Gizarte-jarduera

Kutxabank Taldeak ekonomia eta gizarte inpaktu garrantzitsu eta positiboak eragiten ditu bere inguru hurbiletan. Ildo honetan, gizarte-eragin horien komunikazio-mekanismoak hobetzen jarraitzea aurreikusten da, batez ere, zailtasun bereziak dituzten sektoreetan finantza inklusioa eta irisgarritasuna txertatzearekin lotuak, bulego eta kutxazain irisgarrien kopurua areagotuz. Batez ere kudeatzaileen bitartez merkaturatzen diren finantza produktuei dagokienez, Kutxabankek, ingurumen eta gizarte inbertsioaren irizpideak gehitzen jarraitu nahi du.

Hezkuntza eta gizarte boluntariotzaren arloan, Kutxabankek bertako langileek era guztiz desinteresatuan parte hartzen duten jarduerak sustatuko ditu eta, finantza hezkuntzari buruzko jarduerak areagotuko ditu, batez ere “Bizitzarako Finantzak” programaren bitartez eskainitakoak.

Azkenik, eta akziodunak diren Banku Fundazioek eragiten duten zalantzarik gabeko inpaktu positiboa dela eta, Kutxabank Taldeak bere akziodun bakarrentzat balioa sortzen jarraituko du; urteko etekinei dibidendu handi bat gehituko die.

Jarduera lerro ezberdinen emaitzak dokumentu honetako atal ezberdinetan baliozta daitezke.