Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Lan praktikak eta lanaren etika
Prestakuntza eta hezkuntza
Kutxabankek prestakuntza eta komunikazio eta instrukzio jarduerak burutzen ditu hierarkia lerroetan, eta gaur egun erakundearen informazio gehiena bideratzen dituzten erakunde informazio-sistemak erabiltzen dira.
Prestakuntzak, beharrizan mota desberdinei erantzuten die:
- Erakundearen politika, plan eta estrategietatik eratorritako beharrizanak, eta urteko Prestakuntza Planean sartzeko jarduera nagusietan islatzen dira
- Finantza-sistemaren arautze beharrizanak
- Sail batzuen espezializatzeak ekarri dituen beharrizan bereziak
- Profil profesionalaren lanposturako doiketa, lanpostu aldaketa dela-eta
- Garapen profesionaletik eratorritako norberaren beharrizanak
Prestakuntza-garapena ikuspuntutik, 2013ko lorpenen artean, honako hauek nabarmendu dira:
- Taldeen gaineko ardura duten pertsonen garapen profesionalerako prestakuntza, Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren bidez
- Kalitatezko trebakuntza Trebetasun Komertzialetan
- Kutxabank Finantza Aholkulari gure programan egiaztagiria duten pertsonen kopurua handitzeko ahaleginak bikoiztu egin dira. Eduki eta azterketa eredu komuna sortu da eta 160 pertsonatik gora izan dira 2013an egiaztagiri hori lortu dutenak
- Prestakuntza hedapen masiboa, sistemen integrazioari eusteko (Besaide), Aldaketa Kudeatzeko sailaren azterketa eta planteamendutik abiatuta
- Mota guztietako prestakuntza ekimenen antolakuntza eta zabalpena, Kutxabanken integraziorako
- Online eskaintza areagotzea, hizlarien bideo-grabazioak eta guzti, baita urrutiko prestakuntzako beste zenbait tresna ere. 2013an antolatutako prestakuntza orduen %50 baino gehiago formatu honetan egin dira
- Birziklatzea Kapitalen Zuriketa Prebenitzeko eta MiFID prestakuntzari dagokionez
- Enpresa Kudeatzaileentzako Ziurtagiri bat diseinatzea, langileriaren ezagutza teknikoa abala dezan
2014rako erronka eta helburu nagusiak honako hauek dira:
- Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren ibilbideari eustea, zuzendaritza trebetasunak indartu eta erakundearen barne kohesioari laguntzeko helburu bikoitzaz
- Kudeaketa Komertzialean zehaztutako estrategiari laguntzea, Kutxabank Eredu Komertzial berrien ezarpenean lagunduko baitute, ikastaro eta mintegi berezien bidez
- Araudia Betetzea sailaren bitartez bideratutako lege-eskariei erantzuna ematea. Horretarako, online katalogoa handituko da, eta ikastaro praktiko gehiago eskainiko ditu eta Kutxabanken ohiko jarduerarekin zerikusi zuzena dutenak
- Promozio Sistema, Karrera Mapa eta Ebaluazio Sistema ezagutu daitezela erraztea, pertsonen garapena errazten duten tresnak diren aldetik
- Enpresa Kudeatzaileentzako lehenengo Ziurtagiria abiaraztea. Enpresa independente batek antolatutako azterketa bat izango da amaieran
LA10: Langile bakoitzaren urteko prestakuntza-orduen batez bestekoa, maila profesionalaren arabera banatuta.
2012 | 2013 | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonak | Emakumeak | GUZTIRA | Gizonak | Emakumeak | GUZTIRA | |
Teknikarien prestakuntza-ordu kopurua guztira / teknikari-kopurua | 40,91 | 46,96 | 43,61 | 44,74 | 54,58 | 49,75 |
Bitarteko agintarien eta zuzendarien prestakuntza-ordu kopurua guztira / Bitarteko agintaritza eta zuzendaritza postuetako langileak | 49,32 | 60,12 | 52,78 | 68,17 | 76,99 | 71,72 |
Administrazio komertzialeko langileen prestakuntza-ordu kopurua guztira / Administrazio komertzialeko langileak | 52,50 | 55,45 | 54,21 | 67,07 | 75,36 | 71,80 |
Prestakuntza ordu kopurua guztira / Langile kopurua | 49,24 | 54,60 | 51,95 | 63,62 | 72,30 | 68,14 |
LA11: Langileen enplegagarritasuna sustatzen duten gaitasun nahiz etengabeko prestakuntza kudeatzeko programak, beraien karrera profesionalen amaiera kudeatzen lagunduko dizkietenak.
Kutxabankek, indartu egin du prestakuntzaren aldeko apustua, motibazio eta bikaintasun eragilea den aldetik, pertsonen garapenerako zutabe garrantzitsuenetakoa erakundean. Erronka honetarako, urteko jardunalditik denbora zehatz bat gordetzen da eta hainbat programa egituratzen dira.
Zeregin desberdinetako eguneroko ezaguera beharrizanei erantzuna emateko helburuz eta Kutxabanken estrategia ezartzea eta burutzea bultzatu eta errazteko, baita langileriaren etorkizuneko prestakuntza-maila igotzeko, urtero diseinatzen da Prestakuntza Plana. Prestakuntza-planifikazioa zenbait eskolatan egituratzen da, zein gai edo beharrizani erantzuten dion aintzat hartuta.
Kutxabank Merkataritza Eskola. 2013an, zenbait ikastaro eman dira, esaterako:
- Aseguruen Kudeaketa Integrala. Xehekako Sareko Kudeatzaileei bideratua, 900 lagunek egin zuten
- Bikaintasuna Bezeroak Artatzean. Eragiketetako Kudeatzaileei bideratua. 500 lagunek egin zuten ikastaroa
- Negoziazio konplexuak. Enpresa Sarean sartuta, 115 lagunek hartu zuten parte programan
- BGAEn aktibatzea eta planifikazioa. EAEko Kudeatzaile Komertzialei bideratua, 1.600 pertsonek amaitu zuten programa misto hau
Kutxabank Finantza Eskola:
- Kutxabank Finantza Aholkularia. 2013an 166 ziurtagiri lortu zien, eta 240 pertsona hasi dira programan
- Kapital Zuriketaren Prebentzioa. 1.167 lagunek jaso zuten 2013an gai honi buruzko prestakuntza
- Gardentasuna eta Bezeroaren Babesa ikastaroa. 3.688 pertsonek egin zuten ikastaroa
- Online ikastaroa MiFID Araudiari buruz. 2.987 pertsonatik gora bertaratu ziren ikastarora
- Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiak exijitzen duen prestakuntza etengabea. Kutxabank Bizi Aseguruei buruzko ikastaroa 2.600 lagunek amaitu zuten
- Finantza Egoerei buruzko azterketa. 40 orduko iraupeneko online ikastaroa. 750 pertsonek egin zuten
- Sare Komertzialera doazen Zerbitzu Zentraletako langileentzako harrera-programa. Helburua zera da, pertsona hauen integrazioa erraztea, Sarearen kulturan eta egituran, denbora epealdi ahalik eta laburrenean. Diseinatutako prestakuntza ibilbide hau 250 ordu ingurukoa da. 2013an, 33 lagunek ekin diote programari
Kutxabank Zuzendaritza Garpenerako Eskola. Zuzendaritza Garapenaren arloko jarduerek aurrera jarraitu dute, era berezian nahiz zeharkakoan. Jarduera honi emandako orduak 7.000tik gora izan dira
Euskara ikastaroak, baita beste hizkuntza batzuk ere
LA12: Lan-jarduera eta garapenaren inguruko ebaluazioa ohikotasunez jasotzen duten langileen portzentajea.
Kutxabankek ezarrita du Lan Jardueraren eta Garapenaren urteko ebaluazio sistema, langileria osora zabalduta dagoena, ebaluazio hau, garapen profesionalaren oinarrietako bat dela irizten diogulako.
Urteko Lan Jardueraren eta Garapenaren ebaluazioa, ebaluatzaile -ebaluatutako pertsonaren arteko bilerekin batera burutu behar da. Bilera hauetan, alde batetik, hobekuntza ekintzak eta hurrengo ekitaldirako ekintza-planak azaldu eta komentatzen dira, eta beste alde batetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.
2012 | 2013* | |
---|---|---|
Langileen ebaluazio-kopurua | 5.073 | 4.472 |
Langileen ebaluazioen % | %99,4 | %98,6 |
*2013ko datuak, azaroaren 30ean zegoen langileriaren arabera kalkulatuak (4.534 langile finko).