K Kutxabankeko markaren simboloa

Gizarte jarduketa

Gizarte ekintza eta boluntariotza37

2016. urtean boluntariotza korporatiboko hainbat ekintza burutu dira, Kutxabankeko langileen parte-hartzea sustatzeko eta ingurumenarekiko zein gizartearekiko sentikorragoak izan daitezen.

“tansolo5minutos” izan zen Kutxabank Finantza Taldeko langileek parte hartu zuten gizarte-ekimen berria. Bere helburua minbizia prebenitzeko arrisku-faktoreen lehen mapa dinamikoa sortzea zen. Kordobako Juan dela Haba onkologo ezagunaren eskutik sortu zen, CajaSur Fundazioak bultzatuta. Azterlanak Andaluziako Juntako Andaluziako Osasun Zerbitzuaren (SAS) eta AECCren laguntza izateaz gain, Andaluziako Onkologia Medikoko Sozietatearen berme zientifikoa (SAOM) ere izan zuen.

Ekimen honetan parte hartzeko, Kutxabank Taldeko langileek online test erraz bat egin zuten, izenik jarri gabe, adinari, aurrekari familiarrei, bizitza-ohiturei eta posta-kodeari buruz, bere bizitza-ohiturengatik gaixotasun hori izateko arriskua duten Estatu osoko pertsonak identifikatzeko mapa bat sortzeko helburuarekin. Ekimenak irekita jarraitzen du eta dagoeneko 120.000 test baino gehiago lortu dira.

Aurreko urteetan bezala Kutxa Fundazioak odola ateratzeko urteko jardunaldiak sustatu ditu, eta horietan hartu dute parte Bankuko langileek. Horiei esker, 113 donazio lortu dira.

Horrez gain, Alboan Fundazioaren laguntzarekin, telefono mugikorrak biltzeko kanpaina ere antolatu du. Ekimen hori 2004an abiarazi zen. Bere helburua erabiltzen ez diren gailuak birziklatzea da, horren bidez lortutako baliabideak gizaldeko eta lankidetzako proiektuetan erabiltzeko. Eta, bide batez, Ingurumena zaintzen laguntzeko. Ekimenarekin lortzen diren irabaziak komunitate txiroenetan eta kolektibo ahulenekin egiten diren hezkuntza, gizarteratze eta garapen proiektuetara zuzentzen dira.

Hona hemen burututako ekintzen zerrenda:

Izena Data
Odol-emateak 2016 2016/01/08
"tan solo5minutos" ekimena 2016/02/08
Odol-emateak 2016 2016/05/20
Odol-ematea 2016 2016/11/16



37 EC1, SO1, SO2