K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Lan praktikak eta lanaren etika

Aniztasuna eta Aukera berdintasuna

2013an Kutxabankek 2012-2013 Berdintasun Planean zehaztutako estrategiak eta helburuak garatzen jarraitu du, sortu zuten hiru kutxek aukera berdinketa arloan garaututako konpromisoari jarraiki, eta horri esker, Kutxabankeko emakume eta gizonen garapen profesionala bermatzen da, Baita Gizartearena ere.

Integrazio operatiboa egin eta abenduen Hitzarmen Kolektibo berria sinatu ostean, 2014an, diagnostiko eta Berdintasun Plan berria egingo dira, erakundearen egoeraren azterketa sakonagoa biltzeko, eta aukera berdinketa arloa hobetzera eta bultzatzera bideratutako jarduerak proposatzea ahalbidetuko du.

Orain arte burututako jardueren ondorioz, enplegu politiketan, hautatze-prozesuetan, prestakuntzan, ordainsarietan eta sustapenean aukera berdintasuna ezarri dela azpimarratu behar dugu, baita erakundean ezartzen diren uztartze-neurriak eta egiten den jazarpenaren prebentzioa ere.

LA13: Gobernu-erakunde eta langileen eraketa, sexu, adin-talde, gutxiengoetakoa izatea eta bestelako aniztasun adierazleen arabera banatuta.
2013
  Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Administrazio Kontseilua 12 3 15
Batzorde Betearazlea 7 0 7
Arriskuen Batzorde Delegatua 7 0 7
Auditoria eta Betetze Batzordea 2 1 3
Izendapen eta Ordainsarien Batzordea 2 1 3

Informazio gehiago izateko, ikusi LA2 adierazlea.

LA14: Gizonezkoen oinarrizko soldata emakumezkoenarekin alderatuta, maila profesionalaren arabera banatuta.

Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboak Jatorrizko erakunde bakoitzaren Hitzarmen Kolektiboak bultzatzen zituzten printzipioak jasotzen ditu, eta ez dago alderik gizonen eta emakumeen oinarrizko soldatan, lan kategoria bereko eremuan. Beraz, ordainsarien politikak ezartzean berdintasun-printzipioak agintzen du, eta ordainsarien maila guztietan gizonen eta emakumeen artean 1:1eko ratioa dago.