Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Azkenaldian interneten erosketaren bat egin baduzu, prozesua zertxobait aldatu dela konturatuko zinen. Izan ere, gure segurtasun-neurriak eguneratu eta Europako PSD2 araudia ardatz hartuta egokitu ditugu, horren bidez banku-eragiketa guztiak seguru egitea bermatzeko.
Horregatik, online erosketaren bat egiterakoan, zure ordainketak segurtasun osoz balidatzeko sartu ditugun berrikuntzak kontuan hartu behar izango dituzu.
Nolakoa da online erosteko prozesu berria?
Internet bidezko erosketa bat egiten duzunean, kontuan hartu saltokiak ordainketa egiteko adierazten dizkizun jarraibideak. Kutxabanken aplikazioa eta zure mugikorra egiaztatuta badituzu, eragiketa modu erraz eta seguruan baimendu ahal izango duzu: aplikazioan identifikazioa jartzeko aukera emango dizun jakinarazpen bat jasoko duzu, eragiketa berrikusi eta klik bakarrarekin baimendu.
Mugikorra egiaztatu ez baduzu, gainera, eragiketa balidatu beharko duzu, SMS bidez jasoko duzun erabilera bakarreko gako batekin.
Zure smartphonea egiazta dezakezu aplikazioaren Nire datuak ataleko Nire gailuak aukeran.
Oraindik ez duzu Banka Mugikorrerako pausua egin eta Online Banka erabiltzen jarraitzen duzu? Kasu horretan, Kutxabankeko app-era lehenbailehen pasatzera animatzen zaitugu. Bitartean, ordenagailutik Online Bankan sartuta erosketak baimendu ahal izango dituzu. Horretarako, alboko menuko online erosketak baimendu izeneko aukeran edo Txartelak/Eragiketak atalean sar zaitezke.
Eta, azkenik, aurreko bi tresnetako bat ere erabiltzen ez baduzu, lehenbailehen Online Banka Zerbitzua kontratatzea eta Banka Mugikorreko APP-a Smartphonean jaistea gomendatu nahi dizugu. Horrela, Kutxabankekin harremanetan jartzea eroso eta erraza izango da zuretzat. Ordura arte, txartelarekin online erosten duzun bakoitzean, zure mugikorrean SMS bat jasoko duzu, zure txartelaren PINari lotutako eragiketa matematiko bat egiteko jarraibideekin. Eragiketa horren emaitza saltokiko pantailan sartu beharko duzu, erosketa baimentzeko SMSan ere sartuta doan erabilera bakarreko kodearekin batera.
Ikusten duzunez, intuizioaz baliatzen diren prozesu sinpleak dira, erosketei segurtasun handiagoa emateko, eta hasieratik erraz maneiatu ahal izango dituzu.
Zalantzaren bat izanez gero, argibide gehiago lor dezakezu Kutxabanken webgunean, Laguntza orrian edo zeure kudeatzaileari galde diezaiokezu.