K Kutxabankeko markaren simboloa

7. Jarduera ingurumenaren arloan

7.2. Kontsumo energetikoa25

Honako hau da Kutxabankek izandako kontsumo energetiko nagusia:

ENERGIA KONTSUMOAK 2014 2015 2016 2017
Kontsumitutako argindarra (GJ) (a) 130.689 128.436 121.071 108.793
Kontsumitutako gas naturala (GJ) (b) 1.962 (d) 1.934,45 (f) 1.746,63 (h) 1.260 (j)
Kontsumitutako gasolioa (litroak) (c) 2.095,88 (e) 3.100,80 (g) 1.499,66 (i) 793,35 (k)

(a) Konbertsio-unitatea 1GJ=277,8 kw/h.
(b) Konbertsio-unitatea gas natural m3-tik kwh-ra: 11,997 kwh/m3.
(c) Konbertsio-unitateak gasolioa: Gasolioaren PCI: 43 GJ/t (Espainia, GEI inbentarioen txostena 1990-2014 (2016ko edizioa) 7. eranskina) eta galdaretako C gasolioaren dentsitatea: 0,9 kg/l
(d) Garibai (Donostia) eta Independentzia (Gasteiz) kaleetako eraikinak barne, baita Gasteizko Foruen Kaleko 8. zenbakian eta Korreria 112.ean kokatuta daudenak ere.
(e) Honako kontsumo hauek barne: Ibaeta (Donostia), Getaria (Gasteiz) eta Kale Nagusia 23 (Bilbo); baina, ez dago barne Miramon eraikinaren kontsumoa (Donostia), egun berralokatuta baitago.
(f) Honako kontsumo hauek barne: Ibaeta (Donostia), Getaria (Gasteiz), Kale Nagusia 23 (Bilbo), Kale Nagusia 30 (Bilbo), Garibai eraikineko ekipo elektrogenoa eta Salburuko eraikineko ekipo elektrogenoa. Ez dago barne Miramon eraikinaren kontsumoa (Donostia), egun azpikontratatuta baitago.
(g) Eraikin hauen kontsumoa barne: KN30-Bilbo (13.608 GJ), Rodríguez Arias 1-Bilbo (2.019 GJ), Salburua-Gasteiz (3.667 GJ), Garibai-Donostia (5.201 GJ) eta Ibaeta-Donostia (14.100 GJ).
(h) Eraikin hauen kontsumoak dira: Garibai-Donostia (417 GJ) eta Independentzia-Gasteiz (535 GJ), eta lokal hauek: Foruen kalea 8-Gasteiz (468 GJ) eta Alberga 70-Errenteria (16 GJ). Hedegile 112-Gasteiz hornidurari baja eman zitzaion 2015. urtean.
(i) Ibaeta-Donostia eraikinak barne (1.498,89 GJ). Ez da barne hartzen Miramon-Donostia eraikina, egun azpikontratatuta dagoelako. KN 23-Bilbo eta Getaria-Donostia hornidurei baja eman zitzaien 2015an. Ez da eskaerarik egin KN 30-Bilbo, Garibai-Donostia eta Salburua-Gasteiz talde elektrogenoetarako, 2015ean gordailuak nahikoa bete zirelako 2016ko ekitaldiari eusteko, haietarako gasoliorik eskatu behar izan gabe.
(j) Eraikin hauen kontsumoak dira: Garibai-Donostia (385 GJ) eta Independentzia-Gasteiz (573 GJ), eta lokal hauek: Foruen kalea 8-Gasteiz (300 GJ) eta Alberga 70-Errenteria (3 GJ). Alberga 70-Errenteriako hornidurari baja eman zitzaion 2017. urtearen hasieran.
(k) Eraikin hauen kontsumoa barne hartzen da: Ibaeta-Donosti berokuntzarako (696,60 GJ) eta GV30-Bilbo talde elektrogenorako (96,75 GJ). Ez da barne hartzen Miramon-Donostia eraikina, egun azpikontratatuta dagoelako.

Kontsumitutako energia horren jatorria hainbat eratakoa izan daiteke, aztertutako denbora-tartean egondako balantze elektrikoaren arabera.

Hauek izan dira Cajasur-ek egindako kontsumo energetiko nagusiak:

KONTSUMO ENERGETIKOA 2017
Kontsumitutako argindarra (GJ) (a) 37.606
Kontsumitutako gas naturala (GJ) (b) 0 (d)
Kontsumitutako gasolioa (litroak) (c) 0 (e)

(a) Konbertsio-unitatea 1GJ=277,8 kw/h.
(b) Konbertsio-unitatea gas natural m3-tik kwh-ra: 11,997 kwh/m3.
(c) Konbertsio-unitateak gasolioa: Gasolioaren PCI: 43 GJ/t (Espainia, GEI inbentarioen txostena 1990-2014 (2016ko edizioa) 7. eranskina) eta galdaretako C gasolioaren dentsitatea: 0,9 kg/l
(d) Ez dago gaur egun gas naturaleko kontraturik CSn
(e) Ez da kontsumitzen gasolioa CSn

Kontsumitutako energia horren jatorria hainbat eratakoa izan daiteke, aztertutako denbora-tartean egondako balantze elektrikoaren arabera.

Jarraian ageri den taulan jasotzen da Kutxabanken kontsumo elektrikoa, elektrizitatearen jatorriaren arabera xehatuta. Argi ikus daiteke ekoizpen horren %65 baino gehiagoren iturria ez dela berriztagarria:

ELEKTRIZITATEAREN JATORRIA 2013 2014 2015 2016 2017
Energia nuklearraren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 31.553,1 28.098,14 25.944,1 24.456,3 21.976,15
Ikatzaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 22.072,3 24.700,22 30.824,6 29.057,0 26.110,28
Energia eolikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 30.219,8 2.613,78 23.118,5 21.792,8 19.582,76
Gas naturalaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 13.924,8 11.631,32 13.485,8 12.712,5 11.423,31
Energia hidraulikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 18.813,3 44.564,95 11.173,9 10.533,2 9.465,01
Beste energia iturri batzuen zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 31.404,9 19.080,59 23.889,1 22.519,2 20.235,49

* Kutxabank osoaren argindar-kontsumotik abiatuta kalkulatu dira datuok eta produkzio garbiaren % energia iturriko, WWF Argindarraren Behatokiaren arabera. 2013. urtea, 2014ko abendua eta 2015eko abendua.

2017ko ekitaldian energia-kontsumoa nabarmen murriztu da Kale Nagusia 30-32 eraikinean, Kutxabankek ingurumen-eragina murrizteko estrategia korporatiboaren barruan hartutako neurriei esker, eta zehazki, energia-kontsumoaren ingurukoei esker:

  • eraikinaren airea girotzeko eta konfort sistemen ordutegiak egokituz, ur girotua sortzeko sistemak osatzen dituzten ekipamenduen erregimen eta erabilgarritasun doiketak batik bat.
  • argitze-sistemak LED teknologikoa elementu eraginkorrekin ordezkatzen jarraituz.

Murrizketa hori, % 19,85ekoa izan da, beraz, ia 811.000 KWh/h-eko energia kontsumitu gabe, instalatutako potentzia handiagoarengatik.

Ildo berean, hornidura elektrikoak berrikusi eta egokitu dira Bilboko Rodriguez Arias 1 eta 3. zenbakietako eraikinean, funtzionatzeko ordutegiak eta aire girotze eta konfort irizpideak Kutxabankeko gainerako eraikin zentraletara (Ibaeta, Garibai eta Salburua) hedatu dira.

Bestalde, 2017ko ekitaldian airea girotzeko zenbait ekipamendu ordezkatu dira Kutxabankeko zentro batzuetan. Instalatutako ekipamendu berriek ordezkatutako ekipamenduek baino energia-kontsumo txikiagoa egiten dute, eraginkorragoak direlako.

Une honetan, Kutxabankek energia kontsumoa murrizteko helburuarekin jarraitzen du taldeko eraikin nagusietan.

CAJASUR

ELEKTRIZITATEAREN JATORRIA 2017
Energia nuklearraren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 7.596,40
Ikatzaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 9.025,43
Energia eolikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 6.769,09
Gas naturalaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 3.948,64
Energia hidraulikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 3.271,73
Beste energia iturri batzuen zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 6.994,71

* Cajasur osoaren argindar-kontsumotik abiatuta kalkulatu dira datuok eta produkzio garbiaren % energia iturriko, WWF Argindarraren Behatokiaren arabera. 2013. urtea, 2014ko abendua eta 2015eko abendua.

Une honetan, Cajasur-ek energia kontsumoa murrizteko helburuarekin jarraitzen du eraikin nagusietan. Hori horrela, airea girotzeko eta argiztatzeko ekipamenduen funtzionamenduari buruzko arauak berrikusi dira eraikin horietan.

Bestalde, 2017ko ekitaldian airea girotzeko zenbait ekipamendu ordezkatu dira erakundeko zentro batzuetan. Instalatutako ekipamendu berriek ordezkatutako ekipamenduek baino energia-kontsumo txikiagoa egiten dute, eraginkorragoak direlako.




25 EN3, EN5, EN6