Etika eta zintzotasuna

Etika eta portaera kodeak

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabank Taldeko banku-erakundeen xedea, ikuspegia eta balioak zuzendaritzako eta Kutxabank eta Cajasurreko gobernu-organoetako kideei aurkeztu zitzaizkien, 2019ko otsailaren amaieran egindako urteroko bileran; konprometituta zegoen EGE printzipioak esplizituagoak egin ziren.

Printzipio eta balio hauek web korporatiboan kontsulta daitezke: EGEaren kudeaketa

Balio hauek Erakundeetako Portaera Kodea eta arau, politika eta prozedura guztiak egituratzen dituzte; gainera, esparru juridikoko araudia betetzen dela zaintzeaz gain, jarduerak etika profesionalaren eta gardentasunaren barruan kokatzen direla zaintzen dute, betiere, zuzentasun eta zintzotasun printzipioek bideratuta.

Kode honen menpe dauden pertsonek bertan ezarritako arauak ezagutu, bete eta aplikatzeko betebeharra dute, baita hura garatzen duten politika eta prozeduretan ezarritakoak ere. Langile berri guztiak kodearen jabe egin behar dira lanean hastearekin bat.

Erakundeek salaketak egiteko kanal bat dute, barnekoa nahiz kanpokoa, irismena eta funtzionamendua deskribatzen dituen dokumentu batean garatuta dago eta Erakundeen Intranet Korporatiboan argitaratuta (Portaera Kodearekin batera), baita webgune korporatiboetan ere, langileen eta interes-taldeen eskura egon dadin.

Arau-hausteen komunikazioa Erakundeentzako informazio-iturri bat da, prozeduretan eta funtzionamenduan kontrol berriak eta hobekuntza-ekintzak ezarri ahal izateko. Era horretan, erakundean balioak aplikatzea sustatzeko eta dilema etikoak ebazteko modua egituratzeko helburuarekin, Erakundeek barne zein kanpoko salaketa-kanalak dituzte langileen eta interes-taldeen eskura jarriak.

Araudia Betetzea eta Taldearen Kontrolaren Sailak, noizean behin, Erakundeetako portaera-arauak betetzearen arduradun gisa, gai ezberdinei buruzko derrigorrezko prestakuntza eskaintzen du portaera-arauen inguruan, esaterako: kapitalak zuritzearen prebentzioa, interes-gatazkak, zigor arriskuen prebentzioa, datuen babesari buruzko xedapenak eta gardentasunari buruzko arauak, bezeroentzako produktuen eta zerbitzuen merkaturatzean eta banaketan.

Bestalde, Gobernu Organoetako kideek, Erakundeetako langileen portaera etiko eta profesionalaren bermatzaile goren gisa, gai hauen inguruko etengabeko prestakuntza jasotzen dute hauek betetzeari buruzko ebaluazioaren jakinaren gainean egoten dira, aldizka, Araudia Betetzea eta Taldearen Kontrolaren Sailak horren berri ematen baitie.

Fineco Taldea

Fineco Taldeko Sozietateek Araudia betetzeaz arduratzen diren unitateak dituzte, besteak beste, erakunde osoari aholkatzeko helburuarekin.

  • Portaeraren Barne Araudia.
  • Araudia Betetzeko Eskuliburuak.
  • Kapital Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentzio eskuliburua.
  • Zigor Arriskuak Saihesteko Araudia.
  • Datuen babesari buruzko politikak.
  • SCIIFren Barne Araudia.
  • Interes gatazkei buruzko politikak.
  • Funtzioak eta Zerbitzuak azpikontratatzeari buruzko politika.
  • Gobernantza eta Produktuak Zaintzeari buruzko politika.
  • Inbertsio zerbitzuak eskaintzearekin lotutako politikak.

Kutxabank Gestión

Azaroaren 4ko 35/2003 Legeak ezarritakoa betez, Inbertsio Kolektiboaren Erakundeena, eta bere garapen arauetan, eta, aplikagarri denean, Balore Merkatuaren Legean eta bere garapen arauetan, sozietatearen Portaeraren Barne Araudiak bere jardueran zehar betetzeko portaera arau batzuk ezartzen ditu.

Arauak betetzeko Unitateak, PBAn ezarritakoaren arabera, Derrigortutako Pertsonen zerrenda bat sortu eta eguneratua mantentzen du.

Arauak betetzeko Unitateak, gainera, zorroen kudeaketaren eragiketa kontrolatzen du; horretarako, Erakundeekin eta kudeatutako zorroekin eta bezeroekin sinatutako kontratuak egiaztatzen ditu.

Hiru hilez behin, Ikuskaritza Batzordeari, pertsonen operazioen berrikusketan eta prozeduraren betetzean hautemandako gertakariak jakinarazten zaizkio. Batzordeak prozesu hauek perfekzionatzeko edo hobeto betetzeko beharrezkoak ikusten dituen neurriak proposa ditzake.

Gutxienez hiru hilez behin, kontseilari guztiei, burututako lanaren inguruan eta kontroletan hautemandako gertakariei buruz jakinaraziko zaie, idatziz. Gainera, Administrazio Kontseiluari urteko txosten bat igorriko zaio eta BMBNren esku geratuko da.

Kutxabank Seguros

Langileen portaera, derrigorrez betetzekoak diren Kode eta Araudi zehatz batzuen bitartez arautzen da. Langile guztiei ematen zaizkie lanean hasteaz bat eta uneoro eguneratuta eta eskuragarri egoten dira.

  • “Baliabide informatikoak erabiltzeko eta DBAO/DBLO betetzeko arauak” dokumentua betetzeko konpromisoa.
  • 10/2010 Legeak eta 304/2014 Errege Dekretuak kapital zuritzea eta terrorismoaren finantzazioa saihesteari buruz eskatzen dituen etika estandar altuak betetzen diren adierazpena.
  • Kapital Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentzio eskuliburua.
  • Zigor Arriskuak Saihesteko Eskuliburua-Barne Araudia.
  • Finantza Ohorearen eta Sendotasunaren Adierazpena.
  • Eragiketen arloaren jarduketa-arauak.
  • Kanporatzeen politika.
  • SCIIFren Barne Araudia.

Harri Taldea

Kutxabank eta Cajasurreko langileriaren parte den Higiezinen Negozioaren Saileko langileak banku horietan indarrean dagoen portaera kodearen menpe daude.

Sozietate higiezinetako langileei dagokienez, gaur egun, ez daukate portaera kode propiorik.

Norbolsa

Norbolsak Portaeraren Barne Araudi bat du, BMBNk onartua eta web orrialde korporatiboan argitaratua.

Araudi hau oinarritzen duten printzipioak langileriaren inpartzialtasuna, fede ona, zaintza eta diligentzia dira. Testuinguru batzuetan abstentzioa burutzea eta ez kontratatzea nabarmentzen da. Beste atal batean, Portaeraren Barne Araudiaren menpe dauden pertsonen betebeharrak, arlo bereizietako ezarpena, arlo bakoitzaren eta gainontzeko erakundearen arteko informazio eragozpenak eta arlo bakoitzeko erabaki hartzea deskribatzen dira.

Portaeraren Barne Araudia Norbolsako langile guztiek jaso eta sinatu dute.