Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Dimentsio ekonomikoa
Zeharkako eragin ekonomikoa
EC8: Azpiegituretako inbertsioen garapena eta eragina, eta batik bat herriaren onurarako emandako zerbitzuak konpromiso komertzialak medio, probono, edo gauzatan.
Onura publiko bateko helburu berezia duten inbertsio eta zerbitzuak, Kutxabanken jabeak diren hiru Kutxetariko bakoitzaren Gizarte Ekintzaren bidez burutzen dira, duela 100 urte luzetik hona egin izan ohi den bezala. Horien aurrekontuak bankuak finantza-jardueraren garapenean lortutako emaitzetatik banatzen dituen dibidenduetatik elikatzen dira. Gizarte Ekintza horien lana eta jarduera zenbait eremutan burutzen da, laguntza, kultura, hezkuntza eta prestakuntza, besteak beste.
2013an, hiru Kutxen Gizarte Ekintzako inbertsioa 36,7 milioi eurokoa izan da, honela banatuta:
- Kultura eta aisialdia: 11,3 milioi euro
- Gizarte eta osasun arloko laguntza: 15,4 milioi euro
- Hezkuntza eta ikerketa: 8,1 milioi euro
- Ondare historikoa, artistikoa eta naturala: 1,2 milioi euro
Gizarte Ekintza bakoitzak 2013an garatutako jarduerari buruzko informazioa haien web guneetan kontsulta daiteke:www.bbk.es, www.kutxa.es y www.vital.es
2013an Kutxabankek 27,9 milioi euroko dibidendua banatu die akziodunak dituen kutxei, eta kutxek euren Gizarte Ekintzetara bideratuko dituzte.
EC9: Zeharkako eragin ekonomiko garrantzitsuen ulermena eta deskribapena, eragin horien irismena barne.
Kutxabankek lehentasunezko baldintzetan ditu zenbait produktu eta zerbitzu, zailtasunak edo diru-sarrera baxuak dituzten pertsonentzat. Produktu horietako batzuk FS7 Adierazlean garatu dira eta Gizarte eta Ingurumen Eragin Nagusiak atalean.
Hala ere, badira immigranteen kolektiborako beste zenbait produktu ere:
- Immigranteen diru-bidalketak: nazioarteko diru-transferentzia da, baina Kutxabanken zerbitzu berezia da, eta prezio bakarra duena, berdin da zenbat diru bidali den. Beraz, mesedegarria hemen daudenentzat zein dirua jasoko dutenentzat.
- Tarifa Plana: "Kontu hurbilak" oinarrizko zenbait produktu eta finantza-zerbitzu biltzen ditu, esaterako, banku-kontua, finantza-txartela, immigranteen bidalketa eta heriotza kasurako aberriratze asegurua. Banaka kontratatuz gero baino talde-prezio baxuagoan eskaintzen dira.
- Aberriratze asegurua: heriotza kasuan, gorpua sorlekura eramateko da eta aseguru-etxea arduratzen da izapide guztiez. Izapide horiek denbora luze eskatzen dute eta zailak izan litezke, beraz senideak lan-karga horretatik libre geratzen dira. Primaren zenbatekoa oso murritza da, beraz, aseguru mota hauen bidez ez balitz, immigranteek bere gain hartu ezin dituzten gastuak lirateke.