K Kutxabankeko markaren simboloa

7. Jarduera ingurumenaren arloan

7.5. Biodibertsitatea28

Kutxabankek ez du ingurumen eraginik sortzen eremu babestuetan edo bio aniztasunean balio altukoetan, bere jardueraren zatirik handiena hiri-inguruetan burutzen baita.

Hala ere, esan beharra dago Kutxabankek 16.578,83 m2-ko eraikin administratiboa duela zenbait espezie babestu dituen hezegune batean, eta bertako jarduera apurka-apurka murrizten ari dela. Edozelan ere, bankuak eraikin horretan burutzen duen jarduerak ez du inolaz ere hezeguneko natura eta bertan bizi diren espezieak arriskuan jartzen. Espezie horiek espezie ahul gisa ageri dira IUCN43 (2003) Zerrenda Gorrian. Honako hauek dira espezie horietako batzuk: odonatuak, beldarrak, tximeletak, anfibioak (baso-igel jauzkaria), narrastiak (apoarmatu istilzalea), hegaztiak (zikoina beltza, mirotz urdina, usapal arrunta, buztangorri argia) eta ugaztunak (arratoi-belarri txikia).

Horrez gain, Kutxabankek, BBKrekin batera, eremu naturalaren babesarekin zerikusia duten zenbait ekimenetan hartzen du parte, Lurgaia Fundazioarekin duen lankidetzaren bidez. Erakunde hori pribatua da, independentea eta irabazi asmorik gabekoa, eta ondare naturala kontserbatzea eta kudeatzea du helburu.

Kutxabankek 1.001,33 hektareako baso gainazala kudeatzen du, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kokatuak, eta bio aniztasunean aberatsak diren ekosistema multzo zabala dutenak. Gainazal horretatik, 961,29 hektarea egurraren baso ustiapen jasangarrirako dira eta 40,04 hektarea, zelaiak eta bertako landarediaz estalitako basoak dira, zuhaixkak, batez ere, eta eremu bakoitzeko ekosistemen bio aniztasun naturala dute. Gune hauen ustiapenerako Baso Kudeaketa Plana du, Baso Kudeaketa Jasangarria bermatzen duen PEFC Ziurtagiripean.

2017. urtean, onartutako Basoak Kudeatzeko Planekin jarraitu da, eta udako garbiketak egin dira insignis pinuen 29,38 hektareatan eta gure herrialdeko haritzen 27,19 hektareatan eta pagoak dauden 8,31 hektareatan.

Horrez gain, insignis pinuen 60,95 hektareatan garbiketa eta mehazketa lanak egin dira.

Araban hegatzeko eskubidea duten 74,88 hektarea ere baditu eremu natural babestuen edo bio aniztasunean aberatsak direnen barruan, Albina urtegiaren albo bietan. Urtegi hori Gasteiz urez hornitzeko erabiltzen da eta animalia babestuen zenbait espezie bizi dira bertan eta arrantza mugatua dutenak (amuarrain arrunta, aingira, barbo arrunta, lutxoa, karramarro gorria, eta abar).

Ez da ekintzarik burutu habitatak edo gune babestuak leheneratzeko, Kutxabanken jarduerak ez baitu horietan eragin negatiborik.




28 EN11, EN12, EN13 eta EN14