K Kutxabankeko markaren simboloa

4. Erakunde Gobernua

4.5. Arriskuen kudeaketa ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari lotutako gaien inguruan13

Arriskuen kontrolari eta kudeaketari dagokionez, honako hauek dira Administrazio Kontseiluaren eskumenak:

(a) Arriskuen kudeaketari dagokionez, printzipio eta politikak ezartzen ditu, Erakundearen eta har kontrolatutako sozietateen jardunbide orokorra zehazten dutenak. Aldian-aldian berrikusi eta eguneratzen dira.

Halaber, egokitzat jotzen badu, arrisku-mota garrantzitsuenetarako politika bereziak onartzen ditu.

(b) Sozietatearen eta Taldearen kapital politikaren ildo nagusiak definitzen ditu. Egokitzat jotzen badu, mantendu nahi diren gehiegizko berezko baliabideak zehazten ditu, araudiak eskatutakoaren aldean. Baita aurreikusi den kaudimen-maila bermatzeko dauden mekanismoak ere.

Politika hori, sozietatearen erakunde nagusiak Talde osorako egindako kaudimenaren gaineko helburu korporatiboetan sartuko da. Halaber, Sozietatearen eta hark kontratutako sozietateen kaudimen egoeraren plangintza formalaren jakinaren gainean dago. Plangintzak ariketak biltzen ditu, krisialdietan egon daitezkeen egoera desberdinei aurre egiteko finantza-gaitasuna neurtzeko balio dutenak.

(c) Arriskuen kudeaketako arlo desberdinen mugak ezartzen ditu, eta horien arduradunak izendatzen ditu.

Horretarako, arrisku-moten sailkapen ofiziala prestatzen du, baita horien gaineko erantzukizun-mailak ere. Bi elementu horiek batuta, kudeaketarako arlo desberdinak zehazten dira.

(d) Arriskuak kudeatzeko, antolaketa-egitura egokia eta nahikoa ematen die Sozietateari eta Taldeari. Hala, funtzioak betetzerako orduan, esleitutako erantzukizunekin batera, baliabide tekniko eta giza baliabide nahikoak daude.

(e) Aldi oro, Sozietateak eta hark kontrolatutako sozietateak aurrean dituzten arrisku guztien esposizio-maila, izaera eta kontrol-markoa ezagutzen dituzte, eta kasu bakoitzean horiei buruzko informazio nahikoa dute, deskribatutako arriskuaren garrantziaren arabera.

Beste alde batetik, Administrazio Kontseiluak batzorde delegatu bat du, Arriskua Kontrolatzeko Batzordea izenekoa. Horrek, Sozietateko arriskuen kudeaketa sistema kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumena du. Besteak beste, eginkizun hauek ditu:

  • Arrisku-mota nagusien kasuan, esposizioa sistematikoki aztertzea.
  • Taldeko arriskuen kontrolerako eta kudeaketarako estrategien gaineko proposamenak eta politikak aztertzea eta ebaluatzea.
  • Administrazio Kontseiluari aholkuak ematea Bankuaren arriskuetarako joera orokorraren gainean, gaur egungoa zein etorkizunekoa, baita horretarako estrategiaren gainean ere.
  • Administrazio Kontseiluari laguntza ematea goi-zuzendaritzak arriskuei buruzko estrategia hori aplikatzen duen ikuskatzeko.
  • Sozietatearen arriskuen mapa eta bere gain har dezakeen arrisku-mailarik handiena berrikustea eta aztertzea.
  • Bezeroei eskaintzen zaizkien aktiboen eta pasiboen prezioak aztertu, Bankuaren enpresa-eredua eta arriskuen gaineko estrategia erabat kontuan hartzen duten egiaztatzeko. Horretarako, gai horren inguruan hautematen diren desdoitzeak konpontzeko planak aurkeztu beharko zaizkio Administrazio Kontseiluari.
  • Ordainsari Batzordearen zereginei kalterik egin gabe, ordainsarien sisteman aurreikusitako pizgarriak aztertu, arriskua, kapitala, likidezia eta mozkinen probabilitatea eta aukera kontuan hartzen duten egiaztatzeko;

Beste alde batetik, Administrazio Kontseiluak bezala, ekonomiako, ingurumeneko eta izaera sozialeko eraginak, arriskuak eta aukerak aztertzeko eskumena ere badu Erakundearen Batzorde Betearazleak.

2017ko ekitaldian zehar, Cajasur-eko Gobernu-organoen eskuetan utzi dira honako gai hauek, ingurumenaren edo gizartearen ikuspuntutik garrantzitsuak direla uste baitu erakundeak:

  • 2016. urteari dagozkion urteko kontuak, banakoak eta bateratuak, prestatzea (Administrazio Kontseilua) eta onartzea (Akziodunen Batzar Nagusia - Akziodun Bakarra).
  • Administrazio Kontseiluak, Arriskuaren Kontrol Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Kutxabank taldearen (Sozietate nagusia) Arriskurako Joeraren Markoa onartzea.
  • Administrazio Kontseiluak, Arriskuaren Kontrol Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Kutxabank taldearen (Sozietate nagusia) Zuhurtziazko Garrantzia duen Informazioa (gaztelaniaz, IRP) izeneko dokumentua onartzea.
  • Administrazio Kontseiluak Arriskuaren Kontrol Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Recovery Plana 2016 onartzea (Sozietate nagusia).



13 G4-2, G4-46, G4-47, G4-48, G4-49, G4-50