Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Lan praktikak eta lanaren etika
Segurtasuna eta osasuna lanean
Lan Arriskuen Prebentziorako Politikan jasotzen denez, Kutxabanken konpromisoa langileen segurtasuna eta osasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea da. Horregatik, Kutxabanken Lan Arriskuen Prebentziorako Kudeaketa Sistemak zentro eta lanpostu bakoitzeko arriskuak murriztu eta kontrolatzera bideratutako jarduera guztiak biltzen ditu.
Horretarako, Kutxabanken hasieran, Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzua eratu zen, eta prebentzio mota mistoa hartu zuen:
- Prebentzio Zerbitzu Propioa, LAPen Goi Mailako 4 Teknikarik osatua. 3 espezialitate tekniko hartzen dituzte eta Oinarrizko Teknikari bat
- Kanpoko Prebentzio Zerbitzua: EAEn, SP Mutualia para la Vigilancia de la Salud eta EAEtik kanpo, MC Prevención para la Vigilancia de la Salud eta lankidetza espezialitate teknikoetan.
- Izendatutako langileak: zentro bakoitzeko arduradunak dira. Haiek ez badaude, une bakoitzean Arloko, Unitateko edo bulegoko Zuzendariak diren pertsonak.
Kutxabanken Prebentzio Zerbitzuak aholkularitza eta laguntza emango du, langileen segurtasuna eta osasuna behar bezala babestea bermatzea helburu duten prebentzio jarduera guztiak burutzeko. Jarduera horietariko batzuk honako hauek dira:
- Zentroen eta lanpostuen Lan Arriskuen Ebaluazioa egitea
- Lan baldintzen aldizkako kontrolak egitea.
- Prebentzio jardueraren planifikazioa.
- Lan istripu guztien erregistroa eta ikerketa.
- Segurtasun sailarekin elkarlanean, lan lekuetako larrialdi neurriei eta /edo ebakuazioei dagokienez.
- Osasuna Zaintzeko Jarduerak.
LA6: Laneko segurtasun- eta osasun-programen inguruan kontrola eskaini eta aholkua ematearren zuzendaritzak nahiz langileek osaturiko segurtasun- eta osasun-batzordeen bidez ordezkatuta dauden langileen portzentajea, guztira.
Kutxabankek Prebentzio Ordezkariak ditu, eskumen eta ahalmen bereziak dituztenak arriskuen prebentzioan eta lan segurtasun eta osasun arloan. Prebentzio ordezkariak Enpresa batzordeek izendatzen dituzte haien kideen artean.
Segurtasun eta Osasun Batzordea, lan arriskuen prebentzio arloan enpresaren jardueren kontsulta erregular eta aldizkakoa egiteko ardura duen organoa da.
Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboan, 2014ko abenduan sinatua, 2014ko lehenengo hiruhilekoan Batzorde paritarioa eratzea adostu zen, enpresaren eta langileen ordezkaritzaz, Lan Osasun batzordeei dagozkien neurriak garatzeko.
Funtzionamendu egitura berria erabaki arte, honako Segurtasun eta Osasun Batzorde hauek dihardute gaur egun:
JATORRIA | JARDUERA EREMUA | IZENDATUTAKO PREBENTZIO ORDEZKARI KOPURUA |
---|---|---|
BBKtik datozen langileak | Bizkaia: Eraikin Zentraletako langileak | 4 |
Bizkaia: Beste zentro batzuetako langileak | 4 | |
Madrileko probintziako langileak | 3 | |
Valentziako probintziako langileak | 2 | |
Kantabria probintziako langileak | 2 | |
KUTXAtik datozen langileak | Zentro guztietako langile guztiak | 7 |
VITALetik datozen langileak | Zentro guztietako langile guztiak | 4 |
LA7: Lanarekin lotutako huts-egite, gaixotasun profesional, galdutako lanegun eta heriotzen kopurua, eskualdeka.
MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | ERAGIN INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA** | |
---|---|---|---|---|---|
2012 urtea | 7,23 | 0,11 | 0,01 | 0,18 | 15,67 |
2013 urtea | 8,40 | 0,12 | 0,01 | 0,20 | 13,76 |
Maiztasun indizea: (Istripu kopurua /Lan egindako orduak) * 106
Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldi kopurua / Lan egindako ordu kopurua) * 103
Eragin indizea: (Istripu kopurua / Langile batez besteko kopura)
Absentzia indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Langile batze besteko kopurua
Batez besteko iraupen indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Istripu kopurua
- Ohiko lan zentroa 2012 21%
- Ohiko lan zentroa 2013 62%
- In itinere 2012 79%
- In itinere 2013 38%
LA8: Gaixotasun larriak direla-eta langileei, horien familiei edota erkidegoko kideei ezarritako heziketa, prestakuntza, aholkularitza, prebentzio nahiz arriskuen kontrolerako programak.
Prebentzio Zerbitzuaren jarduerak Urteko planaren bidez artikulatzen dira, eta jarduera bakoitzarentzat burutze-epealdia zehazten da, baita arduradunak eta beharrezko giza baliabideak nahiz baliabide materialak.
2013ko Urteko Planean sartu diren jarduera horietako batzuk honako hauek izan dira:
- Orotarako lan zentroen laurden baten Lan Arriskuen Ebaluazioaren eguneratzea, hau da, EAEko 129 zentro eta EAEtik kanpoko 77.
- Ebaluatutako lan baldintzen aldizkako kontrolak egitea. 278 lan zentro ikuskatu dira.
- Urtean zehar egindako jarduera teknikotik eratorritako prebentzio eta zuzenketa jarduera guztiak bideratzea, kontrola eta jarraipena.
- Urtean gertatutako lan istripu guztien erregistroa eta ikerketa.
- Osasuna zaintzeko jarduerak. Aldizkako mediku-azterketak egin dira. Gainera, aurten, langileei gripearen aurkako kanpainan parte hartzea erraztu zaie, langileen osasuna sustatzeko markoan.
Aurtengo mugarri garrantzitsuena Lan Arriskuen Prebentziorako Araudizko Hasierako Auditoria gainditu izanda da. Auditoria horretan, bat-egitearen ostean ezarritako lan arriskuak prebenitzeko kudeaketa-sistema ebaluatu zen, kudekate-sistema horrek enpresaren sistema orokorrean zuen integrazio-maila baloratzeko.
LA9: Sindikatuekin akordio formalen bidez hitzartutako osasun- nahiz segurtasun-gaiak.
"BILBAO BIZKAIA KUTXA, KUTXA eta VITAL KUTXAren Integrazio Prozesurako Lan Hitzarmenean" jaso denez, erakunde berriak Lan Segurtasun eta Osasun Batzordeei eta Prebentzio Ordezkariei dagokienez hartutako konpromisoak errespetatuko ditu.
Gainera, Prebentzio Ordezkariei Prebentzio Zerbitzuko teknikariei laguntzeko gonbidapena luzatzen zaie, azken hauek egiten dituzten arriskuen ebaluaketetan, eta nahi duten beste iradokizun egin liezazkiekete. Beste alde batetik, Segurtasun eta Osasun Batzordeetan enpresak garatzen duen prebentzio jarduerari buruzko informazioa ematen da, baita gertatutako lan istripuei, ikerketei eta geroko jarraipenei buruzkoa ere.