Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Dimentsio ekonomikoa
Presentzia merkatuan
EC5: Hasierako soldata estandarraren eta tokiko gutxieneko soldataren arteko harremanen maila.
Kutxabanken ez dago inolako soldata-diskriminaziorik emakume eta gizonen artean, ekitate printzipioa erabiltzen baita.
Profesioarteko gutxieneko soldatari dagokionez, Kutxabankeko sarrerako soldatak aldeko egoera du, bider 2,8 edo gehiago egiten baitu.
2012 | 2013 | |
---|---|---|
Sarrerako gutxieneko soldata (Praktikak eta bekak izan ezik) eurotan/egindako lanordu kopurua | 16,11 | 16,38 |
Sarrerako gutxieneko soldata (Praktikak eta bekak izan ezik) eurotan/profesioarteko gutxieneko soldata | 2,78 | 2,83 |
*Profesioarteko Gutxieneko Soldata: 645,3euro * 14paga=9.034,2 euro
EC6: Tokiko hornitzaileei dagokien gastuaren politika, praktikak eta proportzioa, eragiketa garrantzitsuak egiten diren lekuetan.
Orain ere, hurbiltasuna eta kidetasun kulturala, hornitzaileak hautatzean, Kutxabankek aintzat hartzen dituen baloreak dira. Horregatik, enpresa hornitzaileen portzentaje altua irizpide geografikoen arabera homologatzen dira eta erakundeak gehien diharduen tokietakoak dira.
Era berean, Erakundearen Administrazio Kontseiluak onartutako Kode Deontologikoaren 20. artikuluan hornitzaile horiekiko harremanaz hitz egiten da.
EC7: Tokiko langileak kontratatzeko prozedurak eta tokiko komunitatean hartutako goi zuzendarien portzentajea.
Kutxabankeko langileria aurrezki kutxa sortzaile bakoitzetik (BBK, Kutxa eta Vital) datozen langileek osatzen dute, baita CajaSur Bancotik datozen batzuek ere, Andaluzia eta Extremaduratik kanpo kokatutako bulegoetakoek, hain zuzen ere.
Historikoki, profesionalen sarrera berriak aurrezki kutxa bakoitzean, erakundeek diharduten Erkidegoan bertan burutu dira eta ahal izan den neurrian, bulegoetako langileak bertako eremu geografikokoak izan dira.
Kutxabank egiten ari den antolamenduzko integrazioa eta integrazio operatiboa dela eta, bulegoak arrazionalizatzeko, bulegoak berregituratzeko eta igoeren ondorioz, mugikortasun geografikoak eragiten ari dira. Izan ere, gorabehera hauetarako baldintzak Kutxabanken integrazio-akordioan eta hitzarmen kolektiboan daude araututa.
2012 | 2013 | |
---|---|---|
Lan egiten duten komunitatekoak diren zuzendariak / Zuzendari-kopurua orotara (*) | 100% | 100% |
* Zuzendaritzat hartu dira Presidentzia atalekoak eta Negozio Zuzendaritza Nagusiak.