 0,01 0,25 19,92
GUZTIRA 8,22 0,09 0,01 0,15 11,35

Ezbehar-tasari dagokionez, datuak honako hauek dira:

2016 Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Istripuak BAJARIK GABE 11 26 37
Istripuak BAJAREKIN 6 11 17
GUZTIRA 17 37 54

Istripu motari dagokionez, baja eskatu duten istripuak honako hauek izan dira:

BAJA ESKATU DUTEN ISTRIPUAK

Baja eskatu duten istripuak: Motak

Beste alde batetik, zera azpimarratu beharra dago: 2016. urtean ez da egon langileen zereginen ondorioz sortutako eta Kutxabankeko langileei eragin dien gaixotasun profesionalik.




35 LA5, LA6, LA7, LA8