Gizarte jarduketa
Gizarte ekintza eta boluntariotza
2015. urtean boluntariotza korporatiboko hainbat ekintza burutu dira, Kutxabankeko langileen parte-hartzea sustatzeko eta ingurumenarekiko zein gizartearekiko sentikorragoak izan daitezen. Horiei esker, erakundeko 200 langile baino gehiagok, beren lanaldiaren barruan, boluntariotzako ekintzetan parte hartu zuten. Adibidez, odol-ematean.
‘Kutxabank Basoa’ izeneko ekimenean, 60 langilek eta erakundearen zenbait bezerok 300 zuhaitz autoktono landatu zituzten Axpen. Espezie horien artean zeuden, besteak beste, haritzak, urkiak eta elorri zuriak. Kutxabankek Lurgaia Fundazioarekin batera egin du proiektu hori, hau da, ondare naturalaren kontserbazioa eta kudeaketaren alde lan egiten duen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuarekin.
Kutxa Fundazioak odola ateratzeko urteko jardunaldiak sustatu ditu, eta horietan hartu dute parte Bankuko langileek. Horiei esker, 190 eta 215 donazio bitartean lortzen dira urtero. Horrez gain, Alboan Fundazioaren laguntzarekin, telefono mugikorrak biltzeko kanpaina ere antolatu du.
Ekimen hori 2004an abiarazi zen. Bere helburua erabiltzen ez diren gailuak birziklatzea da, horren bidez lortutako baliabideak gizaldeko eta lankidetzako proiektuetan erabiltzeko. Eta, bide batez, Ingurumena zaintzen laguntzeko. Ekimenarekin lortzen diren irabaziak komunitate txiroenetan eta kolektibo ahulenekin egiten diren hezkuntza, gizarteratze eta garapen proiektuetara zuzentzen dira.
Hona hemen burututako ekintzen zerrenda:
Izena | Data |
---|---|
Mugikorren bilketa 2015 | 2015/01/16 |
‘Kutxabank Basoa’ edizio berria | 2015/03/05 |
Mugikorrak biltzeko kanpainaren emaitza | 2015/03/11 |
Odol-ematea 2015 | 2015/04/23 |
Odol-emateak | 2015/05/11 |
Egin zaitez odol-emaile! | 2015/06/22 |
Migrazio-larrialdia | 2015/10/07 |
Vide Grenier | 2015/10/22 |
Odol-emateak | 2015/11/19 |
Pagasarrirako ibilaldiaren antolakuntzan parte hartu nahi al duzu? | 2015/11/24 |
Pagasarri: boluntariotza korporatiboa eta izen-ematea | 2015/12/03 |
Zuhaitz landaketa | 2015/12/07 |