Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Phishing
Kutxabanken izenean SMS bat, WhatsApp bat edo mezu elektroniko bat jasotzen baduzu, zure kontua edo txarteletako bat blokeatu nahiz desgaitu egin dela dioena, edo zure kontuak edo txartelak erabili ezin izango dituzula, edo gailu berri baten konexioa detektatu dela, ez sakatu inongo estekatan! Izan ere, seguru asko webgune batera eramango zaitu eta, Kutxabanken webgunearen antzeko itxura izan arren, iruzurrezkoa izango da eta bertan eragiketak egiteko beharrezkoak diren zure datu guztiak zugandik jasotzen saiatuko dira: zure erabiltzailea, pasahitza eta abar. Horrela, datuak emanez gero, lapurrek eragiketak zure izenean egingo lituzkete. Klikatu hemen ziberiruzur honi buruz gehiago jakiteko.
Zure ordenagailua malwarez (birus batez) infektatzea
Zibergaizkileen kanpaina batzuk detektatu dira gailuak (telefono mugikorrak, ordenagailuak, tabletak, etab.) malwarez (birus batez) infektatzeko asmoz. Helburua jendearen gailuen kontrol osoa lortzea da! Horretarako, adibidez, SMSak edo posta elektronikoak bidaltzen dituzte, mezularitza-enpresa ezagunen izenean, haien aplikazioak deskargatzeko edo filmak, kirol-ekitaldiak, telebista-kanalak eta abar doan ikusteko aplikazioak instalatzera gonbidatzeko. Benetan bilatzen dutena zure gailuan aplikazio bat (malware) instalatzea da, besteak beste: zure kredentzialak lortzea, zure SMSak jaso eta irakurtzea, agendako kontaktuak lortzea eta zure aplikazioak exekutatzea. Ez instalatu inoiz webgune edo saltoki ofizialetatik kanpo deskargatutako aplikaziorik. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Zerbitzu teknikoaren iruzurra:
Konpainia multinazional teknologiko baten zerbitzu teknikokoa dela dioen pertsona batek deitzen badizu, eta ordenagailuan birusen bat duzula edo hackeatzen ari direla eta konpontzen lagundu nahi dizula esaten badizu, ez zaitez tranpan erori! Gaur egun gehien erabiltzen den iruzurretako bat da, eta zure banka elektronikorako eta zure txartelaren datuak ematea nahi izaten dute. Kasu horietan, ez instalatu urruneko sarbiderako aplikaziorik. Iruzur horri buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Salerosketa-webguneen iruzurrak:
Artikuluak erosteko edo saltzeko eragiketaren bat egin behar baduzu horretarako dauden hainbat webgune edo aplikaziotan, kontuz ibili artikulu horren ordainketa onartzean edo jasotzean, iruzurrik egin ez diezazuten. Dirua kobratu behar duzunean, ziurtatu ez zaudela zure dirua bidaltzen ari! Iruzur honi buruz informazio gehiago jasotzeko eta nola jokatu jakiteko, klikatu hemen.
Kutxabankekin gestioak egiteko bitarteko elektronikoak erabiltzen badituzu (Online Banka, Banka Mugikorreko App, KBPay) edo txartelekin edo ApplePay, GooglePay, SamsungPay eta antzeko bitartekoekin erosketak egiten badituzu online edo dendetan, edota ordainketa elektronikoak egiten badituzu Bizumen bidez, garrantzitsua da gomendio eta jardunbide egoki batzuk kontuan hartzea, zure eragiketen segurtasuna bermatzeko:
Erne egon!
Inoiz ez eman eragiketak berresteko gakorik beste pertsonei (telefonoz, SMS bidez, WhatsApp bidez, posta elektronikoz, etab.). |
|
Nahiz eta jatorri "ezaguna" dirudien SMS bat jaso (aurretik jaso dituzun beste batzuen ildo berekoak izan litezkeenak), kontuz ibili, agian ez dizulako pertsona edo erakunde horrek bidali. Telefono-deietan ere kontu handiz ibili behar da, nahiz eta zure mugikorrean zenbaki ezagun bat agertu, zibergaizkileek beste norbaiten izenean deitu ahal dutelako. |
|
Irakurri oso ondo mugikorrean jasotzen dituzun eragiketak berresteko gakoekin datozen mezuak (transferentziak, erosketak eta abar egiteko), eta egiaztatu adierazitako eragiketa egiten ari zarela eta dagokion diru-kopurua dela. Mezuko datuak bat ez badatoz (beste zenbateko bat, beste kontzeptu bat, etab.), ez jarraitu eragiketarekin eta jarri harremanetan Kutxabankekin. |
|
Eragiketa bat baimentzeko telefonoan jasotzen duzun 6 digituko gakoaren mezua egiten ari zaren eragiketari soilik dagokio. Ez fidatu mezu horrek adierazten duen eragiketa edo zenbatekoa zalantzan jartzen duen beste edozein SMS edo telefono-deirekin. |
|
Kontuz zure kontuak edo txartelak blokeatu direla eta hori konpontzeko esteka batean klikatu behar duzula adierazten dizuten mezuekin (SMSak, posta elektronikoak, etab.). Izan ere, hori iruzurrezkoa izango da ziurrenik, eta Banka Elektronikora sartzeko zure gakoak edo txartelaren datuak lapurtu ahal dizkizute. Edozein zalantza izanez gero, jarri zuzenean harremanetan Kutxabankekin. |
|
Ez zaitez fidatu mezu bat jasotzen duzunean (SMSak, mezu elektronikoak, etab.) honelako zerbait esaten badizu: zure kontuak edo txartelak blokeatu egin direla edo laster blokeatuko direla, zure kontuak edo txartelak erabili ezin izango dituzula, banku elektronikora konektatutako gailu berri bat detektatu dela, eta abar, eta hori konpontzeko esteka batean klik egin behar duzula. Izan ere, ziur aski iruzurra izango da, eta Banka Elektronikora sartzeko zure kredentzialak edo txartelaren datuak lapurtu ahal dizkizute. Edozein zalantza izanez gero, jarri zuzenean harremanetan Kutxabankekin. |
|
BIZUMen begiratu arretaz zer eragiketa mota egingo duzun: ordainketa bat ordaindu edo jaso. Ordainketa bat jaso behar baduzu, baieztatu benetan dirua jasotzen ari zarela aplikazio horretatik, eta ez eskatu (kontuz ibili "kontzeptu" atalean agertzen zaizkizun mezuekin, iruzurrezkoak izan daitezkeelako). Gogoratu Bizum bat jaso ahal izateko zuk ez duzula inoiz gakorik sartu beharko. |
|
Ez erabili ordenagailu publikorik (mintzalekuak, gizarte-etxeetakoak, etab.) banka elektronikora konektatzeko edo Internet bidez erosketak egiteko. Ordenagailu horiek birusez kutsatuta egon daitezke, eta zure datuak lapurtu ahal dizkizute. |
|
Ez konektatu ekipamenduari jatorri ezezaguneko kanpoko gailurik (pendriveak, CDak edo DVDak). Horrez gain, edozein fitxategi ireki aurretik, aztertu gailu horiek antibirus batekin eta desaktibatu horiek zuzenean irekitzeko edo exekutatzeko aukerak. |
Zer egin behar dut?
Instalatu beti aplikazioak Google Playtik (Android), Apple Storetik (Apple) edo webgune ofizialetatik, eta ez deskargatu zure mugikorrean jatorri ezezaguneko aplikaziorik, ezta mezu elektronikoetan, SMSetan, WhatsAppetan eta abarretan deskargatzeko esteken bidez ere. |
|
Mezu elektroniko baten, SMS mezu baten, telefono-dei baten, WhatsApp baten edo beste edozein jakinarazpenen legezkotasunari buruzko zalantzak badituzu, ez arriskatu eta ez klikatu estekarik, ez ireki erantsitako artxiborik eta ez eman datu pertsonalik (banka elektronikora sartzeko egiaztagiriak edo txartelaren daturik ere ez). |
|
Buruz ikasi banka elektronikoan sartzeko gakoa, txartelaren PINa edo sinadura gehigarriaren gakoa eta ez esan inori. Saiatu noizean behin aldatzen eta ez eduki idatzita inon. |
|
Aktibatu eskura dituzun telefono mugikorraren babes-aukerak eta instalatu antibirus bat. |
|
Zure gailuak aukera ematen badizu, sar zaitez Banka Mugikorreko APPean, ahal dela hatz-markarekin edo faceIDarekin. Erabili zure gailua Appean egiaztatzeko aukera, zure erabileraren segurtasuna areagotzeko. |
|
Eguneratu sistema eragilea eta aplikazioak/programak zure ekipoetan (mugikorra, tableta, ordenagailua, etab.). |
|
Ahal dela, erabili txartel birtualak Internet bidez erosketak egiteko, eta zenbatekoa egin nahi duzun erosketaren baliora egokitu. |
|
Eskuragarri dagoen webguneetan, erabili beti saltokiak eskaintzen duen ordainketa-plataforma edo pasabidea, bide alternatiboak erabiltzea saihestuz. |
|
Ziurtatu Kutxabanken webgune ofizialean sartzen ari zarela. Egiaztatu zure nabigatzailean sartzeko helbidea hauxe dela: https://portal.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/eu/partikularrak dela. |
|
Zehatzago informatu. Begiratu gure Segurtasunaren atala nola babesten zaitugun eta zuk zeu nola babes zaitezkeen jakiteko behar duzun informazio guztiarekin. |
Online Banka | Banka Mugikorra | Kutxazain Automatikoak |
---|---|---|
|
|
|
Online Banka | Banka Mugikorra
Kutxabank App-ak |
1500 Kutxazain Automatiko |