Memoriaren profila

Materialtasunaren azterketa

Azterketa hori egiteko, honako prozedura jarraitu da:

1. Materialtasunaren azterketa kuantitatiboa

Azterketa kuantitatiboa buru ahal izateko, Kutxabank Taldea osatzen duten sozietate bakoitzaren aktibo guztien, batezbesteko langileen eta hartzen duten azaleraren datuak hartu dira kontuan.

Azterketa honen ostean, honakoa ondorioztatu da:

  • Harri Taldea, Gesfinor, Norbolsa, Kutxabank Emprestitos eta Kartera1 erakundeak ez dira materialtzat hartzen, izan ere, guztiak elkarrekin hartuta ere ez dira Taldearen pisu erlatiboaren %5era iristen, aktiboen eta langileen kopuruari dagokionez.
  • Halaber, honako sozietate hauek ere ez dira ingurumenarekin lotutako gaien berri emateko materialtzat hartzen: Fineco Taldea, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros, Harri Taldea, Gesfinor, Norbolsa, Kutxabank Emprestitos eta Kartera1, izan ere, elkarrekin hartuta ere ez dira beren instalazioekin hartutako azaleraren %5era iristen. Beraz, euren instalazioetatik eratorritako ingurumen-eraginak ez dira esanguratsuak Taldearentzat.
  • Emandako informazio ekonomikoarekin lotutako informazio kuantitatiboa Kutxabank Taldea osatzen duten erakunde guztien agregatuarena izango da, koherentzia mantentzeko eta urteko kontuetako informazio bera emateko helburuz.

Halaber, Kutxabank Taldeak gardentasunarekin duen konpromisoa eta jasangarritasunari buruz gizarteak egiten duen informazio-eskaera handiagoa dela eta, hainbat erakundetako informazio interesgarria txertatu da, dokumentuaren atal ezberdinetan zehaztuko dena.

2. Materialtasunaren azterketa kualitatiboa

Azterketa hori aurrera eramateko, jarduera hauek egin dira:

2.1 Interes taldeak zehaztea

Interes taldeak Kutxabanken jardueran eragiten duten edo honek modu adierazgarriago batean eragiten dien kolektiboak dira. Zuzendaritza Batzordeak 2015ean identifikatu eta onartu zituen eta, orain arte ez du aldaketarik jasan.

Hauek dira lortu diren emaitzak:

Interes-taldea Komunikazio kanalak Maiztasuna
Akziodunak: Kapital sozialaren jabeak diren erakundeak
  • Akziodunen Batzorde Orokorra
Gutxienez urtero
Giza-taldea: langileak
  • Intranet korporatiboak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Salatzeko barne-kanal ezberdinak
Jarraitua
Bezeroak: Kutxabank Taldeak burutzen duen jarduerarekin lotutako pertsona edo erakunde juridiko oro, edozein sektore edo segmentutakoa eta unibertsaltasun irizpidea duena, bere gaitasun ekonomikoa edozein izanda ere.
  • Asebetetze-inkestak
Urtero
  • Webgune korporatiboak eta sare sozialak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Bulego sarea
  • Bezeroaren Arreta Zentroa
Jarraitua
Gizartea: Kutxabank Taldeak eragin handia izan dezakeen lurraldeetan dauden mota guztietako pertsonak eta erakundeak.
  • Webgune korporatiboak eta sare sozialak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Bulego sarea
Jarraitua
Enpresa aliatuak: Proiektuetan Kutxabankekin parte hartzen duten edo bere jarduera garatzeko elkarlanean aritzen diren erakundeak eta elkarteak (Korporazio Taldeko Enpresak).
  • Webgune korporatiboak eta sare sozialak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Kutxabankeko Parte-hartzaileen eremua
Jarraitua
Hornitzaileak: Taldeko erakundeek burututako eragiketekin lotutako kolektiboa.
  • Webgune korporatiboak eta sare sozialak
  • Jasangarritasunaren postontziak
  • Erosketen eremua
  • Bulego sarea
Jarraitua
2.2 Memorian komunika daitezkeen gaien harremana

Fase honetan gai zerrenda bat egiteari ekin zaio (garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak); interes taldeei zerrenda honi buruzko iritzia eskatu zaie, honela, hurrengo jasangarritasunaren memorietan informazio xede izan daitezen.

Horretarako, GRI STANDARDS gidako jasangarritasun gaiak eta, Kutxabanken jarduera eta esperientziatik lortuta, EGEri dagozkion beste gai batzuk izan dira kontuan.

2.3 Materialtasunaren azterketa

Fase honetan, 2018ko ekitaldian egina, Bankuaren interes taldearen eta Zuzendaritzaren arabera garrantzitsuak diren gaien zerrenda lehentasun ordenarekin aztertu da.

Horretarako, interes talde bakoitzarekin, aproposenak diren kontsulta sistemak zehaztu dira eta, guztira, 35.000 eskaera baino gehiago burutu dira.

Material gisa, batezbesteko puntuaketa item altuenaren eta baxuenaren batezbesteko puntuaketaren batezbesteko aritmetikoa baino handiagoa duten alderdiak ezarri dira.

Hauek dira lortu diren emaitzak:

ALDERDI MATERIALAK BATEZBESTEKOA
Etika negozioetan
 
4,59
Arriskuaren kudeaketa
 
4,56
Bezeroen pribatutasuna
 
4,55
Kutxabanken jarduera ekonomikoa eta finantza sendotasuna
 
4,50
Produktuen eta zerbitzuen betetze normatiboa
 
4,49
Gobernu Korporatiboa
 
4,46
Produktuak eta zerbitzuak bezeroei egokitzea
 
4,45
Betetze arautzailea
 
4,35
Aniztasuna eta aukera berdintasuna, langileen eskubideak errespetatzea (gizakiak)
 
4,32
Uztarketa neurriak eta gizarte etekinak
 
4,31
Kexen eta erreklamazioen kudeaketa
 
4,30
Produktuen eta prozesuen berrikuntza
 
4,26
Gizarte inpaktuak eragindako erreklamazioen mekanismoak
 
4,25
Trebakuntza eta hezkuntza
 
4,24
Zeharkako ondorioak edo ekonomia eraginak Gizartean: Finantza inklusioa eta Finantza irisgarritasuna.
 
4,23
Laneko segurtasuna eta osasuna
 
4,22
Akziodunarentzat balioa sortzea
 
4,14
Erosketa arduratsua
 
4,13
Giza Baliabideen Kudeaketa / Enplegagarritasuna
 
4,11

Alderdi baten materialtasunari buruzko behin betiko zehaztapena egiteko, barneko zein kanpoko faktoreen eta finantza Taldeko estrategia lerroen, helburuen, arriskuen edo interesen nahasketa bat eraman da aurrera, interes taldeen ardura eta itxaropenetatik eratorritakoak.

Hori dela eta, jasangarritasunaren kontzeptupean jasotako alderdi guztiekin lotuta, ordezkagarria izateko lortutako analisiaren emaitzari koherentzia emateko helburuz, aurretik egindako azterketa osatu da, burututako jardueraren emaitza bezala garrantzitsuenak direla irizten diren ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen inpaktuen garrantzia kontuan izanik.

Hala, memoriak erakundeak jasangarritasunari dagokionean burutzen duen zentzuzko adierazpen orekatu bat eskaini zezan bermatu nahi izan da.

Jasangarritasunaren alderdia Kontuan hartzeko arrazoia
Negozio eredua / Negozioaren dibertsifikazioa Negozioaren ereduak, jardueraren orientazioa eta Plan Estrategikoa eta, honi dagozkion urteroko Kudeaketa Planak zehaztu eta ezartzen diren markoa zehazten ditu.
Hizkuntza kudeaketa Bezeroarekin harremanetan jartzeko hizkuntza, zerbitzuaren kalitatearen pertzepzioan mesedegarria da, hurbiltasuna sortzen du eta bezeroaren leialtasunean laguntzen du. Kutxabankek bezeroengan eta gizartean eragin garrantzitsuak dituen Hizkuntza Politika bat du abian.
Materialak

Ingurumenaren kudeaketa kontzeptua kontuan hartzetik eta Kutxabank eta Cajasurren ingurumen jardueraren emaitzetatik eratorritako garrantzia, jasangarritasunaren arloan garrantzitsuenak diren hiru kontzeptuetako bat izateagatik.

Kutxabank eta Cajasurren jardueretarako soilik hartzen da bere materialtasuna kontuan, Kutxabank Taldearen ingurumen inpaktu handiena adierazten baitute.

Energiak / Isuria
Hondakinak
Ingurumenaren araudia betetzea
Hornitzaileen ingurumenaren ebaluazioa
Bertako erosketa praktikak Kutxabankeko EGE Planean jarduerak sartzetik eratorritako garrantzia
Gizarte ekintza eta boluntariotza Kutxabankeko EGE Planean jarduerak sartzetik eratorritako garrantzia
Marketing eta sustapen praktikak / Marketing arduratsua Kutxabankeko balioak kontuan izango dituen sustapen arduratsu bat egitearekin lotutako garrantzia
Finantza hezkuntza Kutxabankeko EGE Planean jarduerak sartzetik eratorritako garrantzia
Ingurumenaren eta gizartearen finantzazio irizpideak Finantzazio beharra duten proiektuak jasangarritasunaren irizpideekin ere baloratzeko aukerarekin lotutako garrantzia

Hauek izan dira, 2015 urtean lortutako emaitzekin alderatuta, materialtasun azterketa honetan lortu diren aldaketa nagusiak:

  • Interesa duten aldeen fruituak diren bi alderdi material berri kontuan hartu dira: “Produktuen eta prozesuen berrikuntza” eta “Giza baliabideen kudeaketa / enplegagarritasuna”.
  • Alderdiaren material gisa kontuan hartu ez dena: “Gizarte ekintza eta boluntariotza”

Gainera, aurreko emaitzak kontuan izanik, Zuzendaritza Batzordeak honako alderdi materialak txertatu ditu: “gizarte ekintza eta boluntariotza”, “finantza hezkuntza” eta “ingurumenaren eta gizartearen finantzazio irizpideak”.

Prozesu osoaren eta lortutako alderdi materialen emaitzak Kutxabankeko Zuzendaritza Batzordeak balioztatzen ditu.