Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardun Ekonomikoaren Adierazleak
Gizartea
Komunitatea
SO1: Gizartean eragiketen eragina ebaluatu eta kudeatzeko programa nahiz jardueren izaera, norainokoa eta eraginkortasuna, enpresara sartu, bertan eragiketak burutu eta enpresatik irtetea barne
Kutxabanken jarduerak herritarren eskakizunetarantz bideratzea, batez ere, eremu horretan jabeak diren hiru Banku Fundazioek garatzen dituzten jardueren bidez burutzen da. Eskakizun hauek zeintzuk diren jakiteko eta egin litezkeen jarduerak planteatzeko, kutxetariko bakoitzak "Gizartearen ahotsa" deritzon ikerketa egiten du, egoki deritzonean (aurreko ikerketako informazioa zaharkituta geratu bada, gizarte jarduera edo ekintza esanguratsuren bat egiteko kariaz, planteamendu estrategiko berriak, … ), ikerketa horren bidez ezagutzen baitira eskaerak eta lehentasuna ematen zaie.
Kutxabank eta Banku Fundazioen arteko harremanaren berezitasuna aintzat hartuta, bankuak bere finantza-jardueran lortutako emaitzen portzentaje bat, dibidendu eran banatzen zaizkie bere akziodunak hiru Banku Fundazioei, eta haiek bideratzen dute kopuru hori Gizarte Ekintzetara.
FS13: Finantza-zerbitzuen eskuragarritasuna biztanle gutxiko edo iristea zaila den eremuetan
Kutxabankek zenbait unitate mugikor ditu, banku-bulegorik ez duten herritarrei finantza-zerbitzuak hurbiltzeko, batez ere, Arabako lurraldean. Unitate hauetariko batzuek, eguneroko ibilbide finkoak dituzte. Beste batzuk, aurrekoei babesa emateko erabiltzen dira, zenbait azokatan, musika kontzertutan eta jaialdietan zerbitzua emateaz gain.
Bezeroak artatzeko eta eurei zerbitzua emateko dagoen bulego sareaz gain, Kutxabankek 1.626 kutxazain automatikoz osatutako sarea du, horietatik 5 bulego mugikorretakoak dira, eta ezarpen handiagoa dute Euskadin, bere jatorrizko eremuan. Erkidego horretan presentzia nabarmena du, hirigune txikiak dituzten herrietan ere. Bulego guztiek dituzte kutxazain automatikoak eta autozerbitzurako beste zenbait makina ere.
Interneten gorakada geldiezina finantza-zerbitzuak eraldatzen ari da, muga fisikoak eta denborarenak desagerrarazten. Online Bankaren eta Banak Mugikorraren bidez kudeaketa ugari egin daitezke, edonondik eta edozein ordutan, beraz, askotan, ez da beharrezkoa bulego batera joatea. Zerbitzu horiek, gainera, Telefono bidezko Bankak osatzen ditu, baita kutxazain sare zabalak era. Kutxazainek, hain zuzen ere, eragiketa asko egitea ahalbidetzen dute, baita edozein unetan eskudirua lortzea ere.
2012 | 2013 | 2014 | |
---|---|---|---|
Bulegoak Euskadin | 459 | 436 | 418 |
Bulegoak Estatuan | 361 | 243 | 243 |
Guztira Kutxabank | 820 | 679 | 661 |
Guztira Kutxabank Taldea (CajaSur barne) | 1.211 | 1.066 | 1.025 |
Madrilek 86 bulego ditu eta Valentziako Erkidegoak 41, beraz, haiek dira, Euskadiren atzetik, Kutxabank bulego gehiago dituzten erkidegoak. Taldea orotara hartzen badugu aintzat, Andaluzian CajaSur-en 364 bulego daude.
FS14: Ezintasuna edo eragozpenen bat duten pertsonei irisgarritasuna hobetzeko ekimenenak
Irisgarritasuna bulegoetara eta kutxazain automatikoetara:
Kutxabanken gaur egungo politika, mugikortasun mugatua edo beste mota bateko desgaitasuna duten pertsonentzako kutxazain irisgarriak gaitzean datza.
Horretarako, Kutxabankek lan berrietako nahiz bere lokalen berrikuntzetan eragozpen arkitektonikoak ezabatzen ditu, irisgarritasun baldintzen gaineko araudi teknikoetan xedatzen denaren arabera.
Aurreko jardunaldietan ekindako lerroari jarraiki, 2014an 9 bulegotako eragozpen arkitektonikoak kendu dira. Hala ere, zenbait lokaletan ezinezkoa da eragozpen horiek kentzea, eraikinen egitura dela eta.
Gaur egun, Kutxabankek honako kutxazain egokitu hauek ditu:
URTEA | Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako altueran egokitutako kutxazainak | Ikusmen ezintasunak dituzten pertsonentzako egokitutako kutxazainak | Kutxazainak guztira |
---|---|---|---|
2013 | 586 | 158 | 1.590 |
2014 | 642 | 224 | 1.626 |