Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Ingurumen dimentsioa
Energia
EN3: Energia-kontsumo zuzena, lehen mailako iturrien arabera.
Jarraian adieraziko diren datuak Kutxabank osoan egindako kontsumoei dagozkie.
2012 | 2013 | 2014 | |
---|---|---|---|
Kontsumitutako argindarra (GJ) * | 164.244,52 | 148.124,63 | 130.689 |
Kontsumitutako gas naturala (GJ) ** | 591 | 841 | 1.962**** |
Kontsumitutako gasolioa (litroak) | 133.947 | 57.950*** | 54.157***** |
Langile kopurua | 5.038 | 4.547 | 4.437 |
Kontsumitutako argindarra (GJ) langileko | 32,60 | 32,57 | 29,45 |
* Konbertsio-unitatea 1GJ=277,8 kw/h.
** Konbertsio-unitatea gas natural m3-tik kwh-ra: 11,997 kwh/m3. Garibai Eraikin Zentralari dagokion datua (Donostia).
*** Eraikinak Ibaeta, Miramon (Donostia) eta Kale Nagusia 30, (Bilbo) 2012an. Erakinak: Ibaeta eta Kale Nagusia 30, (Bilbo) 2013an eta 2014an.
**** Garibai (Donostia) eraikinak barne, baita Foruak 8, Independentzia 1 eta Korreria 112.enean kokatutako Vitoria-Gasteizekoetan ere.
***** Honako kontsumo hauek barne: Ibaeta (Donostia), Getaria (Vitoria) eta Kale Nagusia 23 (Bilbo); baina, ez dago barne Miramon eraikinaren kontsumoa (Donostia), egun berralokatuta baitago.
Langile kopuruari dagozkion gas natural eta gasolio kontsumoekin zerikusia duten ratioak ezabatu dira, zentro horietara lotutako langileria aldakorra delako eta kopurua ez da esanguratsua langileria osoareki.
EN4: Zeharkako energia-kontsumoa, lehen mailako iturrien arabera.
2012 | 2013 | 2014 | |
---|---|---|---|
Energia nuklearraren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 36.462,3 | 31.553,1 | 28.098,14 |
Ikatzaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 32.520,4 | 22.072,3 | 24.700,22 |
Energia eolikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 28.578,5 | 30.219,8 | 2.613,78 |
Gas naturalaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 22.665,7 | 13.924,8 | 11.631,32 |
Energia hidraulikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 11.497,1 | 18.813,3 | 44.564,95 |
Beste energia iturri batzuen zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 32.520,4 | 31.404,9 | 19.080,59 |
*Kutxabank Erakunde osoaren argindar-kontsumotik abiatuta kalkulatu dira datuok eta produkzio garbiaren % energia iturriko, WWF Argindarraren Behatokiaren arabera. 2012. urtea, 2013. urtea eta 2014ko abendua.
EN5: Zaintzak eta eraginkortasuna hobetzeak eragindako energia-aurrezkia.
2014ko irailean KALE NAGUSIKO 30eko Egoitza Nagusiko instalazioen eraberritze orokorrerako proiektua onartu zen, besteak beste, eraikineko solairuetako girotze eta argiztapen teknologiaren modernizatzea, LED teknologiaren bidez.
2014an, proiektuaren %25 garatu da.
GIROAk egindako kalkuluen arabera,%16ko energia-aurrezki globala lortzea espero da, hau da, 644.854 kwh orotara.
EN6: Energia-kontsumo eraginkorra duten edo energia berriztagarrietan oinarrituta dauden produktuak eta zerbitzuak emateko ekimenak, eta ekimen horien ondorioz izandako energia-kontsumoaren murrizketak.
Produktu eta finantza-zerbitzuek, bere horretan, ez dute ingurumenean eragin zuzena duen osagairik. Hala ere, Kutxabanketik bere jardueraren garapenarekin zerikusia duten ingurumen alderdi nagusiak kudeatzen dira.
Ingurumen proiektu jasangarriak sustatzeko neurrien ezarpena, baita ingurumenean kalteak eragin ditzaketen haien kontrola ere, ingurumen eraginak murrizten lagun dezakete.
Kutxabankek, mantendu egin du 2014an, bere kreditu lerro “berdea”, mailegu Berdea. Kreditu hauek baldintza bereziak dituzte zenbait erosketetarako, esaterako, elektrotresnak eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekiko adeitsuagoak diren ibilgailuak, baita energia eraginkortasun handiagoa lortzera bideratutako etxebizitzako berrikuntza lanetarako ere.
EN7: Zeharkako horiekin lortutako murrizketak
Ikusi EN18 atalean, garraiotik eratorritako energiaren zeharkako aurrezki jarraibideekin zerikusia duena.