K Kutxabankeko markaren simboloa

4. Erakunde Gobernua

4.6. Ordainsari politikak14

KUTXABANK

Kutxabanken ordainsari politikak honela definitu dira:

Administrazio Kontseiluko kideak (eta bere Batzorde Eskuordetuetakoak):

Administrazio Kontseilua arduratzen da ordainsari politika eta kontseilarien ordainsariak ezartzeaz, Ordainsari Batzordearen proposamenari helduz.

Administrazio Kontseiluko kideek, beren lanagatik, zenbateko bat jasotzen dute asistentzia-dieta gisa, eta Akziodunen Batzar Nagusiak zehazten du zenbateko hori.

Akziodunen Batzar Nagusiak zehaztutako zenbateko osoa hartuta, Administrazio Kontseilua arduratzen da kontseilari bakoitzari emango zaion zenbateko zehatza ezartzeaz. Horretarako, kontuan hartuko du bakoitzak dituen karguak, haren dedikazioa eta organo sozialetan duen parte-hartzea. Halaber, zenbatekoa noiz (aldizkakotasuna) ordainduko den ere erabakiko du.

Beste alde batetik, Erakundean funtzio betearazleak dituzten Administrazio Kontseiluko kideek, ordainsaria jasotzeko eskubidea dute lan hori egiteagatik, dagokion goi-zuzendaritzako edo antzeko merkataritzako lan-harremanpean. Ordainsari hori Administrazio Kontseiluak ezartzen du, eta bi atal ditu: alde batetik, zati finko bat, dirutan ordaintzen dena, bere gain hartzen dituen erantzukizunen araberakoa; eta bestetik, asistentzia-zati bat, aurreikuspen sistemak eta asegurua biltzen dituena. Administrazio Kontseiluak egokitzat jotzen badu, zati aldakor bat ere izan dezake, administratzaileak banaka edo Sozietateak bere osotasunean bere lana egiten duen arabera jasoko dena (hori erabakitzeko, adierazle objektiboak erabiliko dira).

Asistentzia-dieta gisa zenbateko finko bat jasotzen dute Administrazio Kontseiluko kideek, eta kontseilari bakoitza dagozkion bilkuretara joatearekin lotutako zenbateko aldakor bat. Zenbateko finkoa urtero sortzen da, beraz, edozein kontseilari ordezkatzen bada, hainbanaketa egiten da ordezkatuko kontseilariari eta hura ordezkatzen duenari dagozkien hilabeteen arabera.

Zenbateko aldakorra, berriz, hilero ordaintzen da, kontseilari bakoitza Administrazio Kontseiluaren bilkuretara hilero joan den aldi kopuruaren eta kide den batzorde delegatuen arabera. Bestalde, kontseilariek asistentziarekin lotutako zenbateko bakar bat jasoko dute edozein batzorderen edota Administrazio Kontseiluaren bilkurak egun berean badira.

Erakundearen Administrazio Kontseiluko kideek ezingo dute asistentzia-dietengatiko zenbatekorik jaso baldin eta Erakundetik bestelako zenbatekoak jaso badituzte.

Bestalde, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak aldian-aldian berrikusten ditu ordainsari politikaren printzipio orokorrak, eta aplikatu egiten direla egiaztatzen du.

Obligazio horiek betez, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 26an egindako bileran, aho batez erabaki zuen, Ordainsari Batzordearen aldeko txostena izan ondoren, Administrazio Kontseiluko kideen Ordainsari Politika onartzea. Horrez gain, Sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiak Politika horretako edukiak onar ditzala ere adostu zuen.

Hala, Kutxabanken Akziodunen Batzar Nagusiak, 2015eko martxoaren 27an, aho batez onartu zuen Ordainsari Politikako edukia, eta Akziodunen Batzar Nagusiak, hiru urtez behin, edo aldatu behar bada, onartu beharko du.

Azkenik, Akziodunen Batzar Nagusiak, 2017ko maiatzaren 3an, aho batez erabaki zuen, baldintza guztietan, 2017. urtean kontseilariek egindako lanagatik dagozkien asistentzia-dieten erregimena onestea, Akziodunen Batzar Nagusiak berak 2014ko azaroaren 28ko bileran onartutako, eta 2015eko maiatzaren 28an eta 2016ko ekainaren 30ean Batzar Nagusiak hartutako erabakiaren ondorioz partzialki aldatutako baldintzetan.

Goi Zuzendaritza

Administrazio Kontseilua arduratzen da erakundeko goi-zuzendarien ordainsari politika eta horien kontratuen oinarrizko baldintzak onartzeaz; baita kalte-ordainen zenbatekoak ezartzeaz ere, halakorik behar denean, kargutik kentzeagatik.

Erakundean soldatarik altuena duen pertsonaren urteko ordainsari osoaren eta langileek duten batez besteko soldataren arteko aldea hau izan da:

Urteko ordainsari osoa   2015 2016 2017
Erakundean soldatarik altuena duen pertsonaren urteko ordainsariaren eta langileek duten batez besteko soldataren arteko aldea* Kutxabank 3,76 3,84 4,09

*Kalkulatzeko hitzarmenaren barruan dauden langileak kontuan hartzen dira

Gainerako langileak

Erakundeko langileen ordainsaria zehazteko irizpideak Kutxabanken Hitzarmen Kolektiboan ageri dira. Horren bitartez, langile bakoitzaren lanak duen erantzukizun-mailaren arabera, ordainsari-maila, lanpostuari lotutako osagarriak eta baterakuntza profesionalaren sistema ezartzen dira.

2014. urtean, Zerbitzu Zentraletako eta laguntza ematen duten sailetako lanpostuen balioa zehazteko, kanpoko aholkularien iritzia eskatu zuen erakundeak. Lanpostuen balorazioa eta sailkapena urtero eguneratzen da hortik aurrera.

Soldaten alderaketa 2014 2015 2016 2017
Gutxieneko sarrerako soldata (Praktikak eta bekak kanpo) eurotan/Lanbide Arteko Gutxieneko soldata 2,79 2,78 2,83 2,22

*Lanbide arteko gutxieneko soldata, 2014: 9.034,20 euro
*Lanbide arteko gutxieneko soldata, 2015: 9.080,4 euro
*Lanbide arteko gutxieneko soldata, 2016 = 9.172,8 euro
*Lanbide arteko gutxieneko soldata, 2017 = 9.907,8 euro



CAJASUR

Cajasur-en ordainsari politikak honela definitu dira:

Administrazio Kontseiluko kideak (eta bere Batzorde Eskuordetuak):

Administrazio Kontseilua arduratzen da ordainsari politika eta kontseilarien ordainsariak ezartzeaz, Gizarte Estatutuen arabera, Izendapen eta Ordainsari Batzordearen proposamenari helduz.

Administrazio Kontseiluko kideek, beren lanagatik, zenbateko bat jasotzen dute asistentzia-dieta gisa, eta Akziodunen Batzar Nagusiak (Akziodun Bakarra) zehazten du zenbateko hori.

Beste alde batetik, Erakundean funtzio betearazleak dituzten Administrazio Kontseiluko kideek, ordainsaria jasotzeko eskubidea dute lan hori egiteagatik, dagokion goi-zuzendaritzako edo antzeko merkataritzako lan-harremanpean. Ordainsari hori Administrazio Kontseiluak (Akziodun Bakarrak ezarritako zenbateko orokorraren barruan) ezartzen du, eta gaur egun, zati finko bat bakarrik barne hartzen du, eskudirutan, hartutako erantzukizunetara egokia dena. Administrazio Kontseiluak egokitzat jotzen badu, zati aldakor bat ere izan dezake, administratzaileak banaka edo Sozietateak bere osotasunean bere lana egiten duen arabera jasoko dena.

Asistentzia-dieta gisa zenbateko finko bat jasotzen dute Administrazio Kontseiluko kideek, kontseilari bakoitza Administrazio Kontseiluaren eta batzorde delegatuaren hileko zenbat bileretara joan diren kontuan hartuz. Hilero ordaintzen da.

Bestalde, Cajasur-eko Administrazio Kontseiluak aldian-aldian berrikusten ditu ordainsari politikaren printzipio orokorrak, eta aplikatu egiten direla egiaztatzen du.

Obligazio horiek betez, Cajasur-en Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 26an egindako bileran, aho batez erabaki zuen, Ordainsari Batzordearen aldeko txostena izan ondoren, Administrazio Kontseiluko kideen Ordainsari Politika onartzea. Horrez gain, Sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiak Politika horretako edukiak onar ditzala ere adostu zuen.

Hala, Cajasur-en Akziodunen Batzar Nagusiak, 2015eko martxoaren 27an, aho batez onartu zuen Ordainsari Politikako edukia, eta Akziodunen Batzar Nagusiak, hiru urtez behin, edo aldatu behar bada, onartu beharko du.

Azkenik, Akziodun Bakarrak, 2016ko maiatzaren 6an eta 2017ko ekainaren 1ean, 2016. eta 2017. ekitaldietarako gobernu-organoen bilkuretara joateagatiko dietaren zenbatekoa mantentzea erabaki zuen, Ordainsarien Politikan jasotzen dena.

Goi Zuzendaritza

Administrazio Kontseilua arduratzen da erakundeko goi-zuzendarien ordainsari politika eta horien kontratuen oinarrizko baldintzak onartzeaz; baita kalte-ordainen zenbatekoak ezartzeaz ere, halakorik behar denean, kargutik kentzeagatik.

Erakundean soldatarik altuena duen pertsonaren urteko ordainsari osoaren eta langileek duten batez besteko soldataren arteko aldea hau izan da:

Urteko ordainsari osoa   2015 2016 2017
Erakundean soldatarik altuena duen pertsonaren urteko ordainsariaren eta langileek duten batez besteko soldataren arteko aldea * Cajasur -- 3,57 3,41

*Kalkulatzeko hitzarmenaren barruan dauden langileak kontuan hartzen dira

Gainerako langileak

Erakundeko langileen ordainsaria zehazteko irizpideak Kutxabanken Hitzarmen Kolektiboan ageri dira. Horren bitartez, langile bakoitzaren lanak duen erantzukizun-mailaren arabera, ordainsari-maila, lanpostuari lotutako osagarriak eta baterakuntza profesionalaren sistema ezartzen dira.

2014. urtean, Zerbitzu Zentraletako eta laguntza ematen duten sailetako lanpostuen balioa zehazteko, kanpoko aholkularien iritzia eskatu zuen erakundeak. Lanpostuen balorazioa eta sailkapena urtero eguneratzen da hortik aurrera.

Soldaten alderaketa 2013 2014 2015 2016
Gutxieneko sarrerako soldata (Praktikak eta bekak kanpo) eurotan/Lanbide Arteko Gutxieneko soldata 2,83 2,79 2,78 2,83

*2014ko lanbide arteko gutxieneko soldata: 9.034,20 euro
*2015eko lanbide arteko gutxieneko soldata: 9.080,4 euro
*Lanbide arteko gutxieneko soldata, 2016 = 9.172,8 euro




14 G4-51, G4-52, G4-53, G4-54, G4-55, EC5