Jarduera ekonomikoa

Kutxabanken Taldearen negozio eredua

2019an, Kutxabank Taldeak 2019-2020 plan estrategikoa onartu du, zeinak aldi honetarako helburuak ezartzen dituen: negozioaren haztea, errentagarritasuna hobetzea, banaketa-eredua eraldatzea, Lehiakortasun Digitala, Enpresaren Gizartearekiko Erantzukizuna, Kaudimenaren eta izen onaren kudeaketa eta eztabaidagarritasuna. Horretarako, 180 lan-plan baino gehiago eta 2.000 zedarri inguru zehaztu dira, bankuaren datozen urteetako ibilbidea osatuko duenak.

Taldeak aipatu plana ebaluatzeko eta jarraitzeko prozedurak ditu.

Gainera, Kutxabank Taldeak arriskuaren kudeaketan eta bere kudeaketa adierazle nagusien hobekuntzan aurrera jarraitzea aurreikusten du; azken ekitaldietan garapen positibo garrantzitsua izan dute. Aurrerapen horretako giltzetako bat, eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak bezeroen benetako beharretara egokitzean datza. Horretarako, asebetetze inkestak eta, kexak eta erreklamazioak jasotzeko bideak ezinbesteko tresnak dira. Taldea digitalizazioagatik egiten ari den apustu sendoak negozioa berritzen eta dibertsifikatzen lagunduko du eta, marketing arduratsuak eta komunikazio elebidunak leku nabarmena izango dute. Halaber, kudeatzaileen bitartez, inbertsio produktuetarako GAI irizpide gehiago sartzea aurreikusten da.

Kutxabank y Cajasur

Kutxabank eta Cajasurreko negozio-ereduak honakoan jartzen du gunea: bankuaren negozioa, merkatu-kuota altuak dituzten tokiko txikizkako frankizien ustiapena, batez ere partikularren negozioan eta PYME-etan oinarrituak. Hala ere, ez du Banku Pertsonalaren eta Pribatuaren jarduera begien bistatik galtzen. Bere jarduketa-eremu nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kordoba dira, eta Estatuko beste gune batzuetan ere jarduten du.

Merkatuko arriskuarekiko esposizio baxua duen erakunde bat da, izan ere, pymee-en eta partikularren finantzazio-beharretan oinarritzen den negozio-eredua dauka. Lehiakortasun maila altua bere emaitzen kontuaren kalitate onean oinarritzen du, bankuaren ohiko negozioan funtsatua.

Finantza-sendotasuna eta kreditu kalitate oso altua duen eredu bat dauka, eta arriskuarekiko apetituaren esparruan proposatutako kapitalaren errekerimenduak eta helburuak betetzen ditu.

Oinarri hauekin, Kutxabankek inolako laguntza publikorik behar izan gabe gainditu du krisia. Gainera, sektorearen birmoldaketan modu esanguratsuan lagundu du, 2011n Cajasurrek Taldearekin bat egitea (lehengo Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Córdoba), BEASn parte hartzea eta berme eta ebazpen funtsetara eginiko ekarpenak barne. Gainera, proiektuak finantzatzeko orduan, uneoro lagundu die erakundeei, enpresei eta familiei.

Finantza sektorea onbideratzeko ekarpenak

Azken urteotan, Kutxabank Taldeak aktiboki parte hartzen du finantza sistema osoaren onbideratzean, era ezberdinetan:

  • 2011ko urtarrilean, desagertutako Cajasurren aktiboak eta pasiboak eskuratuz, 2010eko uztailean ebatzitako esleipen prozesu lehiakor baten ondoren, BBK Bank Cajasurren bitartez (gaur egun Cajasur Banco).
  • Zailtasunak dituzten finantza erakundeen onbideratze prozesuan parte hartuz, higiezinen sektorearekin lotutako arazoak dituzten aktiboak eskuratuz, Bankuen Berregituratzetik Eratorritako Aktiboen Kudeaketa Sozietatearen (BEAS) bitartez, Kutxabank Taldeak finantzatzen eta parte hartzen duena.
  • Gordailuen Berme Funtsei diru hornidurak eginez (errepikakorrak nahiz ohiz kanpokoak), bide ezberdinetatik, berregituratzeko prozesuan dauden finantza erakundeek egindako galeren zati bat bere gain hartzen duen mekanismoa.
  • Taldea 2015eko ekitalditik aurrera, urtero, Ebazpenaren Funts Bakarrari egiten ari den ekarpenen bitartez. Europako 19 herrialdetako finantza erakundeen ekarpenen bitartez guztiz finantzatua dagoen Funts hau, finantza erakunde bat ebazpen prozesuan sartzen denean burutzen diren galerak edo kostuak estaltzera zuzenduta dago.

Kutxabankek ehun urtetik gorako historia du, Aurrezki Kutxekin lotua; orain, Banku Fundazioak dira eta Taldearen jabetza izaten jarraitzen dute.

Hori dela eta, neurri batean banku bakarra da, Gizarte Erantzukizun Korporatiboan burua, izan ere, emaitzen zati garrantzitsu bat –2019an lortutako etekinaren %50– gizarte-dibidendura bideratzen du, eta aldi berean, EBZk ezarritako kapitalaren errekerimendu guztiak betetzen ditu.

Jarraian, negozio-lerro bakoitzeko zorroaren portzentajea agertzen da, guneka banakatuta:

MERKATARITZA BANKUA KUTXABANK ETA CAJASUR
Kudeatutako negozioaren bolumen osoa
(Milioi eurotan)
% NEGOZIOA GUNEKA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA ANDALUZIA HEDAPENA
Araba Bizkaia Gipuzkoa
2017 99.792 9,42 34,35 19,64 17,10 19,48
2018 100.817 9,27 34,45 19,57 17,27 19,45
2019 106.062 9,17 35,15 19,48 17,07 19,13

*Kutxabank banakoak eta CajaSur banakoak batuz ateratako emaitzen datuak.

Handizkako negozioa KUTXABANK ETA CAJASUR (*) Kudeatutako negozioaren bolumen osoa (milioika euro)
2017 8.065
2018 7.044
2019 7.334

(*) Handizkako negozioa, Finantza Merkatu eta Parte-hartzaile gisa, enpresetako salerosketen eragiketak eta Kutxabank Gestión-en jarduera barne hartzen ditu.

Fineco Taldea

Fineco Taldearen negozio-ereduaren gunea milioi erdi euro edo gehiagoko ondarea duten bezeroentzako ondare-kudeaketa da; hala ere, inbertsio-bolumen txikiagoa baina ahalmen handia duten bezeroei ere eman diezaieke zerbitzua.

Bere jarduketa-eremu nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Andaluzia eta Mediterraneoko eremua dira, eta Estatuko beste gune batzuetan ere jarduten du.

Finantza-merkatuen martxak eragiten dion erakunde bat da, baina bere bezeroen profil kontserbadorea dela eta, arrisku hori modu esanguratsuan arintzen da. Lehiakortasun maila altua bere lan-masaren errotazio baxuan oinarritzen da, baita kudeaketan (produktu bereiziekin, esaterako programatutako kudeaketa produktuak) eta bezeroentzako hurbileko aholkularitza jarraituan duen ibilbide luzean ere. Halaber, bertako langileen zati handi bat konpainiako akziodun izateak interesak lerrokatzen ditu eta enpresaren martxarekiko konpromiso maila handiago bat eragiten du.

Kapital-errekerimenduak betetzen dituen finantza-sendotasunezko eredu bat dauka.

Oinarri hauekin, inolako laguntza publikorik behar izan gabe gainditu du krisia eta, geroz eta lehiakorragoa den ingurune honetan, hazkundearen zifra esanguratsu batzuk lortu ditu. Gainera, ondareen kudeaketa arduratsuarekin (bezeroek eskatu dute hauek kudeatzea), erakundeei, enpresei eta familiei uneoro lagundu die enpresa arloko eta bizitzako helburuak lortzen.

Finecok hogeita hamar urtetik gorako historia dauka eta 1989 inguruan sortu ziren balore eta burtsa sozietate eta agentzien artean irauten duen bakarretakoa da; gainera, garai berrietara egokitzeko eta bezeroen arabera oso baliotsua den zerbitzu bat emateko gaitasuna erakutsi du.

Hori dela eta, neurri batean, erakunde bakarra da eta, Kutxabank Taldearen parte den aldetik, bere etekinekin taldearen dibidenduari laguntzen dio; aldi berean, matrizeari EBZk ezarritako kapital-errekerimendu guztiak betetzen laguntzen dio.

Aipatu beharra dago, Fineco Inbertsio Arduratsurako Printzipioekin (UNPRI ekimenaren arabera) konprometituta dagoen erakundea dela, Nazio Batuek sustatua, eta horregatik, konpromiso hauek hartzen ditu:

  • EGE gaiak gure analisi-prozesuetan txertatzea eta inbertsioen inguruko erabakiak hartzea.
  • Gure jabetza praktika eta politiketara EGE gaiak txertatzen aitzindariak izatea.
  • Inbertsioak egiten ditugun erakundeen aldetik EGE gaiei buruzko hedapen garden bat lortzea.
  • Inbertsioen sektorean Printzipioen onarpena eta aplikazioa sustatzea.
  • Elkarrekin lan egitea, Printzipioak aplikatzean gure eraginkortasuna hobetzeko.
  • Gure jardueraren eta Printzipioak aplikatzean izandako aurrerapenen berri ematea.

2018an zehar, aurrerapenaren lehenengo txostena egin zen, inbertsioetan EGE irizpideak txertatzeari dagokionez egindako praktikei eta aurrerapenei buruzkoa. PRIk “Strategy and Governance” arloan emandako nota “A” izan zen. Nazio Batuen Inbertsio Arduratsuaren Printzipioak (PRI) izenpetu ondoren, Finecok inbertsio jasangarrien ekosisteman aurrera egin du eta hainbat funtsetan EGE irizpideak txertatu ditu; ondorioz, inbertsio-irizpide tradizionalei ingurumen, gizarte eta gobernu onaren jarraibide gehigarriak erantsi zaizkie.

2019ko azaroan, Finecoren inbertsio-funtsak ("Fon Fineco Inversión Responsable, FI”) une gogoangarri bat markatu zuen Kutxabankeko Banku Pribatuaren inbertsio-prozedura guztietan irizpide jasangarriak txertatzeari dagokionez. Funtsak gizartearekiko arduratsua den finantza-produktuaren kalifikazioa jaso du, Aenor aholkulariak emandako adostasun-agiriaren arabera. Agiri honek esan nahi du, UNE 165001:2012 arauaren araberako bere kudeaketa-sistema oso ona dela.

Berriz, Fineco Bizkaiko Foru Aldundirako aholkulari gisa aritu da “Biscay ESG Global Summit” antolatzeko garaian (2017, 2018 eta 2019 urteetan). Halaber, Deusto Business School-eko 2017ko udako ikastaroaren antolakuntzan ere modu aktiboan parte hartu zuen, “ESG Investment and Finance Summer Programme” izenekoa. Bi ekimenak koherenteak dira Inbertsio Arduratsuaren Printzipioak sinatzearekin.

Kutxabank Gestión

Kutxabank Gestión-en negozio-eredua inbertsio kolektiboko ibilgailuen kudeaketan eta administrazioan oinarritzen da, batez ere, txikizkako bezeroari banatzeko pentsatuak, Kutxabank Taldearen sarearen bitartez.

Nazio mailan %4,5etik gorako merkatu-kuotari eusten zaio; kuota eta bolumenari dagokienez, presentzia handia du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Kordoban, taldearen presentziaren simetrikoa, eta Estatuko beste gune batzuetan ere aritzen da, non azken urteotan hazkunde handiagoa egon den.

Banatzailearekiko hurbiltasunean oinarritutako eredu bat da, gardena eta etengabeko laguntza duena, bezeroari produktua ahalik eta modu gardenean eta eraginkorrenean iristeko.

Diru-sarrerak, neurri handi batean, inbertsio kolektiboko ibilgailuetako saldoaren kudeaketa-komisioak kobratzetik datoz, eta gasturik handiena banatzaileei ematen diegun ordainsaria da, produktuak euren sarearen bitartez merkaturatzearen ordez.

Gainera, erakundeko ibilgailuak kudeatzeko eta kontrolatzeko zerbitzuak ere eskaintzen dira.

Halaber, Kutxabank Gestión-ek (Fineco Taldea bezala) UNPRI ekimenaren arabera gizartearekiko arduratsuak diren inbertsio printzipioak sinatzen ditu.

Kutxabank Gestión-eko EGE Plana 2019ko inbertsioen prozesuan zehar bideratu zen, errenta aldakorreko zorroen azterketari buruzko informazioan GAI irizpideak txertatuz eta jarraipena inbertsioen batzordeetan aurkeztuz; kanpoko kudeatzaileak ebaluatuz, GAIren jarduerari dagokionez; eta botoa emateko politika modu kuantitatiboan eta kualitatiboan hobetuz; halaber, GAI arloari buruzko prestakuntza jaso zuten kudeatzaileko langile guztiek.

2019ko EGE planean ezarritako aurreko helburuez gain, honako jarduketa gehigarriak burutu dira:

  • Inbertsioak:
    • Jarduera gehiago, “engagement”-ari dagokionez.
    • Informazio gehiago BGAE bileretan.
  • Komunikazioa / Prestakuntza:
    • Banku pertsonalaren sarea eta Txikizkako sarearen jardunaldiak.
    • Ekitaldi ezberdinetan parte hartzea.
  • Kudeatzailearen maila:
    • EGE Plana.
    • UNPRI mailako “engagement” kolaboratiboa, klima-aldaketari buruz.

2020 urterako helburuak batez ere honetan oinarritzen dira:

  • Inbertsioak:
    • Hiru hilez behingo informazioa (EA, EF) inbertsioen batzordeari, BGAEei, etab.
    • KB Dibidendua.
    • o Safra Sarasin GAI irizpideetara egokitutako zorroa.
    • KB Solidarioa: GAI txostena parte-hartzaileei.
    • “Engagement”: konpainia kopurua areagotzea (irizpideak aldatu).
    • “Engagement” hirugarrenen funtsekin: adibidez, botoa emateko politika.
    • Botoaren politika: Europako enpresa guztiei aplikatzea.
  • Komunikazioa / Prestakuntza:
    • Etengabeko prozesua
      • Informazioa langileei: UNPRI ebaluazioa
      • Merkataritza-jardunaldiak: bezeroak, BP, RM.
      • Ekitaldietan parte hartzea.
    • Prestakuntza espezifikoa.

Kutxabank Seguros

Kutxabank Seguros-ek aseguruen bankuen eredu garbi bat dauka, zeina Kutxabank eta Cajasurren bulego-sarearen bitartez, bi banku-erakundeen produktu-katalogoa osatuko duten aseguruak merkaturatzean oinarritzen den.

Bizi-aseguruen kasuan, negozio-lerro nagusia Bizitza Arrisku Indibiduala da. Merkataritza eta garapenaren apustua produktu honen inguruan egiten da, eta honako hau eta azken negozio-planak ere honetan babesten dira. Bizitza Arrisku Indibidualaren barruan bizi-aseguruak barne hartzen dira, mailegu pertsonalekin edo hipoteka-maileguekin nahasiz; baita Kutxabank Taldeko bezero-sareari saldutakoak ere, euren babesteko beharrak asetzeko helburuarekin.

Bizi-aseguruak ez diren Aseguruei dagokienez, produktuen eskaintzak arrisku anitzeko aseguruak hartzen ditu bere baitan, esaterako, etxeko aseguruak, ordainketen babeserako aseguruak eta ehorzketa aseguruak. Etxeko edo ordainketen babeserako aseguruei dagokienez, eskaintzak hipoteka-maileguekin edo pertsonalekin nahasiak (bereziki, bigarren kasuan) eta nahasi gabeak hartzen ditu bere baitan. Beraz, ehorzketa aseguruen merkaturatzeari dagokionez, lehentasunezko lerro bat da, zeina duela gutxi aseguruen eskaintzari erantsi zaion.

Kutxabank Seguros-ek Bizi-aseguruak ez diren beste aseguru batzuk ere banatzen ditu; ez dira berak sortuak, beraz, Kutxabank Aseguradora eta beste aseguru-erakunde batzuen arteko hitzarmenen bitartez banatzen dira. Besteak beste, autoen asegurua, osasun asegurua, saltoki asegurua, pyme asegurua...

Azpimarratu behar da, merkaturatzea Kutxabank Seguros-eko bi banku-aseguru operadoreen bitartez egiten dela, hau da, Kutxabank eta Cajasur; beraz, negozioaren estrategia bi banku-erakundeetako produktuen katalogoa osatzea da, bertako bezeroen babes-beharrak asetzeko helburuarekin.

Grupo Harri

Higiezinen sozietateen negozio-eredua zorroko higiezinen aktiboak saltzean oinarritzen da, euren balioa zainduz.

Higiezinen aktiboak kudeatzeko, taldeak servicing kontratu bat dauka sinatuta Neinor Homes-ekin, higiezinen aktiboak kudeatzean espezializatutako sozietatea. Servicer-ak egindako jarduera Higiezinen Negozioaren Arloak gainbegiratzen du. Hainbat batzordek argibideak ematen dituzte eta servicer-ak egindako kudeaketak kontrolatzen dituzte, zorroaren balioztapenari, merkataritzari, teknikari eta aktiboen onbideratze juridikoari dagokionez.

Kartera 1

Kartera 1, S.L.-ren gizarte-helburua norbere konturako balore, higiezin eta partaidetza sozialak eskuratzea, izatea, probetxua ateratzea, administratzea eta negoziatzea da. Sozietatea Kutxabank Taldearen parte da, zeinak bere kapital sozialaren %100 duen, gaur egun, 786.674 milaka euro.

Sozietateak Kutxabank Taldeko zorro-edukitzaile gisa burutzen du bere jarduera; Kutxabank Taldeko sozietate nagusia Kutxabank, S.A.

Bere eboluzioari eragin diezaioketen faktore nagusiak eta joerak:

  • Kreditu-arriskuak (kreditua, kontrako alderdia, kontzentrazioa, herrialdea).
  • Finantza-arriskuak (likidezia, merkatua, interes-tasa, kanbio-tasa).

Gesfinor

Gesfinorrek Kutxabank Taldearekin lotuta dauden hainbat erakunderi administrazio-kontabilitate zerbitzuak eskaintzen dizkio. Bezero bakarra Kutxabank Taldea denez, Gesfinorrek merkatu-arriskuarekiko esposizio txikia dauka, nagusiki Taldeak duen finantza-sendotasuna dela eta.

Gesfinor 1.982an sortu zen eta ordutik finantza-erakundearekin lotuta egon da.

Norbolsa

Norbolsa burtsa-bitartekotzan eta balio erantsi altuko finantza-zerbitzuetan espezializatutako enpresa bat da (errenta finko eta aldakorreko lehen mailako merkatua, zorroen kudeaketa, zaintza eta likidazio globala, burtsa-azterketa, negozio korporatiboa, zerbitzua jaulkitzaileei eta finantza-aholkularitza).

Finantza-merkatuen arloan punta-puntako garapen teknologiko bat dauka: Norline+ sistema eta Norbolsa Broker, denbora errealeko informaziorako sarbidearekin, kontratazioa, likidazioa eta nazio mailako zein nazioarteko merkatuetan finantza-erakundetarako gordailuak.

Norbolsaren bereizgarria da, behar espezifikoak dituzten bezero instituzionalen (finantza eta banku erakundeak, inbertsio-funtsen kudeatzaileak eta pentsio-funtsak – BGAE, enpresak...) segmentuetarako inbertsio-zerbitzuen eskaintzan espezializatutako faktoria bat dela; garrantzitsuena zerbitzuan balio erantsia gehitzea da.

Negozio-lerro nagusiak
  • Bitartekotza (Errenta Aldakorra):
    • Espainiako Burtsako kidea eta nazioarteko merkatuetarako sarbide zuzena.
    • Bezero partikularrei eta instituzionalei zuzendua.
  • Bitartekotza Errenta Finkoa:
    • 30 urteko esperientzia errenta finkoko merkatuetan.
    • Zerbitzu globala, likideziaren bilaketa eta kontrako alderdia, errenta finkoko aktiboen ebaluazioa eta aholkularitza.
  • Lehen mailako merkatua, SEP eta bonoen harpidetza:
    • Lehen mailako merkatuan parte hartzea, errenta aldakorrean nahiz finkoan.
  • Likidazio eta zaintza zerbitzuak:
    • Nazio mailako zein nazioarteko likidezia eta zaintza zerbitzuen sistema integratua.
    • Erabat automatizatutako prozesuak, baina aldi berean malgutasuna eta moldagarritasuna eskainiz.
  • Agente Bankuaren Zerbitzua:
    • SEPen Agente Bankua, kapital areagotzeak, akzioetako dibidenduak.
    • Zerbitzu osoa: teknikoa eta legezko laguntza, partaideen arteko koordinazioa, etab...
  • Zorroen kudeaketa:
    • Bezero instituzionalen zorroen kudeaketa: pentsio-funtsak, aseguru-konpainiak, etab.
Gaitasunak
  • Azterketa:
    • Analista askez osatutako talde prestatua, nazio mailako konpainietan espezializatua.
  • Garapen teknologikoa:
    • 30 urteko esperientzia finantza-zerbitzuei aplikatutako garapen teknologikoan.
    • Gailu eta kanal anitz dituen exekuzio, likidazio eta zaintza plataforma.

Kutxabank Empréstitos

Sozietatearen negozioak 2019 urtean izan duen eboluzioak argi erakusten ditu interes-tasa negatiboen jarraitutasunaren ondorioak, termino errealetan eta nominaletan. Finantza-merkatuen egoera aproposa da sozietatearen jardueraren garapenerako, arriskuarekiko apetituaren ikuspegitik begiratuta, baina gaur egun, sozietate matrizearen finantzaketa-politika da bere jarduera zehazten duena.

Bankuen arteko merkatuko kurba osoan interes-tasa negatiboak orokortzea eta egonkortzea ordaindukoak ezartzeko zailtasun handiak eragiten ari da, etekin negatibo horiek finantza-produktu mota hauen erabiltzaileek helarazteko zailtasuna dela eta.

Inbertitzaile instituzionalei saldutako ordaindukoen batezbesteko saldoak zeroan mantendu dira ekitaldi osoan zehar, sozietate matrizearen likidezia-egoera lasaia denez, ez baitu inolako finantzaketaren beharrik izan.

Jaulkipen-programako sozietate matrizearen eta bermatzailearen finantzaketa-politikak etengabe merkatuko egoerara egokitzen jarraitzen du; eta pasiboak hautemateko ordaindukoen merkaturako baliabidea, bai epemugarako salmentaren bidez, bai berrerosteko itunen bidez, zorpetze-tresna ezberdinen epe/kostu optimoen artean ibiltzen da.

Kutxabankeko bezero instituzionalen arteko ordaindukoak berrerosteko itunen ezarpena, diruzaintza-puntak gauzatzeko helburuz, geratu egin da, eragiketarik kontratatu gabe, bezeroei interes-tasa negatiboak helarazteko zailtasuna dela eta. Jarduera falta honen ondorioz, sozietatea ez da izan hura mantentzearekin lotutako gastu finkoak konpentsatu ahal izateko beste diru-sarrera sortzeko gai.

Esan beharra dago, kokapenerako epeengatik ere, sozietateak ez duela interes-tasarik hartzen bere balantzean, kudeaketaren diseinua Kutxabank Empréstitos-ek arrisku horien multzoa sozietate matrizeari helarazteko moduan egina baitago, Kutxabanken kokatutako ordaindukoen interes-tasak eta epeak ihardesten dituzten gordailuak kontratatzearen bitartez, sozietatearentzako finantza-marjina sortzeko iturria osatzen duen diferentzial txiki bat izan ezik.

Aurreko ekitaldietako esperientzia eta merkatuko ikuspegia zirela eta, uztailean ez zen Kutxabank Empréstitos-en ordaindukoen programa berritu.

Kutxabankek sozietateak jaulkitako ordaindukoen kokapen-jarduerak egiten ditu eta amaierako bezeroekin batera, baldintzak zehazten ditu, interes-tasei eta epeei dagokienez.