Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Produktuen erantzukizuna
Marketin komunikazioak
PR6: Marketin-komunikazioetan aipatzen diren legeak, antzeko araudiak edota borondatezko kodeak betetzeko programak, publizitatea, sustapen-jarduerak eta babesak barne.
Komunikazio Komertziala auto-erregulatzeko Elkarteari atxiki zitzaion Kutxabank 2012an - BBK, Kutxa eta Vital baziren elkartekoak -, publizitatea auto-erregulatzeko bere borondatezko kodeari atxikitzeko asmoz. Elkarte horri bidaltzen zaizkio kaleratu baino lehen, publizitate elementuen %100.
Aipatu behar da, Kutxabanken produktu eta zerbitzuen publizitatea finantza-erakundeen gainbegiratze eta kontrol araudiari lotuta dagoela. Izan ere, araudi horrek, finantza-eskaintzek kontuan izan beharreko alde batzuk jasotzen ditu, hala nola, interes-tasak edota bezeroei informazioa emateko baldintzak. Bai komunikazioaren bai publizitatearen alde deontologikoak, arestian aipatu auto-erregulatze kodeak babestuko ditu aurrerantzean.
Banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzearen gaineko EHA/1718/2010 Agindua onartzearen eta garatzen duen 6/2010 Zirkularraren ondorioz. Zirkular berri honi erantzuteko eta bere araudi-konpromisoak edo publizitate-kode mendean onartutakoak babesteko helburuz, Kutxabankek Autokontrolarekiko harremana sendotu egin du, copy advice edo aldez aurreko txostenen erabilera trinkoaren bidez bere publizitate kanpainetarako.
PR7: Marketin-komunikazioaren inguruko arauak ez betetzeagatik sorturiko gertakari-kopurua, guztira, publizitatea, sustapena eta babesa barne, eta gertakariok izandako ondorioen arabera banatuta.
FINANTZA PRODUKTU ETA ZERBITZUEKIN BATERA DOAN INFORMAZIOARI EGIN ZAIZKION ERREKLAMAZIOAK ETA ZIGORRAK | 2012 | 2013 |
---|---|---|
Publizitateari dagokionez SACen jasotako erreklamazio kopurua | 0 | 0 |
Publizitateari dagokionez Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuari aurkeztutako erreklamazio kopurua | 0 | 0 |
Espainiako Bankuak Kutxabanken alde ebatzi duen erreklamazio kopurua | 0 | 0 |
Kexa kopurua / Sustapen produktuen informazioa eta etiketei buruz SACek artatu duen kexa | 0 | 0 |