7. Jarduera ingurumenaren arloan
7.4. Isuri atmosferikoak27
Kutxabanken jarduera, finantza-jarduera denez, zuzenean ez da isuri bolumen esanguratsua sortzen.
Isuri esanguratsuenak zeharka sortzen dira, elektrizitatearen kontsumoa eta berokuntza sisteman erabiltzen diren erregai fosilen kontsumoa direla-eta, edota langileak alde batetik bestera bidaiatzean.
Berotegi efektua eragiten duten gasen isurien kalkuluak CO2 tona baliokidetan egiten dira, eta horiek barne hartzen dituzte Kutxabanken erabiltzen diren iturri desberdinak erretzetik datozen berotegi efektua duten gainontzeko gasak. Berotegi efektua eregiten duten gas horiek CO2, N2O eta CH4 dira, batez ere.
Lortutako emaitzen joerak erkatzeko "oinarrizko urte" gisa erabiltzen den ekitaldia aurreko ekitaldia izango da kasu bakoitzean, azken urteetan bulegoetan eta eraikin nagusietan gertatu diren aldaketa nabarmenengatik. Horrez gain, berritu ere egin dira, eta etorkizunean joera horrek jarraituko duela aurreikusi da.
KUTXABANK
Azken hiru ekitaldietako kontsumo energetikoaren ondorioz sortutako isuriak honako hauek izan dira:
1. HEDADURA: ZUZENEKO ISURIAK.
KONTSUMO ENERGETIKOAREN ONDORIOZKO ISURIAK | 2015 | 2016 | 2017 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Kontsumoa | Tn CO2e* | Kontsumoa | Tn CO2e* | Kontsumoa | Tn CO2e* | ||
ELEKTRIZITATEA (GJ) | 128.436 | 8.090,33 | 121.071 | 7.626,40 | 108.793 | 6.853 | |
ERREGAIAK | Gasa | 1.934,45 | 1.499,66 | 1.746,63 | 98,08 | 1.260 | 70,69 |
Gasolioa | 3.100,80 | 0 | 1.499,66 | 113,01 | 793,35 | 58,79 | |
GUZTIRA | - | 8.411,26 | - | 7.837,49 | - | 6.997,83 |
*Honako hauen araberako isuri-faktoreak: Media mix elektrikoa Espainia Penintsularra- Argindarraren behatokia WWF 2013, Iberdrolaren Txostena 2014 eta media WWF 2015
Beste alde batetik, girotze instalazioetarako gas hozgarrien isurketa iheskorrak ere aintzat hartu behar dira, esaterako, CFC deritzenak (klorofluorokarburoak, esaterako, R22) eta HCFC deritzenak (hidroklorofluorokarburoak, esaterako, R407, R410, R134), nahiz eta aurrekoek ez bezala, ozono geruza kaltetu ez, berotegi efektuak zuzenean eragiten dute, beroketa global potentzial handia baitute.
GAS HOZGARRIEN ONDORIOZKO ISURIAK | 2015 | 2016 | 2017 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
kg | Tn CO2e* | kg | Tn CO2e* | kg | Tn CO2e* | |
R22 | 225 | 407,25 | 309 | 559,29 | 198 | 358,38 |
R410A | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
R407C | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
R404A | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | - | 407,25 | 309 | 559,29 | 198 | 358,38 |
* 842/2006 Araudiaren I. Eranskina eta IPCC - AR 4- WG 1- Chapter 2ren beroketa globalaren potentzialetatik abiatuta egindako kalkuluak
Hala ere, Kutxabankek ez du inolako hozgarririk erosten, ekoizten, inportatzen edo esportatzen.
2. HEDADURA: ARGINDARRAREN ONDORIOZKO ZEHARKAKO ISURIA.
KONTSUMO ENERGETIKOAREN ONDORIOZKO ISURIAK | 2015 | 2016 | 2017 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Kontsumoa | Tn CO2e* | Kontsumoa | Tn CO2e* | Kontsumoa | Tn CO2e* | |
ARGINDARRA (GJ) | 128.436 | 8.090,33 | 121.071 | 7.626,40 | 108.793 | 6.853 |
*Honako hauen araberako isuri-faktoreak: Media mix elektrikoa Espainia Penintsularra - Argindarraren behatokia WWF 2013, Iberdrolaren Txostena 2014 eta media WWF 2015 eta 2016
Horiez gain, galdara, multzo elektrogeno eta ibilgailuetan erregai fosilak erabiltzeagatik bestelako isuriak ere sortzen dira (NOx, SOx, keak, etab.), baina halakoak ez dira esanguratsuak gure erakundean. Gainera, ekipo eta makina horiei, prebentziozko mantenuaz gain, indarreko legeriaren araberako ikuskapen eta azterketak ezartzen zaizkie, aipatutako erregaiak neurri egokian kontsumitzen direla egiaztatze aldera.
3. HEDADURA: ZEHARKAKO BESTE ISURI BATZUK.
Hona hemen Kutxabankeko lantoki batetik bestera pertsonak garraiatzean eta erakundearen jarduerari lotutako beste bidaiekin sortutako CO2 tonen baliokidea:
GARRAIOAREN ONDORIOZKO ISURIAK | 2015 | 2016 | 2017 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
KM | Tn CO2e* | KM | Tn CO2e* | KM | Tn CO2e* | |
Autoa | 2.242.955,93 | 436,68 | 2.426.338 | 444,19 | 2.106.070 | 385,56 |
Autobusa** | 217.002 | 6,36 | 219.755 | 6,31 | 218.073 | 6,26 |
Hegazkina | 567.876 | 94,78 | 571.014 | 94,26 | 530.201 | 87,53 |
Trena | 285.194 | 8,56 | 267.324 | 8,72 | 242.199 | 7,90 |
GUZTIRA | 3.313.027,93 | 546,38 | 3.484.431 | 553,48 | 2.878.470 | 487,24 |
*DEFRAk emandako isurien faktoreen arabera egindako kalkuluak: Guidelines to Defra / DECC‟s GHG Conversion Factors for Company Reporting
** Autobusa eta etengabeko autobus-zerbitzua langileen joan-etorrietarako.
Berotegi-efektuko gasen isurien intentsitatea kalkulatzeko, 1., 2. eta 3. hedaduretako isuriak kontuan hartzen dira:
INTENTSITATEA | 2015 | 2016 | 2017 |
---|---|---|---|
Sortutako isuriak (1., 2. eta 3. hedadurak) | 9.386,08 | 8.950,26 | 7.843,45 |
Langile kopurua | 4.408 | 4.092 | 3.858 |
Berotegi-efektuko gasen isurien intentsitatea | 2,13 | 2,19 | 2,03 |
CAJASUR
Lortutako emaitzen joerak erkatzeko "oinarrizko urte" gisa erabiltzen den ekitaldia aurreko ekitaldia izango da kasu bakoitzean, azken urteetan bulegoetan eta eraikin nagusietan gertatu diren aldaketa nabarmenengatik. Horrez gain, berritu ere egin dira, eta etorkizunean joera horrek jarraituko duela aurreikusi da.
Hauek izan dira azken ekitaldian sortutako isuriak:
1. HEDADURA: ZUZENEKO ISURIAK.
KONTSUMO ENERGETIKOAREN ONDORIOZKO ISURIAK | 2017 | ||
---|---|---|---|
Kontsumoa | Tn CO2e* | ||
ELEKTRIZITATEA (GJ) | 37.606 | 2.368,85 | |
ERREGAIAK | Gasa | 0 | 0 |
Gasolioa | 0 | 0 | |
GUZTIRA | 37.606 | 2.368,85 |
Honako hauen arabera isuri-faktoreak: Media mix elektrikoa Espainia Penintsularra - Argindarraren behatokia WWF 2013, Iberdrolaren Txostena 2014 eta media WWF 2015
Beste alde batetik, girotze instalazioetarako gas hozgarrien isurketa iheskorrak ere aintzat hartu behar dira, esaterako, CFC deritzenak (klorofluorokarburoak, esaterako, R22) eta HCFC deritzenak (hidroklorofluorokarburoak, esaterako, R407, R410, R134), nahiz eta aurrekoek ez bezala, ozono geruza kaltetu ez, negutegi efektuak zuzenean eragiten dute, beroketa global potentzial handia baitute.
GAS HOZGARRIEN ONDORIOZKO ISURIAK | 2017 | |
---|---|---|
kg | Tn CO2e* | |
R22 | 129 | 233,49 |
R410A | - | 0 |
R407C | - | 0 |
R404A | - | 0 |
GUZTIRA | 129 | 233,49 |
*842/2006 Araudiaren I. Eranskina eta IPCC - AR 4- WG 1- Chapter 2ren beroketa globalaren potentzialetatik abiatuta egindako kalkuluak
Hala ere, Cajasur-ek ez du inolako hozgarririk erosten, ekoizten, inportatzen edo esportatzen.
2. HEDADURA: ARGINDARRAREN ONDORIOZKO ZEHARKAKO ISURIA.
KONTSUMO ENERGETIKOAREN ONDORIOZKO ISURIAK | 2017 | |
---|---|---|
Kontsumoa | Tn CO2e | |
ARGINDARRA (GJ) | 37.606 | 2.368,85 |
GUZTIRA | 37.606 | 2.368,85 |
Horiez gain, galdara, multzo elektrogeno eta ibilgailuetan erregai fosilak erabiltzeagatik bestelako isuriak ere sortzen dira (NOx, SOx, keak, etab.), baina halakoak ez dira esanguratsuak gure erakundean. Gainera, ekipo eta makina horiei, prebentziozko mantenuaz gain, indarreko legeriaren araberako ikuskapen eta azterketak ezartzen zaizkie, aipatutako erregaiak neurri egokian kontsumitzen direla egiaztatze aldera.
3. HEDADURA: ZEHARKAKO BESTE ISURI BATZUK.
Hona hemen Cajasur-eko lantoki batetik bestera pertsonak garraiatzean eta erakundearen jarduerari lotutako beste bidaiekin sortutako CO2 tonen baliokidea:
GARRAIOAREN ONDORIOZKO ISURIAK | 2017 | |
---|---|---|
KM | Tn CO2e* | |
Autoa | 44.830 | 8,21 |
GUZTIRA | 44.830 | 8,21 |
*DEFRAk emandako isurien faktoreen arabera egindako kalkuluak: 2012 Guidelines to Defra / DECC‟s GHG Conversion Factors for Company Reporting
Berotegi-efektuko gasen isurien intentsitatea kalkulatzeko, 1., 2. eta 3. hedaduretako isuriak kontuan hartzen dira:
INTENTSITATEA | 2017 |
---|---|
Sortutako isuriak (1., 2. eta 3. hedadurak) | 2.610,55 |
Langile kopurua* | 1.795 |
Berotegi-efektuko gasen isurien intentsitatea | 1,45 |
*Langileak 2017ko abenduaren 31n