Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Ingurumen dimentsioa
Bio aniztasuna
EN11: Aldameneko lursailetan, babestutako natur guneetan edota babestuta ez dauden bio aniztasun handiko eremuetan kokatutako lurren deskripzioa. Adierazi jabetzapeko, alokairupeko edota kudeatutako lurren kokapena eta tamaina, babestutako eremuak ez diren bio aniztasun balio altuko lursailei dagokionez.
Kutxabankek 1.045 hektareako baso gainazala kudeatzen du, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kokatuak, eta bio aniztasunean aberatsak diren ekosistema multzo zabala dutenak. Gainazal horretatik, 1.004,96 hektarea egurraren baso ustiapen jasangarrirako dira eta 40,04 hektarea, zelaiak eta bertako landarediaz estalitako basoak dira, zuhaixkak, batez ere, eta eremu bakoitzeko ekosistemen bio aniztasun naturala dute. Gune hauen ustiapenerako Baso Kudeaketa Plana du, Baso Kudeaketa Jasangarria bermatzen duen PEFC Ziurtagiripean.
Hegatzeko eskubidea duten 74,88 hektarea ere baditu eremu natural babestuen edo bio aniztasunean aberatsak direnen barruan, Albina urtegiaren albo bietan. Urtegi hori Gasteiz urez hornitzeko erabiltzen da eta animalia babestuen zenbait espezie bizi dira bertan eta arrantza mugatua dutenak (amuarrain arrunta, aingira, barbo arrunta, lutxoa, karramarro gorria, eta abar).
EN12: Bio aniztasunak jasandako kalte esanguratsuenen deskripzioa: babestutako natur guneetan edota babesik ez duten bio aniztasun handiko natur guneetan, bertan izandako jarduera, produktu edota zerbitzuek hala eraginda.
Kutxabankek ez du ingurumen eraginik sortzen eremu babestuetan edo bio aniztasunean balio altukoetan, bere jardueraren zatirik handiena hiri-inguruetan burutzen baita.
Hala ere, Kutxabankek, BBKrekin batera, eremu naturalaren babesarekin zerikusia duten zenbait ekimenetan hartzen du parte, Lurgaia Fundazioarekin duen lankidetzaren bidez. Erakunde hori pribatua da, independentea eta irabazi asmorik gabekoa, eta ondare naturala kontserbatzea eta kudeatzea du helburu.
Bio aniztasunaren babesari ekarpen zuzena egiteko, arrakastaz garatzen ari da “BBK Basoa”. Erakunde-boluntariotza ekimen honetan, langileriako kideak ari dira parte hartzen eta erakundeko bezeroak ere. Ekimen honetan, zenbait jarduera burutu dira Kataska izeneko 3Hako lurretan, Mugarra mendiaren iparraldeko magalean, Durango gainean, 2012an Lurgaia Fundazioak erosi zuena, BBKren ekarpen ekonomikoaz.
2012an antolatutako jardueretan haritz, urki, gorosti, elorri eta abarren 3.000 kimutik gora landatu ziren kokapenean sastrakak garbitzea izan da aurtengo lana. 2014an, hirurehun bat landare berri landatu ziren: gorostiak, urkiak, haritzak, elorriak, laritzak … eta 2012an eta 2013ko hasieran landatutako ia zuhaitz gehienak bizirik daudela egiaztatu zen. 50 boluntariok hartu zuten parte jardunaldi horietan, Kutxabankeko langile eta bezeroen artean. Lanak Lurgaiako kideen zuzendaritzapean egin ziren, hau delako lankide dugun Fundazioa eta mota honetako jardueretarako haien aholkularitza eskatzen da. Aipatutako esku-hartze horietarako 8.000 euro bideratu dira 2014an, BBK Banku Fundazioak emanak.
Lurgaiaren jarduna babesteko, erabilera bikoitza duen kreditu-txartela indarrean du Kutxabankek. Beraz, txartelean metatutakoaren %10, mantenu-kuotan, nahiz saltokietan erabiltzeak sortzen dituen diru-sarrerena, Lurgaia Fundaziorako erabiliko da.
Aipatutako landatze, sastraka garbiketa eta garbiketa lanez gain, Ingurumen gaien arloko hezkuntzarekin eta sentsibilizatze lanarekin zerikusia duten beste zenbait jarduera ere egin dira, eta Kutxabankek 70.000 euro inguruko aurrekontua bideratu du horretarako, esaterako, zenbait irteera, Pagoeta, Arantzazu, Gesaltza Añana nahiz Bermeora. Kostaldeko herri horretan, hain zuzen ere, jarduera nagusia zetazeoak eta itsas hegaztiak ikustea da "Hegaluze" itsasontzitik, eta Lurgaia Fundazioko adituek ematen dituzte azalpenak.
Aipatutako jarduerez gain, Pagasarriko BBK Martxa ere nabarmendu behar da, gutxi gorabehera 9.000 lagunek hartzen baitute parte eta 90.000 euro inguruko aurrekontua eman zion BBK-k, eta Bilbao Mendi Film Festival jarduera. Azken honi 30.000 euro eman dizkio Kutxabankek eta 7.000 ikusle inguru bertaratu zitzaizkion.
Era berean, 1.004,96 hektareako baso lurrazala kudeatzen du Kutxabankek, egur ustiapen jasangarrirako. Gune hauen ustiapenerako Baso Kudeaketa Plana du, Baso Kudeaketa Jasangarria bermatzen duen PEFC Ziurtagiripean.
2014an, Pino Insignis eta Eucaliptus baso-soilketak egin dira 34,85 hektareatan. Espezie autoktonoen eta hostozabalen edo pino insignis Birlandatze Planari jarraitu zaio. Guztira, 46,89 hektarea birlandatu dira 24.500 bertako haritzez eta 8,58 hektarea pino insignis espezieaz.
Araban hegatzeko eskubidea duten 74,88 hektarea ere baditu eremu natural babestuen edo bio aniztasunean aberatsak direnen barruan, Albina urtegiaren albo bietan. Urtegi hori Gasteiz urez hornitzeko erabiltzen da eta animalia babestuen zenbait espezie bizi dira bertan eta arrantza mugatua dutenak (amuarrain arrunta, aingira, barbo arrunta, lutxoa, karramarro gorria, eta abar).
EN13: Babestutako edota berreskuratutako habitatak.
EN11 adierazlean aipatutako baso-lurrazalaz gain, Kutxabankena den Zerbitzu Zentraletarako Vital Eraikina, Salburuako heze gunearen alboan dagoela aipatu behar da. Eremu hori IUCN43ren Zerrenda Gorrian kalte-bera gisa agertzen diren zenbait animaliaren habitata da: burruntziak, beldarrak, tximeletak, urlehortarrak (baso-igel jauskaria), narrastiak (apoarmatu istilzalea), hegaztiak (zikoina beltza,mirotz urdina, usapal europarra, buztangorri argia), ugaztunak (arratoi-belarri ertaina), eta abar.
EN14: Bio aniztasunaren gaineko eraginak kudeatzeko ezarri nahiz planifikatzeko estrategiak eta egintzak.
Kutxabankek inguru naturaleko bio aniztasuna sustatzen laguntzen du edo berak burutzen ditu laguntza-jarduerak.
Gainera, Kutxabankek zuzenean burutzen du ber jabetzakoak diren basoen kudeaketa, eta horrela inguruko bio aniztasuna bultzatzen du.