Memoriaren profila

Materialtasunaren azterketa

Memoria hau GRI STANDARDSeko edukien materialtasunaren azterketako emaitzetan oinarrituta eratu da, Kutxabankeko interes taldeei 2018ko ekitaldian eta 2019ko urtarrilean zehar egina.

Azterketa hori aurrera eramateko, jarduera hauek egin dira:

1. Interes taldeak zehaztea.

Interes taldeak Kutxabanken jardueran eragiten duten edo honek modu adierazgarriago batean eragiten dien kolektiboak dira. Zuzendaritza Batzordeak 2015ean identifikatu eta onartu zituen eta, orain arte ez du aldaketarik jasan.

Hurrengo hauek dira:

Kutxabankeko interes taldea Komunikazio kanalak Maiztasuna
Akziodunak: Bankuko kapital sozialaren jabeak diren erakundeak.
  • Akziodunen Batzorde Orokorra
Gutxienez urtero
Giza taldea: Langileak
  • Intranet
  • Jasangarritasunaren postontziak
Jarraitua
Bezeroak: Bankuak burutzen duen finantza jarduerarekin lotutako pertsona edo erakunde juridiko oro, edozein sektore edo segmentutakoa eta unibertsaltasun irizpidea duena, bere gaitasun ekonomikoa edozein izanda ere.
  • Asebetetze inkestak - Bezeroaren ahotsa
Urtero
  • Kutxabank eta Cajasur atariak eta sare sozialak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Bulego sarea
  • Bezeroaren Arreta Zentroa
Jarraitua
Gizartea: Erakundearen jarduerak eragin handia izan dezakeen lurraldeetan dauden mota guztietako pertsonak eta erakundeak.
  • Kutxabank atariak eta sare sozialak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Bulego sarea
Jarraitua
Enpresa aliatuak: Proiektuetan Kutxabankekin parte hartzen duten edo bere jarduera garatzeko elkarlanean aritzen diren erakundeak eta elkarteak (Korporazio Taldeko Enpresak).
  • Kutxabank atariak eta sare sozialak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Bulego sarea
Jarraitua
Hornitzaileak: Erakundeak burututako eragiketekin lotutako kolektiboa..
  • Kutxabank atariak eta sare sozialak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Bulego sarea
Jarraitua

2. Memorian komunika daitezkeen gaien harremana

Fase honetan gai zerrenda bat egiteari ekin zaio (garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak); Kutxabanken interes taldeei zerrenda honi buruzko iritzia eskatu zaie, honela, hurrengo jasangarritasunaren memorietan informazio xede izan daitezen.

Horretarako, GRI STANDARDS gidako jasangarritasun gaiak eta, Kutxabanken jarduera eta esperientziatik lortuta, EGEri dagozkion beste gai batzuk izan dira kontuan.

3. Materialtasunaren azterketa

Fase honetan, Kutxabankek, Bankuaren interes taldearen eta Zuzendaritzaren arabera garrantzitsuak diren gaien zerrenda lehentasun ordenarekin aztertu du.

Horretarako, interes talde bakoitzarekin, aproposenak diren kontsulta sistemak zehaztu dira eta, guztira, 35.000 eskaera baino gehiago burutu dira.

Material gisa, batezbesteko puntuaketa item altuenaren eta baxuenaren batezbesteko puntuaketaren batezbesteko aritmetikoa baino handiagoa duten alderdiak ezarri dira.

Hauek dira lortu diren emaitzak:

ALDERDI MATERIALAK
Etika negozioetan
 
4,59
Arriskuaren kudeaketa
 
4,56
Bezeroen pribatutasuna
 
4,55
Kutxabanken jarduera ekonomikoa eta finantza sendotasuna
 
4,50
Produktuen eta zerbitzuen betetze normatiboa
 
4,49
Gobernu Korporatiboa
 
4,46
Produktuak eta zerbitzuak bezeroei egokitzea
 
4,45
Betetze arautzailea
 
4,35
Aniztasuna eta aukera berdintasuna, langileen eskubideak errespetatzea (gizakiak)
 
4,32
Uztarketa neurriak eta gizarte etekinak
 
4,31
Kexen eta erreklamazioen kudeaketa
 
4,30
Produktuen eta prozesuen berrikuntza
 
4,26
Gizarte inpaktuak eragindako erreklamazioen mekanismoak
 
4,25
Trebakuntza eta hezkuntza
 
4,24
Zeharkako ondorioak edo ekonomia eraginak Gizartean: Finantza inklusioa eta Finantza irisgarritasuna.
 
4,23
Laneko segurtasuna eta osasuna
 
4,22
Akziodunarentzat balioa sortzea
 
4,14
Erosketa arduratsua
 
4,13
Giza Baliabideen Kudeaketa / Enplegagarritasuna
 
4,11

Alderdi baten materialtasunari buruzko behin betiko zehaztapena egiteko, Kutxabankek barneko zein kanpoko faktoreen eta finantza Taldeko estrategia lerroen, helburuen, arriskuen edo interesen nahasketa bat eraman du aurrera, interes taldeen ardura eta itxaropenetatik eratorritakoak. Hori dela eta, jasangarritasunaren kontzeptupean jasotako alderdi guztiekin lotuta, ordezkagarria izateko lortutako analisiaren emaitzari koherentzia emateko helburuz, aurretik egindako azterketa osatu da, burututako jardueraren emaitza bezala garrantzitsuenak direla irizten diren ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen inpaktuen garrantzia kontuan izanik. Hala, memoriak erakundeak jasangarritasunari dagokionean burutzen duen zentzuzko adierazpen orekatu bat eskaini zezan bermatu nahi izan da.


Jasangarritasunaren alderdia Kontuan hartzeko arrazoia
Negozio eredua / Negozioaren dibertsifikazioa Negozioaren ereduak, jardueraren orientazioa eta Plan Estrategikoa eta, honi dagozkion urteroko Kudeaketa Planak zehaztu eta ezartzen diren markoa zehazten ditu
Hizkuntza kudeaketa Bezeroarekin harremanetan jartzeko hizkuntza, zerbitzuaren kalitatearen pertzepzioan mesedegarria da, hurbiltasuna sortzen du eta bezeroaren leialtasunean laguntzen du. Kutxabankek bezeroengan eta gizartean eragin garrantzitsuak dituen Hizkuntza Politika bat du abian. Ingurumenaren kudeaketa kontzeptua kontuan hartzetik eta Kutxabank eta Cajasurren ingurumen jardueraren emaitzetatik eratorritako garrantzia, jasangarritasunaren arloan garrantzitsuenak diren hiru kontzeptuetako bat izateagatik. Kutxabank eta Cajasurren jaruderetarako soilik hartzen da bere materialtasuna kontuan, Kutxabank Taldearen ingurumen inpaktu handiena adierazten baitute.
Materialak
Energiak / Isuria
Hondakinak
Ingurumenaren araudia betetzea
Hornitzaileen ingurumenaren ebaluazioa
Bertako erosketa praktikak Kutxabankeko EGE Planean jarduerak sartzetik eratorritako garrantzia
Gizarte ekintza eta boluntariotza Kutxabankeko EGE Planean jarduerak sartzetik eratorritako garrantzia
Marketing eta sustapen praktikak / Marketing arduratsua Marketing eta sustapen praktikak / Marketing arduratsua Kutxabankeko balioak kontuan izango dituen sustapen arduratsu bat egitearekin lotutako garrantiza
Finantza hezkuntza Kutxabankeko EGE Planean jarduerak sartzetik eratorritako garrantzia
Ingurumenaren eta gizartearen finantzazio irizpideak Finantzazio beharra duten proiektuak jasangarritasunaren irizpideekin ere baloratzeko aukerarekin lotutako garrantzia

Hauek izan dira, 2015 urtean lortutako emaitzekin alderatuta, materialtasun azterketa honetan lortu diren aldaketa nagusiak

  • Interesa duten aldeen fruituak diren bi alderdi material berri kontuan hartu dira: “Produktuen eta prozesuen berrikuntza” eta “Giza baliabideen kudeaketa / enplegagarritasuna”.
  • Alderdiaren material gisa kontuan hartu ez dena: “Gizarte ekintza eta boluntariotza”
  • Kutxabanken Zuzendaritza Batzordearen aldetik, hurrengo alderdi materialak kontuan hartu dira: “Gizarte ekintza eta boluntariotza”, “finantza hezkuntza” eta “ingurumenaren eta gizartearen finantzazio irizpideak”.

Prozesu osoaren eta lortutako alderdi materialen emaitzak Kutxabankeko Zuzendaritza Batzordeak balioztatzen ditu.