Gizarte jarduketa
Trebakuntza eta hezkuntza
Kutxabankek prestakuntza eta komunikazio eta instrukzio jarduerak burutzen ditu hierarkia lerroetan, eta gaur egun Erakundearen informazio gehiena bideratzen dituzten erakunde informazio-sistemak erabiltzen dira.
Prestakuntzak, beharrizan mota desberdinei erantzuten die:
- Erakundearen politika, plan eta estrategietatik eratorritako beharrizanak, eta urteko Prestakuntza Planean sartzeko jarduera nagusietan islatzen dira.
- Finantza-sistemaren arautze beharrizanak.
- Sail batzuen espezializatzeak ekarri dituen beharrizan bereziak.
- Profil profesionalaren lanposturako doiketa, lanpostu aldaketa dela eta.
- Garapen profesionaletik eratorritako norberaren beharrizanak.
Prestakuntza-garapena ikuspuntutik, 2015eko lorpenen artean, honako hauek nabarmendu ziren:
- Taldeen gaineko ardura duten pertsonen garapen profesionalerako prestakuntza, Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren bidez.
- Kutxabank Eredu Komertziala ezartzeko laguntza, Kudeaketa Komertzialak zehaztutako estrategia, tailer eta mintegi berezien bidez.
- Kalitatezko trebakuntza Trebetasun Komertzialetan.
- Kutxabank Finantza Aholkulari programan egiaztagiria duten pertsonen kopurua handitu da. 2015ean, 232 pertsonek lortu zuten ziurtagiri hori.
- 2015ean Enpresetarako Kudeatzaileen Ziurtagiriaren bigarren edizioa bukatu zen. Oraingo honetan, 44 pertsonek lortu zuten ziurtagiria.
- On-line eskaintza mantentzea, eta hizlarien bideo grabazioak sartu dira, on-line ikastaroak eta urruneko prestakuntzarako beste tresna batzuk, web hitzaldiak, esaterako.
- Araudia Betetzea atalaren bidez bideratutako lege eskakizunei erantzutea. Ildo horretatik, on-line katalogoan aukera gehiago sartu dira, eta FATCAri, Barne-araubideari eta DBLOari buruzko ikastaroak ere badaude, eta Kapital Zuriketaren Prebentzio eta MiFID gaineko prestakuntza birziklatu da.
2016rako erronka eta helburu nagusiak honako hauek dira:
- Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren ibilbideari eustea, zuzendaritza trebetasunak indartu eta Erakundearen barne kohesioari laguntzeko helburu bikoitzaz .
- Kutxabank Eredu Komertziala ezartzen laguntzea, komunikazio programaren bidez.
- Araudia Betetzea sailaren bitartez bideratutako lege-eskariei erantzuna ematea. MiFID II Zuzentarauari dagokionez, 2016an arreta berezia jarriko da CNMVren errekerimenduetan.
- Xehekako sarearen eta enpresa sarearen ziurtagiriei ekitea.
- Zerbitzu zentralen prestakuntza sendotzea eta haien beharrizanei erantzutea.
- Prestakuntza katalogoa langileen eskura jartzea, Kutxabankeko langile guztiek beren lanbide-garapenean lagungarriak izan daitezkeen prestakuntza-ekintzak zeintzuk diren jakin dezaten.
- Harrera-programekin aurrera egitea, ordura arte ikasitakoa sendotzeko eta funtzio berriak errazago ikas ditzaten.
- Arrisku eta Berreskurapen politiken eta irizpideen gaineko prestakuntza sustatzea.
Hona hemen langileei emandako prestakuntza, orain arteko sailkapenaren arabera. Kalkulua egiteko, prestakuntzaren ordu kopurua eta lanbide-kategoria horretako langile-kopuru osoa hartu dira kontuan.
PRESTAKUNTZA | 2013* | 2014 | 2015 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gizonak | Emakumeak | GUZTIRA | Gizonak | Emakumeak | GUZTIRA | Gizonak | Emakumeak | GUZTIRA | |
Zuzendariak | 68,17 | 76,99 | 71,72 | 27,03 | 19,88 | 25,78 | 32,25 | 13,28 | 28,30 |
Langile teknikoak | 44,74 | 54,58 | 49,75 | 52,41 | 54,77 | 53,50 | 52,01 | 61,07 | 56,27 |
Administrariak / Komertzialak | 67,07 | 75,36 | 71,80 | 32,36 | 39,49 | 36,49 | 35,77 | 46,73 | 42,16 |
Beste lanbide batzuk | - | - | - | - | - | - | 12,00 | 230,50 | 121,25 |
Prestakuntza GUZTIRA | 63,62 | 72,30 | 68,14 | 41,30 | 44,68 | 43,10 | 43,37 | 51,95 | 47,96 |
*2013ko informazioa, langileak sailkatzeko irizpide desberdinak erabiliz lortutakoa, aurretiaz indarrean zeuden Hitzarmenei jarraiki.
Kutxabanken, indartsu egin dugu prestakuntzaren aldeko apustua, motibazio eta bikaintasun eragilea den aldetik, pertsonen garapenerako zutabe garrantzitsuenetakoa erakundean. Erronka honetarako, urteko jardunalditik denbora zehatz bat gordetzen da eta hainbat programa egituratzen dira.
Urtero Prestakuntza Plan bat diseinatzen da, zeregin desberdinetako eguneroko ezaguera beharrizanei erantzuna emateko, eta Kutxabanken estrategia ezartzen eta burutzen laguntzeko, baita langileriaren etorkizuneko prestakuntza-maila hobetzeko ere.
Prestakuntza-planifikazioa zenbait eskolatan egituratzen da, zein gai edo beharrizani erantzuten dion aintzat hartuta.
- Kutxabank Merkataritza Eskola. 2015ean, zenbait ikastaro eman dira, esaterako:
- Bizitza aseguruen salmenta. Xehekako sareko kudeatzaile komertzialei zuzendua. Guztira, 1.633 pertsonek hartu zuten parte.
- Komunikazioa eta sustapen komertziala bulegoetan. 362 lagunek hartu zuten parte programa honetan, eta txikizkako sareko bulegoetako zuzendarientzat izan zen batez ere.
- Inbertsiogilearen psikologia. Banka pertsonalaren sarean kokatuta. 198 pertsonek hartu zuten parte programan.
- Langile berriak. Funtzio berrien ardura errazago har dezaten, hiru prestakuntza-ekintza burutu ziren produktuen merkaturatzeari lotuta: Merkataritza ahalmena I eta II, eta Denboraren kudeaketa salmentak egiteko orduan.
- Kutxabank Finantza Eskola
- Kutxabank Finantza Aholkularia. 232 ziurtagiri lortu ziren 2015ean.
- Aditua Enpresetako Bankaren Kudeaketan. 44 pertsonek lortu dute ziurtagiria aurten.
- Kapital Zuriketaren Prebentzioa. 3.642 lagunek jaso zuten 2015ean gai honi buruzko prestakuntza.
- FATCAri buruzko online ikastaroa. 2.746 pertsonek hartu zuten parte ikastaroan.
- Online ikastaroa MiFID araudiari buruz. 3.158 pertsonek hartu zuten parte ikastaroan.
- Informazioaren segurtasuna eta DBLO. Sare Komertzialeko 1.000 pertsona baino gehiagok amaitu zuten online ikastaroa, eta Zerbitzu Zentraletako 107 pertsonek aurrez-aurreko saio batean ere parte hartu zuten.
- Aseguru eta pentsio-fondoen zuzendaritza nagusiak eskatzen duen prestakuntza jarraitua. Kutxabank Auto Aseguruak merkaturatzeari buruzko online ikastaroa 2.715 pertsonek amaitu zuten, eta Kreditu-aseguruei eta Erantzukizun Zibilari buruzkoa, berriz, enpresen bankako 111 kudeatzailek.
- Kutxabank Zuzendaritza Garapenerako Eskola. Zuzendaritza garapenaren arloko jarduerek aurrera jarraitu dute, era berezian nahiz zeharkakoan, 9.800 ordu baino gehiagorekin.
- Hizkuntzak. Euskara ikastaroak, baita beste hizkuntza batzuk ere, esaterako, ingelesa, frantsesa eta alemana. Guztira, 17.000 ordu baino gehiago izan dira.
- Prestakuntza berezko Bulegotikako Tresnetan eta Aplikazio Informatikoetan.
Kutxabankeko langileei ez zaie prestakuntza berezirik ematen euren lanbide-karreraren amaieran.
Kutxabankek ezarrita du lan jardueraren eta garapenaren urteko ebaluazio sistema, langile guztiei zabalduta dagoena, ebaluazio hau, garapen profesionalaren oinarrietako bat dela irizten diogulako.
Urteko lan jardueraren eta garapenaren ebaluazioa, ebaluatzaile eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerekin batera burutu behar da. Bilera hauetan, alde batetik, hobekuntza ekintzak eta hurrengo ekitaldirako ekintza-planak azaldu eta komentatzen dira, eta beste alde batetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.
Hona hemen 2015. urtean ebaluatu diren pertsonen emaitzak:
LANPOSTUAREN ARABERA EBALUATUTAKO PERTSONAK | Gizonak | Emakumeak | Guztira | ||
---|---|---|---|---|---|
NAGUSIAK ETA LANPOSTU TEKNIKOAK | 962 | %99,59 | 856 | %99,73 | 1.818 |
ADMINISTRARIAK / KOMERTZIALAK | 1.002 | %93,91 | 1.354 | %92,07 | 2.356 |
BESTE LANBIDE BATZUK | 1 | %100 | 1 | %100 | 2 |
GUZTIRA | 1.965 | %96 | 2.211 | %95 | 4.176 |
Zuzendariei dagokienez, honako pertsona hauek ebaluatu dira:
ZUZENDARITZA | Gizonak | Emakumeak | Guztira |
---|---|---|---|
EBALUATUAK | 18 | 4 | 22 |
EBALUATU GABEAK | 1 | 1 | 2 |
GUZTIRA | 19 | 5 | 24 |
2013ko eta 2014ko ekitaldietan, langileen %98,6 eta %95,1 ebaluatu zen, hurrenez hurren. Ehuneko horiek, beraz, aurtengoen antzekoak dira.