Memoriaren profila

2019ko Jasangarritasunaren Memoriaren elaborazioa

Jasangarritasunaren Memoria honek, Kutxabank Taldeak 2019an, Gizarte Erantzukizunaren arloan izandako ekintzak, helburuak eta lorpenak jasotzen ditu. Aurkakoa zehazten ez den bitartean, emandako informazio guztiak finantza talde osoko datu bateratuak hartzen ditu. Hala ere, txostenaren atal batzuetan, enpresa bakoitzaren material bezala hartzen den informazio zehatza ere azaltzen da.

Aurreko txostenen argitalpenari lotutako informazioaren edozein berregite, atal bakoitzean berariaz aipatzen da.

Memoria hau Global Reporting Iniciative-ko GRI STANDARDS gida erreferentziatzat hartuta sortu da (aurrerantzean, GRI), adostasun sakonaren aukeran. Halaber, Nazio Batuen Munduko Itunaren 10 Printzipioen betearazpenaren aurrerapena eta hurrengo legeetan zehaztutako baldintzak betetzeko beharrezko informazio guztia jasotzen du: 11/2018 Legea, abenduaren 28koa, Merkataritzako Kodea aldatzen duena; 1/2010 Errege Dekretu Legegilea, uztailaren 2koa, onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateratua; 22/2015 Legea, uztailaren 20koa, Kontu Ikuskaritzakoa, informazio ez finantzarioari eta aniztasunari dagokiona.

Dokumentu honekin, Kutxabank Taldeko interes taldeek identifikatutako informazio beharrei erantzun bat eman nahi zaie, Jasangarritasunaren memoriak egiteko oinarriak onartuta.

  • Interes Taldeen partaidetza (parte hartzeko ezarri diren mekanismoen bitartez).
  • Materialtasuna (interes taldeek garrantzitsutzat identifikatu duten informazioa gehitzea).
  • Jasangarritasuna.
  • Sakontasuna/Zehaztasuna (Memoriaren adierazleen irisgarritasunean, barne hartzen dituen erakundeena).
  • Oreka (izan diren eta izan ez diren lorpenen inklusioa).
  • Alderagarritasuna (beste erakunde batzuekin aldera daitekeen Informazioa).
  • Zehaztasuna eta argitasuna (GRIk ezarritako Adierazleetara egokitzea).
  • Aldizkakotasuna (Memoria Urtero egitea eta argitaratzea).
  • Fidagarritasuna (Memoriaren kanpoko egiaztapena eta azterketa).

Memoria honi lotutako gairen baten inguruan kontsulta bat egin nahi duen edozeinek, jarraian ageri den posta elektronikoaren helbideko Jasangarritasunaren Postontzia erabil dezake: sostenibilidad@kutxabank.es

Memoria hau egiteko, EGEko Kudeaketa Arloak beharrezko informazioa eta “EGE eraginarekin” (interes talderen baten gainean ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) lortutako lorpenak eska diezazkiekete taldearen gainontzeko antolakuntza arloei eta enpresei, sail bakoitzaren helburuekin eta helburu hauek lortzeko aurrera eramandako jarduerekin bat etorriz.

Gainera, jasotzen diren bakoitzean, kontuan izaten dira: esaterako, jasangarritasunaren postontzia erabiliz transmititzen diren interes taldeen iruzkinak; materialtasunaren azterketa; bezeroaren arreta zerbitzua; bulegoak; iritzi edo merkatu azterketak; barne bilerak; Administrazio Kontseilua, etab.

Kutxabank Taldeak urtero argitaratzen du bere jasangarritasunaren memoria. Egindako azkena, 2018ko ekitaldiari dagokiona da (2019ko otsailaren 25ean argitaratua), erakunde askeek egiaztatuta dago, GRI gidarekin bat etorriz. Memoria hau AENOR INTERNACIONAL S.A.U-k egiaztatua da, egiaztapen-zerbitzuen hornitzaile aske gisa duen izaerarekin, 11/2018 Legeak Merkataritza-kodeko 49. artikuluari emandako idatzi berriari jarraikiz.

Aipatu egiaztapenak dokumentu honetan bildutako informazioaren baieztapen dokumentala barne hartzen du, baita erabilitako datu kuantitatiboen kalitatearen azterketa ere, lortutako informazioaren eta interes-taldeen beharren eta itxaropenen azterketaren emaitzen arteko koherentzia justifikatuz.

Horretarako, AENORek ISO/ECE/17029:2019 araua hartzen du, bere jarduketan berme gehigarriak emateko eta ondorioen baliokidetasuna ziurtatzeko, beste egiaztatzaile batzuei dagokienez.

Behin egiaztatu ondoren, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak eta Batzorde Orokorrak memoria onartu du.