K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardun Ekonomikoaren Adierazleak

Gizartea

Ustelkeria

SO2: Aztertutako negozio-unitateen portzentajea eta kopurua, guztira, ustelkeriarekin lotutako arriskuei dagokienez

Kutxabankek Nazio Batuen Mundu mailako Itunaren ustelkeriaren aurkako printzipioa izenpetu zuen. Gainera, EGE Kodeak, "Zuzentasuna hirugarrenekiko harremanetan" gaiari buruzko atala sartu du. Atal honetan zehaztasunez arautu dira, edozein motako opari, hobari edo mesede onartzearen edo dohaintzan ematearen arazoak.

Kode horren balioa, edozein barne-araudiren balio bera da. Kutxabanken Goi Zuzendaritzak onartu du, beraz, Kutxabanken negozio arlo eta unitateen %100i ezar dakioke.

SO3: Erakundearen ustelkeriaren aurkako politika eta prozeduretan prestakuntza duten langileen portzentajea

2014an, Kutxabankeko langileriaren %66,37k prestakuntza jaso du ustelkeriaren kontrako politika eta prozeduretan, zehazki Kapital Zuriketaren Prebentzioan eta Terrorismoaren Finantzaketan oinarrituta.

  2012 2013
 
Prestakuntza kapital zuriketan
Zuzendaria / Tarteko agintea 745 904
Teknikaria 764 159
Administraria / Komertziala 2.577 150
GUZTIRA 4.086 1.213

 

Lanpostuen sailkapen berria egin ostean, 2014an, kapital zuriketarekin zerikusia duten gaietako prestakuntza honako hau izan da:

 

  2014
 
Prestakuntza kapital zuriketan
Zuzendaria 1
Nagusia/ Lanpostu teknikoa 1.177
Administraria / Komertziala 1.767
GUZTIRA 2.945
SO4: Ustelkeria-gertaeren aurrean hartutako neurriak

Ez da mota horretako inolako gertakaririk izan.