K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardun Ekonomikoaren Adierazleak

Gizartea

Ustelkeria

SO2: Aztertutako negozio-unitateen portzentajea eta kopurua, guztira, ustelkeriarekin lotutako arriskuei dagokienez.

Kutxabankek Nazio Batuen Mundu mailako Itunaren ustelkeriaren aurkako printzipioa izenpetu du, eta gainera, EGE Kodeak, "Zuzentasuna hirugarrenekiko harremanetan" gaiari buruzko atala sartu du. Atal honetan zehaztasunez arautu dira, edozein motako opari, hobari edo mesede onartzearen edo dohaintzan ematearen arazoak.

Kode horren balioa, edozein barne-araudiren balio bera da, Kutxabanken Goi Zuzendaritzak onartu baitu.

SO3: Erakundearen ustelkeriaren aurkako politika eta prozeduretan prestakuntza duten langileen portzentajea.

2012an, Kutxabankeko langileriaren %81,10ek prestakuntza jaso du ustelkeriaren kontrako politika eta prozeduretan, zehazki Kapital Zuriketaren Prebentzioan oinarrituta.

Prestakuntza kapital zuriketa 2012
Zuzendaria / Tarteko agintea 745
Teknikaria 764
Administraria / Komertziala 2.577
GUZTIRA 4.086
SO4: Ustelkeria-gertaeren aurrean hartutako neurriak.

Ez da mota horretako inolako gertakaririk izan.