Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Ingurumen dimentsioa
Produktuak eta zerbitzuak
EN26: Produktu eta zerbitzuetan ingurumen-kalteak arintzeko ekimenak, eta jasandako kalteen gutxitze-maila.
Finantza produktu eta zerbitzuetan ez da ingurumen eragin esanguratsurik antzeman.
Hala ere, ingurumen eragin esanguratsuena paper kontsumoan dago, batez ere, marketin kanpainetatik eta posta zerbitzuetatik eratorria.
Kutxabankek paper kontsumoa murrizteari ekin dio. Horretarako gero eta posta elektroniko zerbitzu gehiago erabiltzen ari da eta internet bidez egindako eragiketen kasuan, beste hainbeste gertatzen da, Kutxabank helburuak 2014 izeneko 1.2 atalean deskribatzen denez:
- Kontabilitate-zentroetan balantze-kontroleko paperezko zerrendaren ordez, dokumentu elektronikoa erabiltzea
- Kontratuak birdiseinatzea
- Bezeroentzako komunikazioetan online postaren erabilera bultzatzea, paper kontsumoa murrizteko neurria den aldetik, eta 588.680 bezerok dagoeneko zerbitzu hori kontratatuta izatea lortu da.
- Kanal aniztasuna bultzatzea, hurbiltasun handiagoa lortzeko bezeroekiko hartu-emanetan eta paper kontsumoa murrizten jarraitu.
EN27: Saldutako produktuen portzentajea, eta erabili ostean berreskuratzen diren horien bilgarrien materialak, produktu-kategorien arabera.
Erabili diren bilgarri bakarrak promozioetarako erabili idira, eta kopuru hori ez da esanguratsua.