K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Ingurumen dimentsioa

Emisioak, isuriak eta hondakinak

EN16: Berotegi-efektua sorrarazten duten zuzeneko nahiz zeharkako gas-isuriak, pisutan.
2012
KM Tn CO2e
GARRAIOA Autoa 2.468.043 513,96
Hegazkina 742.803 123,97
Trena  229.286 6,58
TOTAL 972.089 644,53

Honako hauen arabera emisio-faktoreak:

  • DEFRA: “2012 Guidelines to DEFRA / DECC´s GHG Conversion factors for company  reporting”. (Hegazkina)
  • DEFRA: 2010 Guidelines to Defra / DECC‟s GHG Conversion Factors for Company Reporting: Methodology Paper for Emission Factors // GEI guztiak (Autoa)
  • Canvi Climatic Bulego Katalana: Negutegi Efektuko Emisioak Kalkulatzeko Gida Praktikoa (GEI)(2012) (Trena)
2012
GJ Tn CO2e
ARGINDAR KONTSUMOA  (GJ) 164.244,52 11.041
 ERREGAIEN KONTSUMOA  Gas naturala (GJ)    1.586,54 88,96
Gasolioa  (litroak) 135.237 378.037
GUZTIRA  - 389.166,96

Emisio-faktoreak, honako hauen arabera:

  • España, Informe Inventarios GEI 1990-2010 (2012). 8. Eranskina
  • Media mix eléctrico EspañaPeninsular- Observatorio de la electricidad WWF 2012
EN17: Berotegi-efektua sorrarazten duten zeharkako beste gas-isuri batzuk, pisutan.

Negutegi efektua eragiten duten gasen zeharkako emisioen kalkuluak CO2 tona baliokidetan egiten dira, eta horiek barne hartzen dituzte Kutxabanken erabiltzen diren iturri desberdinak erretzetik datozen negutegi efektua duten gainontzeko gasak. Negutegi efektua eregiten duten gas horiek N2O eta CH4 dira, batez ere.

Datu horiek ezin dira pisutan eman, ez baitugu gas horien emisio eragile fidagarririk, Kutxabanken datu guztietarako.

Ikusi EN19.

EN18: Berotegi-efektua sorrarazten duten gasen isuria murrizteko ekimenak eta lortutako murrizketak.

Kutxabankek egin diren CO2 emisio baliokideen urteko estimazioa egiten du, honako iturri hauetatik datozenak:

  • Emisio zuzenak: Erregai fosilen kontsumoa berogailu instalazioetan eta negozio-bidaietatik eratorriak.
  • Zeharkako emisioak: argindar kontsumotik eratorriak.

Kutxabank sortu eta bere habe diren Kutxek baso multzo handiak dituzte, 1.420,27 hektarea, bio aniztasuna mantentzeko irizpidez kudeatuak, eta honek konpentsatzen du neurri batean bere jardueran eragiten dituen emisioak.

Aurten, garraioari dagokionez, baren posta zerbitzuaren ibilbideak optimizatu dira, gasolio kontsumoa eta negutegi efektua eragiten duten gasen emisioa murrizteko.

Beste alde batetik, langile gehienek, garraio publikoa dute eskura, haien lanlekuetara joateko, eta horri bideo-konferentzia eta audio-konferentziaren erabilera gero eta zabalagoa erantsi behar diogu.

Kutxabankek bizi duen integrazio prozesua dela eta, egoitza desberdinen arteko errepidez egiten diren desplazamenduak etengabeak izan dira urte honetan. Desplazamendu horien ingurumen eragina murrizteko helburuz, barne garraio sistema ezarri da egoitzen artean.

EN19: Ozono-geruza suntsitzen duten substantzien isuriak, pisutan.

2012an, 76 Kg gas hozgarri isuri dira, Kutxaren eta BBKren eraikin zentraletako girotze-instalazioetatik.

EN20: NO, SO eta airera egiten diren bestelako isuri esanguratsuak, motaren eta pisuaren arabera.

Badira galdara, multzo elektrogeno eta ibilgailuetan erregai fosilak erabiltzeagatik sortzen diren bestelako isuriak (NOx, SOx, keak, etab.), baina halakoak ez dira esanguratsuak gure erakundean. Ekipo eta makina horiei, prebentziozko mantenuaz gain, indarreko legeriaren araberako ikuskapen eta azterketak ezartzen zaizkie.

EN21: Hondakin-uren isuria, izaera eta xedearen arabera.

Kutxabankek isurtzen dituen hondakin-urak etxekoaren antzekoak dira (komunetako urak). Tokiko araudiaren arabera, isuri horiek hodi biltzaile batera bidali eta araztu egiten dira.

EN22: Kudeatutako hondakinen pisua, mota eta tratamendu-motaren arabera.
HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK 2012
Papera / kartoi banandua* 331.852.kg
Egurra 182 kg
Altzariak  8.500 kg
Ontzi ez arriskutsuak 1.452 kg
Txatarra 2.355 kg
Informatika ekipoak 4.723 kg
Besterik 250 kg
HONDAKIN ARRISKUTSUAK 2012
Fluoreszenteak 676 kg
Compuestos organohalogenados (R22, etc) 76kg
Aceites usados (Hidrocarburos) 180 kg
Pilas y baterías (de plomo y mercurio) 359 kg
Envases contaminados 68 kg
Otros 192 kg
EN23: Ezbeharrezko isurketa esanguratsuen kopurua eta bolumena, guztira.

2012an, 10.000 litro gasolioren isurketa gertatu da istripuz. Donostiako udalari eta Euskal Ur Agentziari jakinarazi zitzaien. Ez zen ingurumen eragin esanguratsua sortu, isurketa Donostiako Loiola auzoan kokatuta dagoen Añarbeko ur-araztegiaren hondakin-uren sarearen bidez bideratu zelako.

EN24: Basileako Hitzarmenaren sailkapenaren arabera arriskutsuak diren garraiatutako, inportatutako, esportatutako edota tratatutako hondakinen pisua (I, II, III eta VIII Eranskinak), eta nazioarte mailan garraiaturiko hondakinen portzentajea.

Ez da hitzarmen honen menpean dagoen hondakinik garraiatu.

EN25: Informazioa eman duen erakundearen ur-isurketen eta ur-emarien eragina jasaten duten ur-baliabideen nahiz habitaten identifikazioa, tamaina, babes-egoera eta bio aniztasun-balioa.

Ez da ur-baliabideei eta habitat hautatuei eragin dieten ur isurketarik gertatu.