K Kutxabankeko markaren simboloa

Gizarte jarduketa

Erosketa arduratsua38

Kutxabanken hornitzaile guztiek Estatuan lan egiten dute, eta hauei Estatu espainolaren legedia ezartzen zaie. Horrek Giza Eskubideak errespetatzea, umeen esplotazioa eta nahitaezko lana ekiditea eta askatasunez elkartzeko eskubidea zein hitzarmen kolektiboei heltzeko eskubidea bermatzea dakar.

2016. urtean zehar hornitzaileei egindako ordainketen diru-balioa 190.133.237,32 € izan da guztira. Beraz, Kutxabankek jarduten duen inguruan duen eragin ekonomikoa, zuzena zein zeharkakoa, oso esanguratsua da.

Horrez gain, erakundearen hornitzaileen % 72,90 tokian tokikoak dira, hau da, EAEkoak. Eta egiten diren erosketen zenbatekoak hiru eskualde horietan dira, hain zuzen ere, azpimarragarrienak.

Hornitzaileekin dituen kontratuei dagokienez, Kontratazio eta Erosketa Sailak kudeatzen dituen kontratuen % 88 (Marketinari, Prestakuntzari, Segurtasunari eta zerbitzu osagarriei lotutakoak, besteak beste) giza eskubideei buruzko klausula bat dute. Horren arabera, hornitzaileak betebehar hauek ditu:

  • Aplikagarri zaizkion ingurumenari lotutako legezko baldintzak errespetatu eta betetzea, baita Kutxabankek bere lantokietan ezarri dituen ingurumen arauak ere.
  • Indarrean dagoen araudia betetzea, emakume eta gizonek aukera berdinak dituztela eta diskriminaziorik ez dagoela bermatzeko.
  • Nazio Batuen Munduko Itunaren 10 Printzipioak ezagutzea eta betetzea, Giza eskubideei, lanari, ingurumenari eta ustelkeriaren aurkako borrokari dagokienez www.pactomundial.org.
  • Baldintza horiek guztiak betetzen direla frogatzeko informazio eta dokumentazio guztia entregatzea, hala eskatzen den kasuetan.

Beste alde batetik, kontratua egiteko hornitzailearen eredua erabili den kasuetan (besteak beste, honako hauei lotutakoak: Auditoriak, Cecabank, Aseguruak, Sistemak eta igogailuen mantentze-lanak), Kutxabankek klausula hau txertatu kontratuen % 2,17an. Hala ere, esan beharra dago horietako askok badituztela gizarte erantzukizunari eta giza eskubideei lotutako berezko baldintzak.




38 EC8, EC9, HR1, HR4, HR10, HR11, SO9, SO10, LA14, LA15