K Kutxabankeko markaren simboloa

Gizarte jarduketa

Segurtasuna eta osasuna lanean

Enpresa batzordeei, langileen delegatuei eta ordezkari sindikalei dagokie, araudietan ezarritako baldintzetan, laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten gaietan langileen interesak defendatzea.

Kutxabankek prebentzio ordezkariak ditu, eskumen eta ahalmen bereziak dituztenak arriskuen prebentzioan eta lan segurtasun eta osasun arloan. Prebentzio ordezkari horiek, aurretiaz sortuta dauden Enpresa Batzordeetako kideen artean aukeratzen dira, edo, hala egin ezean, hautatutako langileen delegatuen artean. Horrez gain, prebentzio ordezkari bi edo gehiago hautatu diren ordezkaritza batzordeen kasuan, Segurtasun eta Osasun Batzordea sortu da. Noizbehinka, batzorde horri zuzenduko zaizkio enpresak laneko arriskuen prebentzioaren gainean hartzen dituen erabakiei lotutako kontsultak.

LPrebentzio ordezkariei Prebentzio Zerbitzuko teknikariei laguntzeko gonbidapena luzatzen zaie, beren arriskuen ebaluaketetan, eta nahi duten beste iradokizun egin liezazkiekete. Beste alde batetik, segurtasun eta osasun batzordeetan enpresak garatzen duen prebentzio jarduerari buruzko informazioa ematen da, baita gertatutako lan-istripuei, ikerketei eta geroko jarraipenei buruzkoa.

Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboan jasotzen denari jarraiki, laneko osasun batzordeak (paritarioa, enpresaren eta enpresan ordezkariak dituzten arlo sindikalen ordezkaritzaz arduratzen dena) segurtasun eta osasun batzordeei dagozkien neurriak garatzen ditu.

Gaur egun, ordezkaritza espezializatuaren egitura honako hau da:

ORDEZKARITZA ORGANOAREN ESPARRUA IZENDATUTAKO PREBENTZIO ORDEZKARI KOPURUA ORDEZKATZEN DUTEN LANGILEEN %
BIZKAIKO ZERBITZU ZENTRALETAKO langileak 4 %11,1
BIZKAIKO BESTE ZENTROETAKO langileak 5 %24,0
GIPUZKOAKO ZERBITZU ZENTRALETAKO langileak 3 %10,9
GIPUZKOAKO BESTE ZENTROETAKO langileak 4 %18,8
ARABAKO ZERBITZU ZENTRALETAKO langileak 3 %2,7
ARABAKO BESTE ZENTROETAKO langileak 3 %8,3
Bartzelona probintziako langileak 3 %2,8
Valentzia probintziako langileak 2 %2,1
Alacant probintziako langileak 2 %1,35
Kantabria probintziako langileak 2 %1,09
Asturias probintziako langileak 1 %0,2
Castelló probintziako langileak 1 %0,2
Leon probintziako langileak 1 %0,19
Valladolid probintziako langileak 1 %0,2
Zentro honetako langileak: Avda. de la Paz, 9 (09004) Burgos 1 %0,15
Zentro honetako langileak: Kale Nagusia, 48 (31600) Burlata 1 %0,15
Zentro honetako langileak: Plaza de Aragon, 7 (50004) Zaragoza 1 %0,28
Zentro honetako langileak: Avda. Madrid, 62 (50010) Zaragoza 1 %0,13
Zentro honetako langileak: Jorge Vigón, 7 (26003) Logroño 1 %0,24
GUZTIRA 40 %86,2

Kutxabankeko langileen %3,8k ez du ordezkaritza sindikalik, ez baitu eskubide hori erabili nahi.

Madrilen hauteskunde sindikalak egin dira langileen ordezkaritza hautatzeko, nahiz eta Enpresa Batzorde berria oraindik eratu gabe egon. Une horretan, hautatutako kideen artean 3 prebentzio ordezkatu izendatu behar dituzte, langileriaren %10,5 gehiagoren ordezkariak izango direnak.

Kutxabanken gertatzen diren lan-istripu eta gaixotasun profesional guztiak agintari eskudunei jakinarazten zaizkie, arau bidez ezarritako prozesuari jarraituta: “lan-istripuak elektronikoki jakinarazteko delt@ sistema”.

Horrez gain, Kutxabankek ordenan biltzen ditu gertatutako istripuak. Hala, geroago dagozkion ikerketak eta tratamendu estatistikoak egin daitezke. “NTP 593 oharrean ageri denari jarraiki Lan-istripuen kudeaketa integrala (II): Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak (LSHIN) argitaratutako kontrol estatistikoan honako ezbehar indize estatistiko hauek aztertzen dira:

  • Maiztasun indizea: (Istripu kopurua /Lan egindako orduak) * 106
  • Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldi kopurua / Lan egindako ordu kopurua) * 103
  • Eragin indizea: Istripu kopurua / Langile batez besteko kopura
  • Absentzia indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Langile batze besteko kopurua
  • Batez besteko iraupen indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Istripu kopurua
  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA ERAGIN INDIZEA ABSENTZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2013 8,40 0,12 0,01 0,20 13,76
2014 9,14 0,11 0,01 0,16 11,57
2015 10,41 0,13 0,02 0,21 12,95

Hona hemen 2015eko ekitaldiari dagokion informazioa, eskualdeka xehatuta:

2015 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA ERAGIN INDIZEA ABSENTZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA **
BIZKAIA 10,04 0,20 0,02 0,31 19,50
GIPUZKOA 9,17 0,14 0,01 0,23 15,74
ARABA 11,61 0,13 0,02 0,20 11,11
EAEtik KANPO 11,97 0,03 0,02 0,05 2,60
GUZTIRA 10,41 0,13 0,02 0,21 12,95

Ezbehar-tasari dagokionez, datuak honako hauek dira:

2015 Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Istripuak BAJARIK GABE 26 24 50
Istripuak BAJAREKIN 10 14 24
GUZTIRA 36 38 74

Istripu motari dagokionez, baja eskatu duten istripuak honako hauek izan dira:

BAJA ESKATU DUTEN ISTRIPUAK

Baja eskatu duten istripuak: Motak

  • Ohiko lantokia: %21
  • In itinere: %71
  • Lanaldian egindako lekualdaketa: %8

Beste alde batetik, zera azpimarratu beharra dago: 2015. urtean ez da egon langileen zereginen ondorioz sortutako eta Kutxabankeko langileei eragin dien gaixotasun profesionalik.