Etika eta zintzotasuna

Ustelkeriaren aurkako borroka

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabankek Zigor Arriskuak Saihesteko Araudia eta hura garatzen dituzten Eskuliburuak ditu 2013tik, zeinak antolaketa programa barneratzea ahalbidetzen duten, entitatearen jarduerak kontrolatzeko eta delituak betetzeko arriskua desegiteko.

Delituak eta zigor arriskuak izan daitezkeenen definiziotik, haiek burutu daitezkeen jardueren zerrendatik eta entitateak haiek murrizteko barneratuta dituen kontrolak identifikatzetik abiatzen da eredua.

Kutxabankek eredua Talde osora hedatzeko eta hura eguneratuta edukitzeko egin du lan.

Gainera, Kutxabank Taldeak Kode Deontologiko bat du, non bere jarduera zuzentzen duten ekiteko printzipio orokorrak eta Talde osoan eta langileen eguneroko lanean dagoen integritate printzipioa biltzen diren.

Helburu horrekin, Kanal Etikoa formalizatu eta inplementatu zen, zeinak langile guztiei barne edo kanpo araudia urra dezakeen jardueraren baten berri edo susmorik badu, Entitateari jakinarazteko aukera ematen dion, bide independente eta konfidentzial baten bidez.

Bestetik, 2018an zehar, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko 16 kideei eta Cajasurreko Administrazio Kontseiluko 8 kideei eman zaie ustelkeriaren aurkako politiken eta prozeduren berri, bai orokorrak bai barrukoak, are zehatzago, Kapitalen Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioa Prebenitzeko. Informazio hori biek 2018. Urtean zehar izan duten Administrazio Kontseiluaren saioetan eman da.

Halaber, Kutxabankeko 391 langilek eta Cajasurreko 58k kapitalak zuritzearen prebentzioaren inguruko prestakuntza jaso zuten 2018an, besteak beste, barneratu berriak. Honela banatua dago:

Kapitalen zuriketari buruzko prestakuntza KUTXABANK 2016 2017 2018
Zuzendaritza 0 0 22 %0,57 10 %45,45
Buruzagitza/ Postu Teknikoa 154 %34,61 1.746 %45,52 110 %6,63
Administraria / Saltzailea 291 %65,39 2.067 %53,88 271 %13,15
Askotariko Lanbideak 0 0 1 %0,03 0 %0,00
GUZTIRA 445 3.836 %100 391 %10

Kapitalen zuriketari buruzko prestakuntza CAJASUR 2016 2017 2018
Zuzendaritza postua 0 %0,00 15 %0,85 0 %0,00
Postu Teknikoa 0 %0,00 61 %3,45 18 %31,0
Administrari / Saltzaile Postuak 160 %100,00 1.688 %95,42 40 %69,0
Askotariko lanbideak 0 %0,00 5 %0,28 0 -
GUZTIRA 160 1.769 58

Jardunaldian zehar, ez da ustelkeriarekin lotutako arazorik gertatu, eta alderdi politikoek edo haiekin lotutako erakundeei ez diete finantza ekarpenik egin edo ez dute espezietan ordainketarik jaso.

Fineko Taldeak Zigor Arriskuak Saihesteko Araudia eta hura garatzen dituzten Eskuliburuak ditu 2016tik, zeinak antolaketa programa barneratzea ahalbidetzen duten, entitatearen jarduerak kontrolatzeko eta delituak betetzeko arriskua desegiteko.

Delituak eta zigor arriskuak izan daitezkeenen definiziotik, haiek burutu daitezkeen jardueren zerrendatik eta entitateak haiek murrizteko barneratuta dituen kontrolak identifikatzetik abiatzen da eredua.

Aurreko atalean aipatu den bezala, Fineco Taldeak Kanal Etikoa formalizatu eta inplementatu zen, zeinak langile guztiei barne edo kanpo araudia urra dezakeen jardueraren baten berri edo susmorik badu, Entitateari jakinarazteko aukera ematen dion, bide independente eta konfidentzial baten bidez.

Bestetik, Fineco Taldeak Kapitalen Zuriketa eta Terrorismoaren Finantzazioa Prebenitzeko arloan eskumena duen Administrazio Kontseiluko organo ordezkari bat du (PBC/FT), zeina zuzenean dagoen bere mende: PBC/FT unitatea, alegia. Unitatea horren betekizunen artean PBC/FT prozeduren eta sistemen eraginkortasuna egiaztatzea eta kontuen ikuskariarekin ikuskaritzan hautemandako ahulezia adierazgarriak eztabaidatzea daude, hori guztia bere independentzia galdu gabe. UPBC/FT delakoa Fineco Taldearen matrizean dago, Fineco Sociedad de Valores, eta hura osatzen dituen lau sozietateak ebaluatzen ditu.

Edozein kasutan ere, Fineco Taldearen 4 sozietateak dira kapitalak zuritzearen eta terrorismoaren finantzazioaren prebentzioa arloko erantzule nagusiak, eta bere betekizunak Kutxabanken PBC/FTren eskuliburuan aurki daitezke. Lau Kontseiluetan eztabaidatzen eta oneste dira PBC/FT arloko gai garrantzitsuenak.

Hauek dira Kontseilura eramango diren gai garrantzitsuenak: PBC/FT arloko ikuskari eta gainbegiraleak, Urteko Plana eta haren jarraipena, susmagarri gisa jakinarazitako eragiketa moten txostenak, Taldearen PBC/FT, BC/FT arriskuaren analisia, Taldearen osaera PBC/FT arloan, OCIren bokalen eta Ordezkariaren izendapena, barne adituaren ondorioak eta gomendioak eta hura konpontzeko plana onartzea, eta konpontzeko planaren barne ikuskaritza eta onesteko gomendioak.

Fineco Taldeko UPBC/FTk Zuzendaritza Goreneko organoei aurkeztutako dokumentuen eta txostenen erregistroa gordetzen du, eta baita haiek arlo horren inguruan hartutako erabakiena ere.

Fineco Taldeak urteko prestakuntza plana egiten du, nahitaezkoa, indarrean dagoen legerian, gidalerroetan eta prozeduretan oinarrituta, eta BC/FT arriskuan oinarritutako ikuspegi praktikoarekin, jakinarazitako eragiketa susmagarriei eta aldi horretan sortutako abisuei erreparatuta. Langileei aplikatu behar diren neurriak aplikatzeko eta BC/FT adierazleak izan ditzaketen eragiketak detektatu ahal izateko prestatzea eta, ondorioz, behar bezala erantzutea (abstentzioa eta komunikazioa) da prestakuntzaren helburua. Gainera, Entitatera sartzen diren langile guztiek Kutxabanken Taldearen PBC/FT gidalerroen eskuliburua zein Fineco Taldearena jasoko dute.

UPBCk modu aktiboan hartzen du parte prestakuntza planean (definizioa, elaborazioa eta ematea, dagokiona). Taldearen OCIak onartu du prestakuntza plana, zeinak saio bakoitzean haren garapenaren eta ematearen jarraipena egingo duen.

Ikastaro bakoitzaren bukaeran, ikasitakoa ebaluatzeko azterketa eta bertaratu izanaren erregistroa egingo da. Jarraian, urteko prestakuntza plana bukatu ondorengo Fineco Taldean lortutako emaitzen xehetasuna bildu dugu:

PRESTAKUNTZA MOTA DATA HARTZAILEAK FORMATUA IRAUPENA
PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA 2018KO AZAROA Fineco Taldeko langileak eta agenteak Linean 2 ordu
PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA ESPEZIFIKOA 2018KO ABENDUA Fineco Taldeko sozietateetako aholkulari guztiak. Presentziala 1 ordu

  PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA ESPEZIFIKOA
DEITUAK 67 18
Langileak 61 0
Agenteak 6 0
Aholkulariak 0 18
BERTARATUAK 66 18
% %98,5 %100,0
ONARTUAK 66 18
% %100,0 %100,0
BATEZ BESTEKO NOTA 9,01/10 9,86/10

Ikus daitekeenez, Kontseilarien % 100k prestakuntza espezifikoa jaso dute PBC/FTren inguruan, eta bikain gainditu dituzte ondorengo ebaluazioak. Halaber, agenteen % 100 eta langileen % 98,5 PBC/FTrekin lotutako prestakuntza generikoa jaso dute, eta prestakuntza osoa jaso dutenek bikain gainditu dituzte ondoren egindako ebaluazioak.

2018an zehar, ez da ustelkeriarekin lotutako arazorik gertatu, eta alderdi politikoek edo haiekin lotutako erakundeei ez diete finantza ekarpenik egin edo ez dute espezietan ordainketarik jaso.

Kutxabank Gestión

‘Corporate Defense’ Erregelamendun bildutakoaren arabera, edozein pertsonak Barne Kontroleko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, “Kanal etiko” delakoaren bitartez, euren lan erantzukizunak erabiltzean eta gizartearen Zigor Arriskuak Saihesteko Araudiaren Eranskinean adierazitakoaren arabera, delitua izan daitekeen adierazgarririk edo egintzarik hautematen denean.

Harri Taldea

Harri Taldeak kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzazioaren prebentzioari dagokion araudia betetzea kontuan hartzen du bere aktibo higiezinen salmentan. Gainera, servicerrarekin araututako prozedura bat dago, non kudeatzaileak arlo horretan jarraitu beharko dituen prozedurak zehazten diren, gainbegiratze eta kontroleko mekanismoekin batera.

Norbolsa

Norbolsak Arrisku Penalaren kudeaketarako eskuliburu bat du, eta baita salaketak jartzeko bide bat ere, barne langileek egoki iruditzen zaizkien salaketak jarri ahal izateko.

Ez da ustelkeria arazorik egon Taldearen sozietateetako batean ere ez.