Gizarte jarduketa
Akziodunentzako balioa sortzea
Kutxabankek inbertsio sozial bihurtzen ditu urtean lortzen duen mozkinaren zati esanguratsu bat, akziodunei egiten dizkion ordainketen eta BBK, Kutxa eta Vital Banku Fundazioen bitartez. Azken horiek 100 urtetik gora daramate Gizarte Ekintzak burutzen.
Kutxabankek finantza egoera sendoa du. Horri esker, dibidendu soziala areagotu ahal izan du: urteko mozkinaren %30etik %50era igo da, guztira 109,4 milioi euro, hau da, 2014. urtean baino %142,5 gehiago. Tamainaren arabera, Estatuko finantza sistema osoan dagoen dibidendu sozialik altuena da hori; eta termino absolutuetan ere altuenetako bat.
Dibidendu horrek agerian uzten du Kutxabankek banku fundazio akziodunen Gizarte Ekintzekin duen konpromisoa. Laguntza eskaintzen eta kulturaren, hezkuntzaren, prestakuntzaren eta osasunaren arloan jarduera eta ekintza ugari antolatzen dituzte, besteak beste.
Gizarte Ekintza horietako bakoitzak biltzen dituen jarduerei buruzko informazioa, erakunde bakoitzaren webgunean kontsulta daiteke, baita Gizarte Ekintzen 2015eko txostenetan ere.