Etika eta zintzotasuna

Etika eta zintzotasunari buruzko gaien inguruko aholkularitza eta salaketa

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabank eta Cajasurrek, Sailak zuzenean kontrolatzen dituen araudi esparruetan Erakunde osoa aholkatzeaz arduratzen den Unitate bat dute (Araudia Betetzea eta Taldearen Kontrola). Obligazio legalak betetzea bultzatzeaz eta barne arau eta politiken aurkako portaerak saihesteaz ere arduratzen da. Azken finean, Kutxabank Taldeko zintzotasun kultura bultzatzearen alde jarduten du.

Erakundearen betetze sistemak, portaera etikoaren kanon zorrotzekin bat datozen jarduera eta negozio guztiak garatzeko Kutxabank Taldeak konpromiso instituzionala oinarritzen duen oinarrietako bat osatzen du. Betetzearen funtzioak arlo hauetan burutzen ditu bere egitekoak:

  • Prebentziozko ekintzak: politikak eta prozeduren garapena ezartzen ditu, negozio unitateak aholkatzen ditu, betetzearen kontuetan taldeak osatzen ditu.
  • Hautemate eta kontrolerako ekintzak: Ez betetzeko arriskuak hauteman, ebaluatu eta arintzeko neurriak garatzen ditu.
  • Gainbegiraleekin harremanak izateko ekintzak.
  • Prozesu eta prozeduretako aldaketetara zuzendutako ekintzak eta proiektuak.

Errefortzurako mekanismo gisa, salaketa edo etika kanal bat ezartzen du.

Etika kanal hau legaltasuna eta Kode Deontologikoan ezarritako portaera arauak betetzea bultzatzen duen nahiarekin sortu zen, baita Erakundearen zintzotasuna mantentzeko asmoarekin ere. Zigor Arriskua Kontrolatzeko Eredua sortu eta onartzearekin, bere edukia indartu egin da eta tresna hau erabili du legearen edo arauen aurkako ekintzak burutzea eragin dezaketen portaerak komunikatzeko.

Etika kanala salaketak barne hartzeko diseinatua dago. Eta egoera jakin batzuek Erakundearen Kode deontologikoa ez betetzearen zantzuak osatzen ote dituzten hautematea ahalbidetzen duen Kanalaren jarduera eremuan kontsultak egiteko aukera ematen du.

Kodeak berak ezartzen ditu komunikazio horien balizko hartzaileak; besteak beste, informazioaren konfidentzialtasuna mantentzeko betebeharra dute, Komunikazio hauek jasotzeko, helbide fisiko batzuk eta posta elektronikoaren hainbat postontzi daude. Intranet korporatibo ezberdinetan helbide guztiak daude erabilgarri.

Gaur egun, Kutxabank Taldeak ez du kanpoko salaketetarako prozedura espezifikorik (legalki arautuaz gain), baina 2019ko lehen hiruhilekoan zehar garatuko den inplementazio prozesuan dago.

Fineco Taldea

Kutxabank eta Cajasurrek, Sailak zuzenean kontrolatzen dituen araudi esparruetan Erakunde osoa aholkatzeaz arduratzen den Unitateak dituzte. Obligazio legalak betetzea bultzatzeaz eta barne arau eta politiken aurkako portaerak saihesteaz ere arduratzen da. Azken finean, Fineco Taldeko zintzotasun kultura bultzatzearen alde jarduten du.

Erakundearen betetze sistemak, portaera etikoaren kanon zorrotzekin bat datozen jarduera eta negozio guztiak garatzeko Fineco Taldeak konpromiso instituzionala oinarritzen duen oinarrietako bat osatzen du. Betetzearen funtzioak arlo hauetan burutzen ditu bere egitekoak:

  • Prebentziozko ekintzak: politikak eta prozeduren garapena ezartzen ditu, negozio unitateak aholkatzen ditu, betetzearen kontuetan taldeak osatzen ditu.
  • Hautemate eta kontrolerako ekintzak: Ez betetzeko arriskuak hauteman, ebaluatu eta arintzeko neurriak garatzen ditu.
  • Gainbegiraleekin harremanak izateko ekintzak.
  • Prozesu eta prozeduretako aldaketetara zuzendutako ekintzak eta proiektuak.

Errefortzurako mekanismo gisa, salaketa edo etika kanal bat ezartzen du.

Etika kanal hau legaltasuna eta portaera arauak betetzea bultzatzen duen nahiarekin sortu zen, baita Erakundearen zintzotasuna mantentzeko asmoarekin ere. Zigor Arriskua Kontrolatzeko Eredua sortu eta onartzearekin, bere edukia indartu egin da eta tresna hau erabili du legearen edo arauen aurkako ekintzak burutzea eragin dezaketen portaerak komunikatzeko.

Araudia Betetzearen Unitatea izango da komunikazio hauen hartzailea; e-mail bidezko helbide honetara igorriko zaio: canaletico@fineco.com, edo bestela, horretarako sortu den inprimakia eskura emango zaio.

Kutxabank Kudeaketa

5/2010 Lege Organikoak, Zigor Kodearen aldaketa, pertsona juridikoen zigor erantzukizunaren inklusioarekin sartu zuen. Hori dela eta, pertsona juridiko edo langile baten legezko ordezkariek, administratzaileek edo ahaldunek delitu bat egiten dutenean, honekin behar bezalako kontrol bat jarraitu ez bada, pertsona fisikoarekin batera pertsona juridikoak ere zigor erantzule bezala “erantzungo” du, baldin eta delituzko ekintza bere onerako burutu bada. Aldi berean, 1/2015 Lege Organikoak entitatearen onura zuzenerako edo zeiharrerako ekintza kontzeptua sartu eta delituak saihesteko bete beharreko programen barneratze espresua entitatearen zigor erantzukizuna salbuesteko kausa posible gisa sartu zituen.

Araudia betetzeko, Kutxabank Gestióneko “Corporate Defense” prestatu da.

‘Corporate Defense’ Erregelamenduari jarraitzen dioten pertsonek Barne Kontroleko Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote, “Kanal etiko” delakoaren bitartez, euren lan erantzukizunak erabiltzean eta gizartearen Zigor Arriskuak Saihesteko Araudiaren Eranskinean adierazitakoaren arabera, delitua izan daitekeen adierazgarririk edo egintzarik hautematen denean.

Norbolsa

Norbolsak Arrisku Penalaren kudeaketarako eskuliburu bat du, eta baita salaketak jartzeko bide bat ere, barne langileek egoki iruditzen zaizkien salaketak jarri ahal izateko.

Ez dira hauteman jarrera ez etikorik, legez kanpoko jarrerarik, edo erakundeen osotasunarekin lotutako jarrerarik kanal erabilgarrien bitartez.