Gizarte jarduketa
Gizarteratzea eta finantza irisgarritasuna
Kutxabankek finantza irisgarritasuna eta bankuaren zerbitzuak erabiltzeko aukera bermatzen die talde sozial guztiei. Biztanleriaren sailkapenaren ezaugarriak direla eta, eta Kutxabankek Euskadin duen barneratzea eta presentziaren ondorioz, oso erraz atzitu ahal dira finantza zerbitzuak eta horrek biztanleen poztasuna dakar. Udalerri txikienetan ere dihardu Kutxabankek, eta hainbat unitate mugikor ditu, gure bulegorik ez duten udalerrietara finantza zerbitzuak gerturatzeko. Unitate hauetariko batzuek, eguneroko ibilbide finkoak dituzte. Beste batzuk, aurrekoei babesa emateko erabiltzen dira, zenbait azokatan, musika kontzertutan eta jaialdietan zerbitzua emateaz gain.
Bezeroak artatzeko eta eurei zerbitzua emateko dagoen bulego sareaz gain, Kutxabankek 1.620 kutxazain automatikoz osatutako sarea du, horietatik 5 bulego mugikorretakoak dira, eta ezarpen handiagoa dute Euskadin, bere jatorrizko eremuan. Bulego guztiek dituzte kutxazain automatikoak eta autozerbitzurako beste zenbait makina ere. Hortaz, Euskadiko egoera sozioekonomikoa eta biztanleriaren banaketa geografikoa kontuan hartuta, gure erakundearen finantza zerbitzuetarako sarbidea erabat bermatzen dugu.
Interneten etengabeko gorakadaren ondorioz, biztanleek finantza-erakundeekin duten harremana aldatzen eta errazten ari da, eta produktu nahiz zerbitzuak atzitzea ere askoz errazagoa da. Izan ere, eragozpen fisikoak eta denborazkoak desagerrarazten dira. Online Bankaren eta Banak Mugikorraren bidez kudeaketa ugari egin daitezke, edonondik eta edozein ordutan, beraz, askotan, ez da beharrezkoa bulego batera joatea. Zerbitzu horiek, gainera, Telefono bidezko Bankak osatzen ditu, baita kutxazain sare zabalak era. Kutxazainek, hain zuzen ere, eragiketa asko egitea ahalbidetzen dute, baita edozein unetan eskudirua lortzea ere.
FINANTZA IRISGARRITASUNA | 2013 | 2014 | 2015 |
---|---|---|---|
Bulegoak Euskadin | 436 | 418 | 413 |
Bulegoak Estatuan | 243 | 243 | 242 |
Kutxabank guztira | 679 | 661 | 655 |
Kutxabank Taldea guztira (CajaSur barne) | 1.066 | 1.025 | 1.013 |
Madrilek 86 bulego ditu eta Valentziako Erkidegoak 41, beraz, haiek dira, Euskadiren atzetik, Kutxabank bulego gehiago dituzten erkidegoak. Taldea orotara hartzen badugu aintzat, Andaluzian CajaSur-en 358 bulego daude.
Gaur egun dituen instalazioetarako sarbideari dagokionez, Kutxabanken politika, mugikortasun mugatua edo beste mota bateko desgaitasuna duten pertsonentzako kutxazain irisgarriak gaitzean datza.
Hori dela eta, ahal den heinean, lan berrietako nahiz bere lokalen berrikuntzetan eragozpen arkitektonikoak ezabatzen ditu, irisgarritasun baldintzen gaineko araudi teknikoetan xedatzen denaren arabera. Hala ere, zenbait lokaletan ezinezkoa da eragozpen horiek kentzea, eraikinen egitura dela eta.
Aurreko jardunaldietan ekindako lerroari jarraiki, 2015ean 6 bulegotako eragozpen arkitektonikoak kendu dira.
URTEA | Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako altueran egokitutako kutxazainak | Ikusmen ezintasunak dituzten pertsonentzako egokitutako kutxazainak | Kutxazainak guztira |
---|---|---|---|
2013 | 586 | 158 | 1.590 |
2014 | 642 | 224 | 1.626 |
2015 | 642 | 246* | 1.603* |
*2016ko martxo bukaerako datua.
Kutxabankek sentikortasun-maila altua erakutsi du bezero askok bizi duten ahultasun egoerarekin, batez ere, hipotekako betebeharrei aurre egin ezin dieten bezeroen egoerarekin. Historikoki, negoziatzeko nahiari helduta egin dio aurre arazo horri, maileguen ordainketa baldintzak berriz negoziatuz eta malgutuz, baita irtenbide propioak eta lankidetzakoak proposatuz ere. Hala ikus daiteke 2015ean, izan ere, Kutxabank Taldeak zailtasun ekonomikoak bizi dituzten pertsonek zein familiek sinatutako 5.543 hipoteka maileguren baldintzak negoziatu zituen. Aukera eman zitzaien kredituen amortizazioko ordainketen ezaldiak eskatzeko, edota epeak luzatzeko, kuotak eramangarriagoak izan zitezen.
Halaber, Etxebizitzen Gizarte Fondoaren ekimenarekin bat egin zuen lehen finantza erakundeetako bat izan zen Kutxabank. Espainiako gobernuan abiarazi zuen ekimen hori. Finantza Taldeak hutsik zeuden 150 etxebizitzen ekarpena egin zuen fondo horretara. Orain, beren etxebizitza galdu duten familia eta pertsonei alokatzen zaizkie, eta hilean ordaindu beharreko zenbatekoak murriztuak dira. Lankidetza-hitzarmena bi aldiz berritu da, 2014ko irailean eta 2015. urte hasieran.
Finantza Taldea Mediación y Colaboración izeneko erakundearekin ere modu aktiboan ari da lanean, bitartekaritza- eta adiskidetze-zerbitzuetan espezializatuta dagoena, higiezinen arloan egon litezkeen arazoak eta desadostasunak konpontzeko. 2015eko abenduaren 31ra arte, zerbitzu horretara desbideratu ziren kasu guztietatik, %20an adostasun batera iritsi ziren bi alderdiak. Kasuen %60an, berriz, ikerketak eta negoziazioak oraindik dirau.
Finantza produktu eta zerbitzuei dagokienez, gizartean eragin positibo argia duen katalogo bat du Kutxabankek:
- Aurrezki solidarioa:
- Gordailu solidarioa: Epe finkorako ezarpenak dira, merkatuko interes-tasan. Eskaintzen duten likidezia gizartean eragin handia duten proiektuak finantzatzeko erabiltzen da. Gordailu horiek kontratatzen dituzten pertsonek, horien bidez lortutako interesen zati bat proiektu solidarioetara zuzentzeko konpromisoa hartzen dute.
- Batutabatu Aurrezki Plan Solidarioa: Aurrezki plana da, non titularrak erabakitzen duen interesen zein ehuneko zuzentzen den proiektu sozialetara.
- Kutxabank Fondo Solidario IF.: Fondo honen zorro-inbertsioak, Fundazioaren Etika batzordeak ziurtatzen duen ideia-multzo etikoaren arabera burutzen dira. Fondo solidarioa ere bada, erakunde kudeatzaileak eguneroko batez besteko ondarearen %0,7 lagatzen baitio BBK Fundazioari. Inbertsio zuzenak EuroStoxx Sustainability Index edo beste indize etiko ezagun bateko jaulkitzaileen errenta finko zein aldakorrean egiten dira, edota baldintza hauek betetzen dituzten herrialdeetako zor publikoan: heriotza zigorra ez izatea, Kioto protokoloa izatea eta haurren diskriminazio eta esplotazioaren aurkako legeak izatea.
- Nakar txartela: Nakar txartelak merkaturatzea. Diru-sarreren %10 irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeei lagatzen zaie.
Kutxabankek, bezeroak fidelizatzeko “Kutxabank Txartelak Puntu Programa” delakoaren bitartez, horien zati bat elikagaien bankuetara ere laga dadila sustatzen du, baita bidezko merkataritzako edo irabazi asmorik gabeko erakundeek egindako produktuak eros daitezela ere, besteak beste:
- Intermon Oxfam Fundazioa
- Harreman Denda
- Aspace
2015. urtean, bidezko merkataritzako 6.045 salgai eskatu ziren guztira.
Azken ekitaldietan, zenbateko hauek eman zaizkio elikagaien bankuari:
2013 | 2014 | 2015 | |
---|---|---|---|
Donazioak elikagaien bankuari | 4.583,50 euro | 9.319,70 euro | 91.087,10 euro* |
*Puntuen trukaketaren areagotzea, iraungitzear zeudelako.
Horrez gain, badira zenbait produktu eta zerbitzu baldintza abantailatsuak dituztenak zailtasunak dituzten pertsonentzako edo diru-sarrera gutxi dituztenentzako, edota immigranteentzako:
- Tarifa Finkoa: “Kontu hurbilak” oinarrizko zenbait produktu eta finantza-zerbitzu biltzen ditu, esaterako, banku-kontua, finantza-txartela, immigranteen bidalketa eta heriotza kasurako aberriratze asegurua. Banaka kontratatuz gero baino talde-prezio baxuagoan eskaintzen dira.
- Aberriratze asegurua: heriotza kasuan, gorpua sorlekura eramateko da eta aseguru-etxea arduratzen da izapide guztiez. Izapide horiek denbora luze eskatzen dute eta zailak izan litezke, beraz senideak lan-karga horretatik libre geratzen dira. Primaren zenbatekoa oso murritza da, beraz, aseguru mota hauen bidez ez balitz, immigranteek bere gain hartu ezin dituzten gastuak lirateke.
- Inmigranteen diru-bidalketak: nazioarteko diru-transferentzia da, baina Kutxabanken zerbitzu berezia da, eta prezio bakarra duena, berdin da zenbat diru bidali den. Beraz, mesedegarria hemen daudenentzat zein dirua jasoko dutenentzat.
Pertsona adintsuei dagokienez, Kutxabank Kredit finantzaketarekin batera, publizitate kanpaina hau egin da, 6 hilabete iraun dituena:
- Laguntza Teknikoen finantzaketa: edozein pertsona-talderi zuzenduta egon daitekeen arren, pertsona adintsuei jarri zaie arreta bereziki kanpaina honetan, beren bizi-kalitatea hobetzeko. Eta hornitzaile aditu batekin sinatutako hitzarmenaren bidez, zehazki 3 salgai erosteko aukera eman zaie (ohe artikulatua, altxatzen/jesartzen laguntzen duen besaulkia eta scooter-a), %0eko UTBko finantzaketarekin, interesik eta finantza gasturik gabe, eta merkatuan duten prezioa baino merkeagoan. Gainera, prezioan sartzen dira etxeko entrega, instalazioa eta martxan jartzea, baita tresna zaharra kanporatzea, halakorik balego, eta tresna berriak erabiltzeko zenbait aholku ere.
Produktua | 2013 | 2014 | 2015 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | Diru-balioa | Kopurua | Diru-balioa | Kopurua | Diru-balioa | |
Aurrezki solidarioa | 1.170 | 10.616 mila € | 1.031 | 9.078 mila € | 876 kontratu | 482.438,5 mila € |
Tarifa finkoa | 138 kontu indarrean | 122 mila € | 128 kontu indarrean | 152 mila € | 120 kontu indarrean | 134 mila € |
Kutxabank Fondo Solidario IF | 351 | 6.947 mila € | 521 | 11.796 mila € | 517 | 13.963 mila € |
Etorkinen bidalketak | 7.579 | 3.681 mila € | 6.391 | 3.040 mila € | 5.069 | 2.452 mila € |
Aberriratze Asegurua | - | - | - | - | 220 pertsona aseguratu gehiago | - |
Laguntza teknikoen finantzaketa | - | - | - | - | 114 eragiketa | 98.703 € |
Nakar txartela | - | Lagatako zenbatekoa: 457,99€ | - | Lagatako zenbatekoa: 547,39 € | - | Lagatako zenbatekoa: 590,94€ |
Kutxabank Taldea sendo errotuta dago bere jarduera burutzen duen eskualdeetan, batez ere Euskadin eta Kordoban. Hori dela eta, trakzio-gaitasun izugarria du tokian tokiko ekonomietan, izan ere, konpromiso sendoa hartua du horiekin. 2015ekoa bezalako ekitaldietan, non ekonomia eta kontsumoa modu nabarmenean suspertu diren, partikularrei eta familiei edota enpresa txiki eta ertainei zuzendutako finantzaketa dinamizatzen jarraitu du erakundeak.
Etxebizitzen salerosketen merkatua bizitzeko asmoarekin, urte bakarrean 1.342 milioi euro baino gehiago eman ditu hipoteka mailegu berrien bitartez.
Halaber, 2.000 milioi euro inguru jarri ditu enpresen eskura, beren lehiakortasuna hobetzeko lagungarriak diren finantza-tresnen bitartez.