K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Ingurumen dimentsioa

Bio aniztasuna

EN11: Aldameneko lursailetan, babestutako natur guneetan edota babestuta ez dauden bio aniztasun handiko eremuetan kokatutako lurren deskripzioa. Adierazi jabetzapeko, alokairupeko edota kudeatutako lurren kokapena eta tamaina, babestutako eremuak ez diren bio aniztasun balio altuko lursailei dagokionez.

Kutxabankek 1.420,27 hektareako baso gainazala kudeatzen du, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kokatuak, eta bio aniztasunean aberatsak diren ekosistema multzo zabala dutenak. Gainazal horretatik, 1.248,47 hektarea egurraren baso ustiapen jasangarrirako dira eta 171,80 hektarea, zelaiak eta bertako landarediaz estalitako basoak dira, zuhaixkak, batez ere, eta eremu bakoitzeko ekosistemen bio aniztasun naturala dute. Gune hauen ustiapenerako Baso Kudeaketa Plana du, Baso Kudeaketa Jasangarria bermatzen duen PEFC Ziurtagiripean.

Hegatzeko eskubidea duten 74,88 hektarea ere baditu eremu natural babestuen edo bio aniztasunean aberatsak direnen barruan, Albina urtegiaren albo bietan. Urtegi hori Gasteiz urez hornitzeko erabiltzen da eta animalia babestuen zenbait espezie bizi dira bertan eta arrantza mugatua dutenak (amuarrain arrunta, aingira, barbo arrunta, lutxoa, karramarro gorria, eta abar).

EN12: Bio aniztasunak jasandako kalte esanguratsuenen deskripzioa: babestutako natur guneetan edota babesik ez duten bio aniztasun handiko natur guneetan, bertan izandako jarduera, produktu edota zerbitzuek hala eraginda.

Kutxabankek ez du ingurumen eraginik sortzen eremu babestuetan edo bio aniztasunean balio altukoetan, bere jardueraren zatirik handiena hiri-inguruetan burutzen baita.

Os bakanetan, bere Gizarte Ekintzaren bidez, eremu babestuetan izan litezkeen jarduera batzuk kudeatzen ditu (Adibidez: Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, e.a.).

Hala ere, Kutxabankek eremu naturalaren babesarekin zerikusia duten zenbait ekimenetan hartzen du parte, Lurgaia Fundazioarekin duen lankidetzaren bidez. Erakunde hori pribatua da, independentea eta irabazi asmorik gabekoa, eta ondare naturala kontserbatzea eta kudeatzea du helburu.

Bio aniztasunaren babesari ekarpen zuzena egiteko, arrakastaz garatzen ari da “BBK Basoa”. Ekimen honetan, langileriako kideak ari dira parte hartzen eta, aurten lehenengoz, erakundeko ehun bat bezero ere.

2012an Lurgaiarekin 25.000 euroz hornitutako akordioa sinatu da eta horren lankidetza akordio horren bidez, erakunde horrek hurrengo bost urtetan bere lanari ekin ahal izango dio. Gainera, erabilera bikoitza duen kreditu-txartela jaulki da. Txartelean metatutakoaren %10, mantenu-kuotan, nahiz saltokietan erabiltzeak sortzen dituen diru-sarrerena, Lurgaia Fundaziorako erabiliko da.

2012an eman zitzaion ekarpen ekonomikoak 3 hektareako lurra erostea ahalbidetu zion Lurgaiari, antzinako larreak eta pinu arrunt ale bakar batzuk, Kataska izeneko lurretan, Durangon.

Lur hauetan, 400 bat lagun boluntario mugitu dituzten sei jarduera antolatu dira. Boluntario lan hau, batzuetan, erakundeko boluntarioena izan da eta, beste zenbaitetan Kutxabankeko bezeroak izan dira. Aipatutako jarduerak sastrakak garbitzea, pinu arruntak eraztunez jostea edo kanpoko espezieak botatzea izan dira. Horien ordez 2.000 ale haritz, pago, urki, elorri eta gorosti landatu dira, eta horiek hazi ahala eremu horretako sasitzak atzera egin du.

Azaroan, erakundeko boluntario jardunaldi bat burutu da, eta 40 lagun aritu dira haritz eta pagoen haziak biltzen. Abenduko bi jardunalditan, espezie horietako bi mila ale landatu ziren Pagasarri menditik gertu dauden Bilboko udalaren lurretan.

Azken jarduera horiek, Pagasarriko BBK Martxarekin batera, Kutxabank Mendi Film Festival jardueraren barruan daude. Ekimen horrek Bilbon biltzen ditu, BBK, Kutxabank, Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean, mendia eta naturari buruzko munduko zine-produkzio onenak.

Era beran, Kutxak Gipuzkoan kokatutako 893,5 hektareako baso lurrazala kudeatzen du, egur ustiapen jasangarrirako. Gainera, Araban eta Bizkaian dauden zenbait lurren jabetzaren %25 du. Gune hauen ustiapenerako Baso Kudeaketa Plana du, Baso Kudeaketa Jasangarria bermatzen duen PEFC Ziurtagiripean.

2012an, baso-soilketa egin da 15,56 hektareatan, eta beste 15 hektareatan hasi da. Jarduera horren ondorioz, 5.750 tona lortu dira eta espezie autoktonoen eta hostozabalen Birlandatze Planari ekin zaio Kutxaren jabetzako basoan. Guztira, 17,58 hektarea birlandatu dira 9.800 pagoz eta 9.150 bertako haritzez.

Basoetako baso-espezieak babesteko, Kutxaren basoetarako 2007-2020 Plan Estrategikoak, Ibilgetuaren atalak eta Gizarte Ekintzak elkarlanean eginak, basoen ustiapen komertzialetik bio aniztasuna gordetzera bideratutako kudeaketara igarotzea ahalbidetuko du.

Caja Vital Kutxak hegatzeko eskubidea duten 74,88 hektarea ere baditu eremu natural babestuen edo bio aniztasunean aberatsak direnen barruan, Albina urtegiaren albo bietan. Urtegi hori Gasteiz urez hornitzeko erabiltzen da eta animalia babestuen zenbait espezie bizi dira bertan eta arrantza mugatua dutenak (amuarrain arrunta, aingira, barbo arrunta, lutxoa, karramarro gorria, eta abar).

Gainera, ingurumenarekiko errespetuzko jokaerak sustatzen ditu eta ondare historikoa eta kulturala babesteko zenbait ekimen ere:

  • Lankidetza hitzarmena Arabako Naturaren Institutuarekin
  • Kutxabanken parte hartzea bermatzen duten European Green Capital programako jarduerak: Ekolabora, Faktoria berdeak, Itun Berdea, Erakusketak, eta abar.
EN13: Babestutako edota berreskuratutako habitatak.

EN11 adierazlean aipatutako baso-lurrazalaz gain, Kutxabankena den Zerbitzu Zentraletarako Vital Eraikina, Salburuako heze gunearen alboan dagoela aipatu behar da.

Eremu hori IUCN43ren  Zerrenda Gorrian kalte-bera gisa agertzen diren zenbait animaliaren habitata da: burruntziak, beldarrak, tximeletak, urlehortarrak (baso-igel jauskaria), narrastiak (apoarmatu istilzalea), hegaztiak (zikoina beltza,mirotz urdina, usapal europarra, buztangorri argia), ugaztunak (arratoi-belarri ertaina), eta abar.     

EN14: Bio aniztasunaren gaineko eraginak kudeatzeko ezarri nahiz planifikatzeko estrategiak eta egintzak.

Kutxabankek inguru naturaleko bio aniztasuna sustatzen laguntzen du edo berak burutzen ditu laguntza-jarduerak. Aipatutako lankidetza akziodunak diren 3 kutxen Gizarte Ekintzaren bidez bideratzen da.

Gainera, Kutxabankek zuzenean burutzen du Gizarte Ekintzen jabetzakoak diren basoen kudeaketa, eta horrela inguruko bio aniztasuna bultzatzen du.

EN15: Espezie-kopurua, galzorian egotearen ala ez egotearen arabera banatuta; IUNC erakundearen Zerrenda Gorrian nahiz estatu mailako zerrendetan jasota egoteaz gain, beraien habitatak, jarduerengatik kaltetutako eremuetan kokatuta egon beharko dira espeziearen mehatxu-mailaren arabera.

Ikusi EN13.