Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardun Ekonomikoaren Adierazleak
Gizartea
Komunitatea
SO1: Gizartean eragiketen eragina ebaluatu eta kudeatzeko programa nahiz jardueren izaera, norainokoa eta eraginkortasuna, enpresara sartu, bertan eragiketak burutu eta enpresatik irtetea barne.
Kutxabanken jarduerak herritarren eskakizunetarantz bideratzea, batez ere, eremu horretan jabeak diren hiru Kutxek garatzen dituzten jardueren bidez burutzen da. Eskakizun hauek zeintzuk diren jakiteko eta egin litezkeen jarduerak planteatzeko, "Gizartearen ahotsa" deritzon ikerketa bat egiten zen aldizka, honen bidez ezagutzen baitira eskaerak eta lehentasuna ematen zaie.
2022an, bankuaren jardueraren lehendabiziko urtea, ez da ikerketa hori burutzerik izan, beraz, Kutxen gizarte ekintzak haietariko bakoitzak aurreko ekitaldietan egin zituzten azken ikerketen arabera bideratuta jarraitzen dute.
Kutxabank eta Kutxen arteko harremanaren berezitasuna aintzat hartuta, bankuak bere finantza-jardueran lortutako emaitzen %34, dibidendu eran banatzen zaizkie bere akziodunak hiru Kutxei, eta haiek bideratzen dute kopuru hori Gizarte Ekintzetara.
FS13: Finantza-zerbitzuen eskuragarritasuna biztanle gutxiko edo iristea zaila den eremuetan.
Bezeroak artatzeko eta eurei zerbitzua emateko dagoen bulego sareaz gain, Kutxabankek 1.746 kutxazain automatikoz osatutako sarea du, horietatik 5 bulego mugikorretakoak dira, eta ezarpen handiagoa dute Euskadin, bere jatorrizko eremuan. Erkidego horretan presentzia nabarmena du, hirigune txikiak dituzten herrietan ere.
Bulego guztiek dituzte orotarako kutxazain automatikoak eta autozerbitzurako beste zenbait makina ere. Hirigune oso txikietan, bezeroak artatzeko pertsonarik duen bulegorik ez badute, bezeroen irisgarritasuna errazteko, eragiketa anitz egitea eta edozein unetan esku-dirua lortzea ahalbidetzen duten kutxazain automatikoak ezartzen dira.
Kutxabankek zenbait unitate mugikor ditu, banku-bulegorik ez duten herritarrei finantza-zerbitzuak hurbiltzeko, batez ere, Arabako lurraldean. Unitate hauetariko batzuek, eguneroko ibilbide finkoak dituzte. Beste batzuk, aurrekoei babesa emateko erabiltzen dira, zenbait azokatan, musika kontzertutan eta jaialdietan zerbitzua emateaz gain.
Gainera, zera nabarmendu behar da, herrien banaketaren ezaugarriak direnak direnez, eta Kutxabankek Euskadin duen sakontasuna eta presentzia dela eta, egiten den finantza-zerbitzuen erabilera altua eta nahi bezalakoa da herritar guztientzat.
Estatuko hedapen eremua deritzonean, bankuaren presentzia askoz baxuagoa da eta herri /hiri nagusienetan dago ardaztuta, batez ere.
Bulegoak Euskadin | 459 |
---|---|
Bulegoak Estatuan | 361 |
Guztira Kutxabank | 820 |
Guztira Kutxabank Taldea (CajaSur barne) | 1.211 |
Madrilek 15 bulego ditu eta Valentziako Erkidegoak 55, beraz, haiek dira, Euskadiren atzetik, Kutxabank bulego gehiago dituzten erkidegoak. Taldea orotara hartzen badugu aintzat, Andaluzian CajaSurren 418 bulego daude.
2012an, Kutxabankek 42 bulego itxi ditu, BBK, Kutxa eta Vitaletik zetozen sareen integrazioa dela eta.
FS14: Ezintasuna edo eragozpenen bat duten pertsonei irisgarritasuna hobetzeko ekimenenak.
Irisgarritasuna bulegoetara eta kutxazain automatikoetara:
Kutxabanken gaur egungo politika, kutxazainen irisgarritasunari dagokionez, honetan datza, baliaezintasuna duten pertsonentzako altuera egokian kokatzea kutxazain berriak, nahiz astiro-astiro ordezkatzen ari direnak.
Lan berrietan nahiz lekuen berrikuntzetan, sistematikoki ezabatzen dira eragozpen arkitektonikoak, herrietan dagoen Lan Lizentzien arabera. Gainera, beste zenbait urtetan bezala, 2012an 3 edo 4 bulego gehiago egokitu dira irisgarritasun eskakizunen arabera. Hala ere, zenbait lekutan ezinezkoa da eragozpenak konpontzea, kokatuta dauden eraikinen egiturak direla eta.
Gaur egun, Kutxabankek honako kutxazain egokitu hauek ditu:
Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako altueran egokitutako kutxazainak | Ikusmen ezintasunak dituzten pertsonentzako egokitutako kutxazainak | Kutxazainak guztira |
---|---|---|
586 | 153 | 1.746 |