Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Dimentsio ekonomikoa
Jarduera ekonomikoa
EC1: Sortutako eta banatutako balio ekonomiko zuzena.
2012 | 2013 | |
---|---|---|
Balio ekonomiko banatua (jardunaren kostuak + pertsonal gastuak + finantza-gastuak interes eta dibidenduengatik + zerga gordinak + inbertsioak /dohaintzak gizarteari) | 1.916.900 (*) | 1.612.006 (**) |
Sortutako balio ekonomiko zuzena (ohiko diru-sarrerak eta ez ohikoak) | 2.009.397 | 1.694.342 |
Atxikitako balio ekonomikoa (Sortutako balio ekonomiko zuzena - Balio ekonomiko banatua) | 92.497 | 82.336 |
(*) Konturako 27.900 dibidendu barne.
(**) Kutxen emaitza garbiari dagokion 26.849 barne.
EC2: Klima-aldaketak eragindako finantza-ondorioak eta erakundearen jardueretarako arrisku eta aukerak.
Kutxabankek irizten dio bere jardueran ez dagoela aldaketa klimatikoak eragindako finantza-ondorio zuzenik.
Finantza-erakundea denez, bere jarduera zuzenetik eratortzen diren ingurumen-arriskuak, beste mota bateko jardueratik, beti ere zeharka, erator litezkeenak baino txikiagoak dira, esaterako proiektu produktiboetako inbertsioak. Hala ere, sortzen duen ingurumen eragin zuzena murrizten ere saiatzen da, bereziki, hondakinen ingurumen kudeaketa zuzenaren bidez, eta eraginkortasun energetikoaren arloko eta baliabideen murrizketarako ekimenak sustatuz bere instalazioetan.
Beste alde batetik, Proiektu Finantzaketa sailak finantzatutako eragiketa guztiek betetzen dute Europako Batasunak exijitutako ingurumen araudia, Inbertsioen Europako Bankuak (BEI) finantzatzen dituen eragiketak arautzen dituen berbera.
EC3: Gizarte-ongizateko programak direla-eta erakundeak bete behar dituen baldintzen estaldura.
Kutxabankeko langileek hainbat gizarte aurreikuspen sistema osagarri dute, ekarpena zehaztukoak, langileen jatorriaren arabera.
Hala ere, BBKtik datozen langileek eta 1988ko maiatzaren 17tik aurrera sartu baziren lanean, ekarpen zehaztuko gizarte aurreikuspen sistema osagarria dute, ekarpena zehaztukoa, eta ekarpena honela banatzen da:
- Enpresa: VII-A maila profesionaleko oinarrizko hartzekoaren %6
- Langilea: bere maila profesionaleko oinarrizko hartzekoaren %4
Era berean, BBK, Kutxa eta Vitalen integrazio akordioaren arabera, 2011ko irailaren 15ean sinatua, Kutxatik datozen langileek, erakundean 1988ko maiatzaren 1etik aurrera sartu baziren, BGAEri egiten dioten ekarpena, gutxienez, erakundean 1988ko maiatzaren 17tik aurrera sartu ziren BBK-koena bezainbestekoa izango da.
2013ko abenduaren 19ko Kutxabanken Hitzarmen Kolektiboaren arabera, Vital Kutxatik datozen langileen kasuan, erakundera 1996ko urriaren 25etik aurrera sartu baziren, Vital Kutxak euren alde egiten zuen ekarpenaren zenbatekoa gordeko dute, 3.330,11 euro gordin 2013an. Ekarpen hori ez da birbaliotuko, erakundean 1988ko maiatzaren 26tik aurrera sartutako Kutxatik datozen langileen alde eta erakundean 1988ko maiatzaren 17tik aurrera sartutako BBKtik datozen langileen alde egin beharreko ekarpenak, erakundean 1996ko urriaren 25etik aurrera sartutako Vital Kutxakoen alde egiten direnen zenbatekora iristen diren unera arte. Une horretatik aurrera, eta urteroko zenbatespenean, berdinduta geratuko dira bere zenbatekoan.
Era berean, Kutxabanken hitzarmen kolektiboan, langileek egingo dituzten ekarpenen borondatezko izaera ezarri da, nahiz eta orain arte horiek derrigorrez egin beharrekoak izan.
EC4: Gobernuengandik jasotako finantza-laguntza garrantzitsuak.
2012(euros)* | 2013(euros)** | |
---|---|---|
Baso Kudeaketa diru-laguntza (Higiezinak) | 120.160,23 | 119.355,05 |
Ondare Kulturalerako diru-laguntza (Higiezinak) | 1.350 | 600 |
Prestakuntza-jardueretarako jasotako diru-laguntzak (Hiruko Fundazioa) | 753.000 | 670.434 |
Euskara sustatzeko diru-laguntzak (Lanhitz) | 30.053 | 30.403 |
* 2012ko jarduerei dagozkien diru-laguntzak, emanak eta kobratzeke daudenak.
** 2013an kobratutako diru-laguntzak, 2011n emandako jarduerei eta diru-laguntzei dagozkienak. 2013an burututako jardueren artean, Txosten hau argitaratu den datan, ez da diru-laguntzarik jaso.